EMUN
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Organoa:
- Euskara Sustatzeko Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua bukatuta
Helburuak
Egitasmoaren helburua izan da herrialdeetako federazioek eta herrietako klub txikiek, euren kabuz edo kanpoko laguntza txikiarekin, euskara plana kudeatzeko metodologia eta tresnak diseinatzea, probatzea eta estandarizatzea.
Euskara plana 4 fase hauetan diseinatu da: diagnostikoa, hausnarketa estrategikoa, diseinua eta adierazle sistema.Fase bakoitzean hau da egin den bidea:
- Emunek fase bakoitzari dagokion azalpen teorikoa eta erabili beharreko baliabideak diseinatu ditu. Horiek egitasmoan parte hartu duten entitateei (6 entitateri) aurkeztu zaizkie eta entitate bakoitzak bere kabuz baliabideak probatu ditu.
- Entitate bakoitzak bere entitatean tresnak eta baliabideak probatu ondoren, ekarpenak eta hobetzeko proposamenak helarazi dizkio Emuni eta honek hasierako materialak birdiseinatu ditu, beharrezkoa izan denean.
- Entitateengandik jasotako ekarpenak txertatu ostean, prozesuaren amaieran, fase bakoitzeko azalpen teorikoak eta lanketarako tresnak eta baliabideak onartu eta estandarizatu dira.
Dokumentazioa
Parte-hartzaileak eta eragileak
Prozesua 2023ko irailetik 2024ko otsailera bitartean burutu da.
Kirol federazioak eta klub txikiak