Laguntza izendunak, zuzenekoak eta laguntza deialdiak

Administrazioak eskatutako prozedura
LABURPENA
Izenburua:

Laguntza izendunak, zuzenekoak eta laguntza konkurtsalen eta ez-konkurtsalen deialdiak

Xedea:

Laguntzak, bekak eta diru-laguntzak ematera zuzendutako administrazio-egintzak landu eta onestea; Gobernu Kontseiluaren Agindu, Ebazpen edo Akordio izaera izango dute.

Norentzat:

Laguntzaren helburu eta izaeraren araberakoa da, eta pertsona fisikoa zein juridikoa izan daiteke.

Diru-laguntza izendunak Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan aurreikusita egon behar dira.

Araudia:

Prozedura arautzen duten arauak ondoko hauek dira, oro har:

  • Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea,

  • EAEko Kontrol Ekonomikoari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legea,

  • EAEko Aurrekontu Orokorren Legea

  • eta kasuan kasu aplikatu beharreko sektore-legedia.

Aintzat hartu beharrekoak dira, bestalde, kasu jakin batzuen hainbat alderdi eta ezaugarri arautzen dituzten barne-jarraibideak, zirkularrak eta Gobernu Kontseiluaren akordioak ere.

INFORMAZIOA
Organo kudeatzailea:

Laguntza edo diru-laguntza sustatzen duen saila.

Aurrez aurreko eta telefono bidezko harremana:
IZAPIDEAK
Administrazioarekiko harremanetarako komunikazio-kanala eta hizkuntza hautatzea

Prozedura Administrazioaren ekimenez abiarazten da.

Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua betez, espedientean zehaztutako interesdunei arau-xedapenaren espedientea ireki dela jakinarazi behar zaie.

Jakinarazpen horretan, Administrazioaren ekimenaren berri eman beharko zaio interesdunari, eta, halaber, adieraziko zaio espedientea izapidetzen den bitartean Administrazioarekin harremanetan izateko zein bide erabili nahi duen aukeratzeko eskubidea duela (posta arrunta edo bitarteko elektronikoak). Horretarako, espedientean zehaztutako interesdun bakoitzari zera helaraziko dio Administrazioak: Harremanetarako bidea eta hizkuntza aukeratzeko inprimakia.

Inprimakia betetakoan, postaz bidali beharko da, edo Zuzenean zerbitzuak jendeari arreta eskaintzeko duen bulegoetako edozeinetan aurkeztu, norbera bertara joanez.

Dokumentazioa igortzea

Zenbait kasutan (laguntza izendunak eta zuzenekoak), espedientean interesa duten hirugarren pertsonek hasierako dokumentazioa igortzen edo ematen dute.

Zuzeneko diru-laguntzen kasuan, besteak beste, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko obligazioak egunean daudela egiaztatu beharko da. Administrazioak hala eskatuta, interesdunak datu horiek biltzeko baimena eman diezaioke, elkarreragingarritasun zerbitzuak erabiliz.

Administrazio-egintzaren ebazpena jakinaraztea

Laguntza izendun eta zuzenekoen kasuan, Administrazioak dagokion emakida eta dagokion xedapenaren onespena jakinaraziko dizkie alderdi interesdunei.

Komunikatzeko eta jakinarazteko kanalak eta dokumentuen igorpena

11/2007 Legea, ekainaren 22koa, herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzkoa, eta 21/2012 Dekretua, otsailaren 21ekoa, administrazio elektronikoari buruzkoa betez, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoak baliabide elektronikoak erabiliko ditu bere organoen eta beste administrazio publiko batzuen arteko komunikazioetan, baliabide horiek erabiltzea eragozten duen arrazoi tekniko justifikaturik dagoenean salbu.

Hala ere, egun, eta hirugarren pertsona hori nor den arabera, aurrez aurreko kanala eta elektronikoa erabiltzen dira. Eusko Jaurlaritzaren eta bere erakunde autonomoen eta Euskadiko sektore publikoaren arteko izapideak soil-soilik elektronikoki gauzatzen dira, administrazio elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuari jarraikiz:

  • Aurrez aurrekoa (paperak aurkeztuz edo posta bidez)

    Zuzenean zerbitzuak jendearentzat dituen arreta-bulegoetan aurkeztu behar dira dokumentuak, norbera bertara joanez.
    Era berean, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 38.4. artikuluan ezartzen dituen bideetako edozein erabilita aurkeztu ahal izango dira.

  • Elektronikoa

    Dokumentuak bide elektronikoz aurkezteko, euskadi.net webgunearen "Nire kudeaketak" izeneko atala baliatu beharko da; horra iritsiko da entzunaldi-izapidearen jakinarazpena, behin Administrazioari zer komunikazio-kanal elektroniko hautatu dugun jakinarazi diogunean harremanetarako kanalaren eta hizkuntzaren hautaketaren inprimakia helaraziz.