Ibilgailuen aparkalekua Donostiako portuko zerbitzugunean.

Deskribapena


Portu autonomikoetako zerbitzugunean ibilgailuak aparkatzea portu-zerbitzu gisa eratzen da.

Oro har, sarbidea eta aparkalekua portuko jarduerekin zerikusia duten ibilgailuetara mugatuta daude, eta beharrezkoa  den gutxieneko denbora tartera mugatu behar dira.

Hala ere, portu bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta, portuko jarduerekin zerikusirik ez duten ibilgailuak sartzea edo aparkatzea baimendu ahal izango da, betiere, justifikatutako arrazoiak daudenean eta portuko jardueen  garapen egokia kaltetzen ez denean.

Nolanahi ere, sarbidea eta aparkalekua dagokion baimena lortu ondoren bakarrik erabili ahal izango dira.

Irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasei eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bateginari jaraikiz, baimenaren titularrek  T-7 tasa ordaindu beharko dute tasa gisa.

Era berean, aparkaleku-bereizgarria eta/edo sarbide-txartela beharrezkoak diren  aparkalekuetan, baimenaren titularrek kontzeptu horiei dagozkien zenbatekoak ordaindu beharko dituzte, aipatutako testu bateginean ere jaso bezala.

Nori dago zuzenduta


Zerbitzu horren hartzaileak honako pertsona fisiko edo juridiko hauek dira:

  • Arrantzaleak.
  • Portuko emakida, lokal edo zerbitzuen titularrak.
  • Portuko egoiliarrak.
  • Acubaco kolektiboa.
  • Zerbitzua unean-unean zamalanetarako erabiltzen dutenak, beren lana egiteko  edo portu-eremuan egingo den jardueraren edo ekitaldiren bat egiteko zerbitzu hori erabili behar dutenak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza > Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza > Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Aparkalekua Donostiako portuan:

Gipuzkoako Portuen Zuzendaritza

Kaiko pasealekua 23, 2.a - 20003 Donostia.

Telefonoa: 943022970

Kodea(k)

Aparkatzeko eskaera


Baimenak zerbitzuak erabili baino behar besteko aurrerapenarekin eskatu beharko dira, eta Portuko Administrazioari zerbitzu horiei buruz eskatzen zaizkion datuak eman beharko zaizkio.

Ebazpena eta errekurtsoak

Baimen-eskaera egin eta aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak ebatziko du baimena ematea bidezkoa den ala ez.

Prozedura honetan, ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da.

Gehieneko epea igaro eta berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, interesdunek aurkeztutako eskabideak ezetsi egingo dira administrazio-isiltasunez.

Ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Industriako sailburuordeari edo ebazpena eman duenari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Tasak ordaintzea


Baimendutako pertsonek ordaindu beharko dute T7 aparkaleku-tasa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bateginean jasotakoa.

Zenbateko hori urtero eguneratuko da, dagokion tasari buruzko araudiak zehazten duen kopuruan, eta likidazioan aurreikusitako moduan ordaindu beharko da.

Era berean, aparkaleku-bereizgarria eta/edo sarbide-txartela beharrezko duten aparkalekuetan, baimenaren titularrek kontzeptu horiei dagozkien zenbatekoak ordaindu beharko dituzte, aipatutako testu bateginean ere jaso bezala, uneko ekitaldiko zenbateko eguneratuan.