[2.1.] - 2020-2025rako Plangintza Estrategikoa
- Erakundea:
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
- Organoa:
- Herritarrak Artatzeko eta Administrazioa Berritzeko Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua aribidean
Helburuak
- Herrialde-erronken gaineko azterketa eta diagnostiko bateratua egitea, herritarren laguntzarekin eta parte-hartzearekin
- Erronka horiei eta, azken batean, herritarren beharrizanei aurre egiteko behar diren Gobernu planak eta jarduera esanguratsuak zehaztea 2020-2025 aldirako
- Eusko Jaurlaritzaren eta haren administrazio instituzionalaren 2020-2025 aldirako plangintza estrategikoa egiteko orientazio orokorrak ezartzea
- Plan estrategikoak lantzeko, izapidetzeko eta onartzeko prozedura berrikustea eta hobetzea, errazagoa eta arinagoa egiteko, herritarrek parte hartzeko eta erakundeen barruko eta erakundearteko lankidetza sustatzeko, Euskadiko Administrazio Orokorreko izapide elektronikorako plataforman eta Tokiko Politika Publikoen Kontseilu Publikoaren parte-hartzerako
Atxikitzen zaion plana
Eremua
Hots, Gobernantza eta Gobernu Onak izateko, alderdi publikoa kudeatzeko ereduan paradigma aldaketa egin behar da; gobernuak politika publikoen garapenean duen zeregina aldatu behar da, haren aginte-maila murriztu behar da eta laguntza- eta bultzatze-lana areagotu behar da. Horretarako, gainera, Europako Batzordeak "Gobernantzaren Liburu Zuria".
Beraz, ezinbestean, EAEko Administrazio Orokorraren eta haren administrazio instituzionalaren plangintzaren kultura sustatu behar da eta plangintzarako sistema estrategiko bat ezarri eta instituzionalizatu behar da, kudeaketa-metodologia horren bidez, herritarren parte-hartzearekin, diagnostiko bateratua ezarri daitekeelako eta, ondorioz, lehentasunezkoak diren helburuak ezarri daitezkeelako, helburuak betetzeko estrategi bat eratuz.
Herritarrekin interakzioan jarduteko mekanismoez gain, beste mekanismo batzuk behar dira bai Eusko Jaurlaritzaren barruko sailen artean eta bai Jaurlaritzaren eta bere Administrazio Instituzionalaren artean elkarlanean aritzeko eta elkarrekin sortzeko prozesuak bideratzeko, baita plan estrategikoak lantzeko ere. Gaur egungo plan estrategikoek hutsune garrantzitsuak dituzte sailen arteko elkarlanari dagokionez, horiek definitzeko fasetik hasita gainera. Normalean, organo eskudunek plan orokorraren edukiaren gainean egiten dituzten planak izaten dira, beste organo batzuen jarduketa kontuan hartu gabe. Hala ere, lortu nahi den Gobernantzak ezinbestekoa du integrazioa, aurre egin beharreko erronken konplexutasunari heldu ahal izateko ezin delako alde batera utzi interdependentzia.
PEGIP 2020ren programazio-helburua, beraz, administrazioa eraldatzea da, besteak beste premia publiko jakin batzuei erantzungo dien antolamendu publiko baterantz joateko. Hona hemen premia publiko horiek:
- Politika eta zerbitzu publikoak era instituzionalizatuan planifikatzea eta ebaluatzea, eta sistematikoki eta aldian behin haien emaitzen kontuak ematea
- Zerbitzu publiko eraginkorrak, baliabide publikoak zentzuz eta neurriz banatu eta erabiltzen dituztenak, datuetan oinarritutako kudeaketa-sistemen bidez administrazio-jardunaren jarraipena eta ebaluazioa egitea ahalbidetzen dutenak
Beraz, XI. Legegintzaldiko Gobernu Programa edukiei erantzuten die, berariaz, proiektuak:
- Gardentasuna, efikazia, parte-hartzea eta emaitzak ebaluatzea oinarri izango dituen administrazio kultura berri baten zutabeak eraiki nahi ditugu
- Plangintza eta herritarren parte-hartzea gobernu ona eta administrazio ona izateko eskubidearen ardatz bermatzaile gisa
Azkenik, komeni da azaltzea “plangintza estrategikoa” terminoa adiera zabalean erabiltzen dela, hau da, ez bakarrik Jaurlaritzaren planetarako, sailetako planetarako ere bai, eta politika jakin baten esparruan garrantzi berezia dutela jotzen diren beste jarduketa batzuetan ere.
Plangintza estrategikoak, azken batean, gobernu onaren printzipioa indartzen du, zeren beraren bitartez zehazten eta definitzen baita administrazio batek zer egin nahi duen, nola egin nahi duen eta zer baliabide erabiliko dituen horretarako, eta herritarrekin hitzartutako konpromiso bat dakar.
Parte-hartzaileak eta eragileak
- Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
- Koordinazio Zuzendaritza
- Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
- Aurrekontuen Zuzendaritza
- EJIE
- Erakunde Harremanen Sailburuordetza
Proiektua burutzeko aurreikusi den epea
Burutu gabeko mugarri / produktuak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Lankidetza taldearen eraketa (EJ, erak. auton. eta entitateak) | Hasita | ||
Alderdi guztien azterketa eta diagnostikoa (beste adm. publ. batzuekin alderaketa) | Hasita | ||
Alderdi guztien diseinua | Hasi gabe | ||
Proiektua betearazpena | Hasi gabe |
Lortutako mugarri / produktuak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Proiektuaren abiaraztea, diseinua eta hasierako aldaketen kudeaketa | Amaituta |
Azken aldaketako data: