Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

GOIENER: Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba

Erakundea:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Gobernu Irekiaren Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

goiner

Berritzailea da, honako arrazoiengatik

Era kooperatibotik, kontsumo alternatiboa egin, pertsonen zerbitzurako irabazi asmorik gabeko ekonomia garatu eta eredu energetikoaren trantsiziorako inbertsioak egitera gonbidatzen ditu herritarrak.

Atxikitzen zaion plana

GOIENER energia kooperatiba herritar bat da, irabazi asmorik gabekoa. Argindar %100 berriztagarriaren eskaera areagotuz, GOIENER TALDEA eredu energetikoa aldatzearen alde diharduen kooperatiba da. Bazkideei argindar %100 berriztagarria saltzen die eta bere energia berde propioa ere sortzen du.

GOIENERren eginkizuna da oinarrizko ondasun baten, energiaren, kontrola berreskuratzeko herritarren eskaera bideratzea.

2012. urtean sortu zen GOIEKIREN Ideia Berrien sariaren laguntzarekin. 30 bazkide-sustatzailerekin hasi zen.

2013tik bere bazkideei %100ean berriztagarria den energia eskaintzen die, energia honen eskaera handituz merkatu elektrikoan.

Eremua

Jardueraren helburu nagusia ingurumena errespetatzen duen eta justua den energia-eredu bat eraikitzea da. Horretarako , ondorengo ildoak jorratzen ditu GOIENERrek:

  % 100 berriztagarria den argindarra merkaturatzea, sorkuntza-proiektuak bultzatzea, aholkatzea, kanpainetan parte hartzea, eta gure helburu berak dituzten erakundeekin lankidetzan jardutea,

  hurbilak izatea, konfiantza sortzea, aniztasuna onartzea, garden jokatzea, parte hartzea bultzatzea, eta kontuan izatea pertsonen premiak eta arreta.

Proiektua burutzeko metodologia hurrengoa da:

  Erakundea: Lana sarean egiten da bolondresen eta langileen artean. Proiektua bolondres talde baten eskutik sortu zen eta hori du gaur egun bere aberastasuna, pertsonen balioak, horrek desberdintzen du. Izan ere, bolondresak egunerokotasunean ari dira lanean lan-taldeetan, erabakiak hartzeko prozesuetan eta gizartera begira egiten duten guztian.

  Gobernantza: GOIENERren erabakiak hartzeko prozesuak eta metodologia eusteko egitura horizontal eta demokratikoa garatzen da. Ildo horretan, erreferentzia izan daiteke beste arlo batzuetako herri-ekimenetan.

  Ekonomia: Sarreren banaketa, soldata-mailak eta hornitzaileen aukeraketarako irizpideak zaindu eta ezartzen dira. Kooperatiba herritarra izanik, tokiko garapen ekonomikoaren aldeko lana egiten du.

Irabazi asmorik gabeko kooperatiba izanik, elektrizitate berdea merkaturatuz lorturiko etekinak kooperatibara itzuliko dira berriz, eta bazkideek erabakiko dute batzarretan zertara bideratu diru horiek.

Era berean, bazkideek sorkuntza berriztagarriko egitasmoetan inbertitu ahal izango dute, kooperatibak berak kontsumituko lukeelarik ekoizpen hori.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Gaur egun, Goienerrek 16.000 bazkide baino gehiago ditu, 60 bazkide langile, 200 boluntario eta millioi eta erdi euro baino gehiago energia sortzeko proiektuetan inbertituta.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data:
Ebaluazioaren laburpena:

Parte-hartzaileak: Udaletxeak, Garapen agentziak, Gizarte-ekonomia sareak

Lurraldea: Hego Euskal Herria

Denboraldia: 2012 - gaur egun

Informazio gehiago: Goiener

Kategoriak: Energia, Ekonomia

Fasea: Martxan jartzea eta garatzea