[30] - 30 Irakurketa Erraza
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika, Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
- Organoa:
- Euskara Sustatzeko Zuzendaritza, Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua aribidean
Helburuak
Biztanleriaren % 30ek idatzitako testuak irakurri ala ulertzeko zailtasunak ditu. Adimen-desgaitasuna duten pertsonak, gure hizkuntzak ulertzen ez dituzten etorkinak, adineko pertsonak, gor-mutuak eta arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua duten pertsonak dira, besteak beste, multzo hau osatzen dutenak.
Dokumentu mota desberdinen irisgarritasuna sustatzeko AENOR (Asociación Española de Normalización y Certificación) eta IFLA (International Federation of Library Associations and Institutions) bezalako erakundeek irakurketa errazeko testuak sortzeko irizpideak zehaztu dituzte. Irizpide hauek irakurketa errazeko testuak egiteko oinarrizko jarraibideak eskaintzen dituzte, testu horien formari eta edukiei dagokienez.
Hau guztia kontuan hartuta, proiektu honen helburua dokumentu judizialak irakurketa errazerako egokitzeko adimen artifizialean oinarritutako itzultzaile automatiko bat garatzea da. Itzultzaile honen bitartez aktak, autoak, antolaketa-eginbideak, probidentziak, epaiak eta informazio-oharrak bezalako dokumentuak irakurketa errazeko formatuan eskaini ahal izango dira, jatorrizko dokumentuen eranskin gisa.
Atxikitzen zaion plana
3.2 ADIMEN ARTIFIZIALA
5.13 HIZKUNTZAREN INDUSTRIAK
Eje I: Apoyo al desarrollo de infraestructuras lingüísticas
Eje III: La Administración Pública como impulsora de la Industria del Lenguaje
- Línea 1: Plataformas de procesamiento del lenguaje natural y traducción automática en las Administraciones públicas
- Línea 2: Recursos lingüísticos de las Administraciones Públicas y política de Reutilización de la información del Sector Público
Eje IV: Proyectos faro de tecnologías de procesamiento del lenguaje natural de las Administraciones Públicas