Makina eta produktu industrialak - Merkatuaren zaintza

Deskribapena


Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 765/2008 EE Erregelamenduaren helburua, besteak beste, merkatua zaintzeko esparru bat eskaintzea da, merkatuan jarritako produktuek kontsumitzaileen osasuna, segurtasuna eta babesa eta ingurumena bermatzeko beharrezko baldintzak betetzen dituztela bermatzeko.

Produktuen segurtasuna eta fidagarritasuna bermatzen duten alderdi tekniko eta formalak egiaztatzeaz gain, merkatuaren zaintzak Europako estandarrak betetzen ez dituzten produktuak merkaturatzea saihestuko du.

Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legea eta Metrologiari buruzko abenduaren 22ko 32/2014 Legea aplikatuz, merkatua zaintzeko eskumen betearazleak autonomia-erkidegoei dagozkie.

Euskadin, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza da Merkatua Zaintzeko Agintaritzaren eginkizunak betetzeko eskuduna, industria-segurtasuneko edo metrologia-kontroleko araudiari lotutako hurrengo makina, produktu eta ekipoei dagokienez, aplikatzekoak zaizkien erregelamenduak eta zuzentarauak betetzen direla zainduz:

PRODUKTUAK

ARAUDIA

Eraikuntza-produktuak

305/2011 (EB) Erregelamendua, 2011ko martxoaren 9koa
89/106/EEE Zuzentaraua, 1988ko abenduaren 21ekoa (indargabetua)

Norbera babesteko ekipamenduak

2016/425 EB) Erregelamendua, 2016ko martxoaren 9koa
89/686/EEE Zuzentaraua, 1989ko abenduaren 21ekoa (indargabetua)

Gas-aparatuak

2016/426 (EB) Erregelamendua, 2016ko martxoaren 9koa

2009/142/EE Zuzentaraua, 2009ko azaroaren 30ekoa (indargabetuta)

90/396/EEE Zuzentaraua, 1990eko ekainaren 29koa (indargabetua)

Presio-ekipoak

2014/68/EB Zuzentaraua, 2014ko maiatzaren 15ekoa
709/2015 Errege Dekretua, uztailaren 24koa

97/23/EE Zuzentaraua, 1997ko maiatzaren 29koa (indargabetua)
769/1999 Errege Dekretua, maiatzaren 7koa (indargabetua)

Segurtasuna makinetan

2023/1230 (EB) Erregelamendua, 2023ko ekainaren 14koa

2006/42/EE Zuzentaraua, 2006ko maiatzaren 17koa

1644/2008 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa

98/37/EE Zuzentaraua, 1998ko ekainaren 22koa (indargabetua)

89/392/EEE Zuzentaraua, 1989ko ekainaren 14koa (indargabetua)

1435/1992 Errege Dekretua, azaroaren 27koa, (indargabetua)

Igogailuak eta igogailuetarako segurtasun-osagaiak

2014/33/EB Zuzentaraua, 2014ko otsailaren 26koa

203/2016 Errege Dekretua, maiatzaren 20koa

Azaroaren 8ko 2291/1985 Errege Dekretua

95/16/EE Zuzentaraua, 1995eko ekainaren 29koa (indargabetua)

1314/1997 Errege Dekretua, abuztuaren 1ekoa (indargabetua)

Leherkorrak izan daitezkeen atmosferetan erabiltzeko babes-aparatuak eta -sistemak

2014/34/EB Zuzentaraua, 2014ko otsailaren 26koa

144/2016 Errege Dekretua, apirilaren 8koa

94/9/EE Zuzentaraua, 1994ko martxoaren 23koa (indargabetua)

400/1996 Errege Dekretua, martxoaren 1ekoa (indargabetua)

Bateragarritasun elektromagnetikoa

2014/30/EB Zuzentaraua, 2014ko otsailaren 26koa

186/2016 Errege Dekretua, maiatzaren 6koa

2004/108/EE Zuzentaraua, 2004ko abenduaren 15ekoa (indargabetua)

1580/2006 Errege Dekretua, abenduaren 22koa (indargabetuta)

89/336/EEE Zuzentaraua, 1989ko maiatzaren 3koa (indargabetua)

Behe-tentsioko produktuak

2014/35/EB Zuzentaraua, 2014ko otsailaren 26koa

187/2016 Errege Dekretua, maiatzaren 6koa

2006/95/EE Zuzentaraua, 2006ko abenduaren 12koa

73/23/EEE Zuzentaraua, 1973ko otsailaren 19koa (indargabetua)

7/1988 Errege Dekretua, urtarrilaren 8koa (indargabetua)

Energiarekin lotutako produktuen ekodiseinua

2009/125/EE Zuzentaraua, 2009ko urriaren 21ekoa

187/2011 Errege Dekretua, otsailaren 18koa

2005/32/EE Zuzentaraua, 2005eko uztailaren 6koa (indargabetuta)

1369/2007 Errege Dekretua, urriaren 19koa (indargabetua)

Erregai likido edo gaseosoekin elikatutako ur beroko galdara berrien errendimendu-baldintzak

92/42/EEE Zuzentaraua, 1992ko maiatzaren 21ekoa

275/1995 Errege Dekretua, otsailaren 24koa

1027/2007 Errege Dekretua, uztailaren 20koa

Neurtzeko tresnak

2014/32/EB Zuzentaraua, 2014ko otsailaren 26koa

244/2016 Errege Dekretua, ekainaren 3koa

Pisatzeko tresna ez-automatikoak

2014/31/EB Zuzentaraua, 2014ko otsailaren 26koa

244/2016 Errege Dekretua, ekainaren 3koa

Bere eskumenak erabiliz, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak honako jarduera hauek garatzen ditu:

  • Merkatua zaintzeko Estatuko eta Europako kanpainetan parte hartzea.
  • Merkatua zaintzeko kanpaina autonomikoak sustatzea eta egitea.
  • Salaketen edo istripuen ondorioz jardutea.

Egin daitezkeen ekintzen artean daude produktuen ikuskapenak egitea, saiakuntzak egitea edo eskatzea, dokumentu-errekerimenduak egitea eta, hala badagokio, produktuak merkatutik kentzea eta zehapenak aplikatzea. Hori guztia, Europako estandarrekin bat ez datozen produktuak merkatuan egotea eragozteko.

SALAKETAK IZAPIDETZEA

Pertsona fisiko edo juridiko ororen eskura dago aurrez jasotako produktuetako edozeini buruzko salaketak bidaltzeko aukera, baldin eta eragiten dieten zuzentarauak eta erregelamenduak betetzeko gai ez badira, lehia desleialari eta produktu ez-seguruak merkatuan sartzeari aurre egiteko.

Nori dago zuzenduta


Edozein pertsona fisiko edo juridikok eta administrazio publikok.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Lurralde Ordezkaritza - Araba
  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Lurralde Ordezkaritza - Bizkaia
  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Lurralde Ordezkaritza - Gipuzkoa

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Lurralde Ordezkaritza - Araba
  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Lurralde Ordezkaritza - Bizkaia
  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Lurralde Ordezkaritza - Gipuzkoa

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Arabako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritza

Samaniego, 2

01008-Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 017770

e-mail: industri-zerbitzu-araba@euskadi.eus

Bizkaiko Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritza

General Concha, 23

48010-Bilbao

Tel.: 944 031400 – 944 031470

e-mail: industri-zerbitzu-bizkaia@euskadi.eus

Gipuzkoako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritza

Easo, 10

20006-Donostia-San Sebastián

Tel.: 943 022500 – 943 022501

e-mail: industri-zerbitzu-gipuzkoa@euskadi.eus

Kodea(k)

  • Makinen segurtasunari buruzko salaketak izapidetzea : 06047

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Edozein pertsona fisikok edo juridikok aurkez dezake bere salaketa, makina batek aplikatzen dizkioten Europako zuzentarauak eta erregelamenduak ez dituela betetzen uste badu. Eskabidearekin batera, salaketaren arrazoiak argitzeko eta justifikatzeko egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkeztu ahal izango du.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Edozein pertsona fisikok edo juridikok aurkez dezake bere salaketa, 1.1 DESKRIBAPENA paragrafoan adierazitako produktu batek aplikatzen dizkioten Europako zuzentarauak eta erregelamenduak ez dituela betetzen uste badu. Eskabidearekin batera, salaketaren arrazoiak argitzeko eta justifikatzeko egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkeztu ahal izango du.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.