[2] - 1.2. Herritarrekin kalitatezko harremanak izateko konpromisoa
Helburuak
Proiektuaren helburu orokorrak:
- Herritarrekiko harremanen kalitatea hobetzea
- Harreman-prozesuen barne-kudeaketa hobetzea
- Herritarrekiko harremanetan parte hartzen duten eragile guztien koordinazio egokia segurtatzea, zeharka edo modu horizontalean, nahiz sail edo sektore mailan
Proiektuaren helburu operatiboak:
- Kudeaketa-tresnak martxan egotea 2014ko abendurako
- Herritarren gogobetetasuna, 10etik 8koa
Atxikitzen zaion plana
Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016
Eremua
Eusko Jaurlaritzak herritarrekiko harremanak etengabe hobetzeko konpromisoa hartu du, eta, beraz, konpromiso hori behar bezala betetzeko kudeaketa-tresnak finkatuko dira modu ordenatuan eta sistematikoan.
Kudeaketa-tresna horien bidez, zerbitzua etengabe hobetzea bilatzeaz gain, herritarrekiko harremanetarako barne-kudeaketako prozesuak koordinatuak eta eraginkorrak izateko ahalegina egingo da.
Tresna horiei esker, modu integralean aztertu ahal izango da harreman-eredua, hobetzeko aukerak aurkitzeko modua sortuko da, eta, era horretan, zerbitzua kalitate hobekoa izango da.
Legegintzaldia
X. Legegintzaldia
Arduraduna
- Erakunde:
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
- Órgano:
- Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;
Parte-hartzaileak eta eragileak
Arduraduna:
- HHABHZ
Parte-hartzaileak:
- EAEko Administrazio Orokorra eta bere baitako erakunde autonomoak
Lortutako mugarri / produktuak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA | --- | --- | Amaituta |