Jasangarritasun energetikoari buruzko legearen adierazpenak / jakinarazpenak
Deskribapena
Energia kontsumitzaile handia izanaren adierazpenaren izapidea, baita kudeaketa energetikorako sistema baten eskuragarritasunaren eta aplikazioaren jakinarazpenarena ere.
Jakinarazpenetan kontuan izan beharreko konbertsio-faktore energetikoak:
Energia elektrikoa | 0,086 ptb / MWh |
Gas naturala | 0,086 ptb / MWh |
PGL | 1,13 ptb / t |
Gasolina | 0,7752 ptb / 1000 litro |
Gasoleoa A y B | 0,8467 ptb / 1000 litro |
Gasoleoa C | 0,9157 ptb / 1000 litro |
Fueloleoa | 0,8881 ptb / 1000 litro |
EE-X
Jasangarritasun Energetikoari buruzko Legearen Adierazpenak / Jakinarazpenak.
Nori dago zuzenduta
4/2019 LEGEA, otsailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzkoa bere III. Tituluan zehaztutako industria-sektoreko, zerbitzu pribatuetako, merkataritza eta garraio pribatuko enpresak.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Industria Sailburuordetza > Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Industria Sailburuordetza > Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
ENERGIAREN, MEATEGIEN ETA INDUSTRIA ADMINISTRAZIOAREN ZUZENDARITZA
DONOSTIA – SAN SEBASTIAN KALEA, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 016579
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- EE-X: 1077001
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Europar edo nazioarteko arauen arabera, erakunde independente batek egiaztatutako energia edo ingurumena kudeatzeko sistema bat izanez gero, haren ziurtagiriaren kopia aurkeztu beharko da.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).