Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Turismo-sektorean zehapenak

Deskribapena


I.- Xedea:

Prozedura honen xedea zehapen-prozeduraren kudeaketa da, Euskal Autonomia Erkidegoko turismoaren arloan.

Prozedura horren mende daude turismo-enpresen titular diren pertsona fisikoak edo juridikoak, bai eta turismo-lanbideren batean (turismo-gidariak) dihardutenak, turismo arloko araudia betetzen ez badute.

II.- Prozedura:

    Prozedura horren mugarri nagusiak honako hauek dira:
  • Prozedura "ofizioz" hasten da, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren erabakiaren bidez ("zehapen-espedientea hasteko erabakia", aurrerantzean "ZEHE"), baldin eta, ustezko arau-hauste turistiko bat dagoela jakinda (salaketa* baten bidez, administrazio-egiaztapeneko lanaren ondorioz, etab.) eta dagokion lurralde-bulegoak egiaztapeneko aurretiazko eginbideak egin ondoren, egiaztatuta geratzen bada aplikatu beharreko turismo-araudia ez dela bete.

    (*)Salaketa bat aurkezteak, berez, ez du esan nahi prozeduran interesdun denik. Baldintza hori lortzeko, justifikatuta eskatu behar da, eta Turismo eta Ostalaritzako zuzendariarengandik eskuratu.

    Aipatutako "ZEHE" hori jardueraren titularrari jakinarazten zaio, informazio izaerako beste dokumentazio osagarri batzuekin batera. Bereziki nabarmentzekoa da proposatutako zehapenaren alegazioei eta murrizketei buruzko informazioa:

    Hamabost (15) egun balioduneko epea duzu, ZEHEren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.

    Zehapenaren zenbatekoa murriztu nahi baduzu, ZEHEri erantsitako inprimakia aurkeztu behar duzu, behar bezala beteta eta, hala badagokio, ordainagiriarekin batera. Horrela:

    • Erantzukizuna aitortzeko inprimakia beteta aurkeztur gero, zehapena %20 murriztuko litzateke.
    • Erantzukizuna aitortu ala ez, zehapena %20 murriztuko litzateke zehapen-ebazpenaren aurretik ondaintzen bada.
    • Azkenik, zehapena %40 murriztuko litzateke erantzukizuna aitortu eta isuna ordaintzen badu.
    • Nolanahi ere, murrizketa horiei heltzeko aukera dago Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak zehapen-espedientea ebatzi arte.

    Aipatutako "ZEHE" hori zehapen-prozeduraren instrukzio-egileari ere jakinarazten zaio, Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzarekiko organo independentea baita.

    Azkenik, prozedura salaketa baten ondorioa bada, salatzaileari jakinarazten zaio zehapen-prozedura hasi dela (eta gero ez duela prozesuari buruzko informazio gehiagorik jasoko).

  • Jardueraren titularrak alegaziorik aurkezten ez badu, ZEHE hori zehapen-ebazpenaren proposamentzat hartu ahal izango da. Horrela, alegazioak egiteko 15 egun balioduneko epea igarota, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak zehapen-prozedura ebatziko luke, ZEHEn aurreikusitako zehapena ezarriz, dagokion murrizketarekin edo gabe.
  • Jardueraren titularrak alegazioak aurkezten baditu, alegazioak egiteko 15 egun balioduneko epea igarota, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak prozedura ebatziko du, instruktorearen txostena ikusita.
  •  Zehapen-ebazpena jakinarazi ondoren, zehapena jaso duen pertsonak aldez aurretik ordaindu ez badu, zehapenren ordainketa zatikatua arrazoiz eska dezake.

    Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 15. artikuluarekin bat etorriz, zehapena etetea, murriztea edo ordezkatzea eska dezake artikulu horretan jasotako kasuetan.

    Zehapena errekurritu ere egin dezake, aurrerago deskribatzen den bezala.

III.- Prozeduraren iraungitzea eta arau-haustearen preskripzioa:

Zehapen-prozedura (ZEHE) hasitakoan eta interesdunari izapide bakoitza jakinarazten zaionetik sei hilabete igarotakoan ez bada hurrengo izapidea sustatu Administrazioari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik, prozedura iraungi egingo da, eta jarduketak artxibatu egingo dira.

Arau-hauste arinak urtebeteko epean preskribatzen dira; larriak, bitan, eta oso larriak, hirutan.

Errekurtsoak: gora jotzeko errekurtsoa Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari

Administrazio-bidearen amaiera: gora jotzeko errekurtsoaren ebazpena

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Turismo eta Ostalaritza zuzendaritza

Telf: 945019965 y 945019961

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Turismo-sektorean zehapenak.: 1048301

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk