[2] - 1.4. Dokumentuak estandarizatzea eta normaltzea
Helburuak
Proiektuaren helburu orokorrak:
- Administrazioko agiriak sortzeko prozesua normaltzea.
- Herritarrekiko komunikazioan hizkera erraztea.
- Herritarren arretarako oinarrizko informazioa optimizatzea.
- Herritarrekiko harremanen hizkuntza normaltzea, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hurrengo plangintza-aldirako onartutako euskararen erabilera normaltzeko politikaren arabera.
Proiektuaren helburu operatiboak:
- Interfaze orokorrak berrikusita egotea 2014ko abendurako
- Inprimaki orokorrak berrikusita egotea 2014ko abendurako
- Interfazeak eta agiriak guztiz berrikusita egotea 2016rako
Atxikitzen zaion plana
Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016
Eremua
Agiriak estandarizatu eta normaldu nahi dira, hizkuntzari, maila juridikoari eta erabilgarritasunari dagokionez, eta honako hau da esparrua:
- Zerbitzu Elektronikoen Plataforma Bateratuaren aplikazioen interfazeen erabilgarritasuna berrikustea
- Zerbitzu Elektronikoen Plataforma Bateratuan honako hauek normaltzea, estandarizatzea eta ezartzea:
- herritarrek erabilitako inprimakiak
- administrazioak zerbitzu eta prozedura bakoitzean sortutako agiriak
- administrazioaren barne-agiriak
- Sortutako agirien bizi-zikloa aztertzea eta ezartzea
- Administrazioan agiriak sortzeko (ekoizteko) aurretiazko prozesua definitzea.
Legegintzaldia
X. Legegintzaldia
Arduraduna
- Erakunde:
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
- Órgano:
- Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;
Parte-hartzaileak eta eragileak
Arduraduna:
- HHABHZ
- HAEE
Parte-hartzaileak:
- EAEko Administrazio Orokorra eta bere baitako erakunde autonomoak
- Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
- EJIE
Lortutako mugarri / produktuak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA | --- | --- | Amaituta |
Azken aldaketako data: 2017/01/08