Prestakuntza-ikastaroetan izena emateko epea irekita dago
ZER DA GURASOTASUN POSITIBOA?
Gurasotasun positiboa 2006an Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak estatu kideei emandako gomendiotik sortu zen (19/06 gomendioa).
Gomendioak definitzen duen bezala, gurasotasun positiboa haurraren garapen osoa ahalbidetzen duen gurasoen portaerari dagokio, eta ezaugarri hauek ditu:
- haurraren interes gorenean oinarrituta egotea
- haien beharrei adi egotea
- gaitasunak garatzea
- bortitza ez izatea
- aitortza eta orientazioa eskaintzea
- mugak ezartzea
2020RAKO MATRIKULA IREKIA, IKASTARO HAUETARAKO:
300 plaza
- Gurasotasun positiboa seme-alabak 0-2 urte bitartean: 2020ko otsaila: 85 plaza
- Gurasotasun positiboa seme-alabak 2-6 urte bitartean: 2020ko martxoa: 90 plaza
- Gurasotasun positiboa seme-alabak 6-12 urte: 2020ko urria: 100 plaza
- Familia aniztasuna 2020ko azaroa: 25 plaza
MODALITATEA ETA BABESLETZA:
Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak 2020rako gurasotasun positiboko ikastaroak deitu eta diruz laguntzen ditu.
Emateko modalitatea lineakoa da, aurrez aurreko bi saioekin (bata ikasturtearen hasieran eta bestea amaieran). 90 orduko iraupena du.
Gurasotasun positiboari buruzko ikastaro hauek egiteko, Eusko Jaurlaritzak UPV/EHUko Oinarrizko Prozesu Psikologikoen eta horren Garapenaren Sailaren laguntza eta lankidetza du. Sail horretan Haezi/Etxadi Familiaren Psikologiako ikerketa-taldea sartzen da.
NORENTZAT:
Seme-alabak dituzten familiekin lan egiten duten profesionalentzat, hainbat esparrutatik datozenak: Hezkuntza, gizarte-zerbitzuak, hirugarren sektoreko erakundeak…
HELBURUA:
Helburua da familiei, haiekin harremanetan dauden profesionalen bidez, estrategia praktikoak eskaintzea, seguru eta trebe senti daitezen seme-alaben hazkuntza- eta hezkuntza-lanaren garapenean.
INFORMAZIOA ETA INSKRIPZIOAK:
Ikastaroei, matrikula egiteari eta abarri buruzko edozein galdera helbide elektroniko honetan egin daiteke: ELEARNING@etxadi.org
Eta telefonoa: 94 405 15 49
Azken aldaketako data: