Gobernu Planak
Gobernuaren plan eta jarduera esanguratsuak
Plan eta jarduera esanguratsuak prestatu eta onartzea, Gobernuaren ekinbidea antolatu eta koordinatzeko ohiko tresnak diren aldetik. Mugarri adierazgarriak dira konpromisoak betetzeko, eta sendotu egiten dute Gobernuak legegintzaldiari begira daukan ikuspegi estrategikoa. Hain zuzen, lehentasun politikoekin eta herritarren kezka nagusiekin bat datozen Gobernu-ekinbidearen jardun-ildoak dira, aldaketa handiak eragiten dituztenak, berrikuntza dakartenak edota kanpora nahiz barrua begira eragin handia dutenak.
Prozeduran ez da izango ez entzunaldi-izapiderik, ez jendaurreko informaziorik, baina kontsultak egin ahalko zaizkie Euskadiko edota beste administrazioren bateko sektore publikoko hainbat erakunde eta organismori.
Gobernuaren plan eta jarduera esanguratsuak izapidetzeko orduan, horrelakoak prestatzeko, izapidetzeko, onartzeko, jarraipena egiteko eta ebaluatzeko finkatuta dagoen prozedurari jarraituko zaio.
Plan edo jarduera esanguratsua sustatu duen saila.
Administrazioak abiaraziko du prozedura, eta, oro har, esklusiboki barne-izaerakoa izango da.
Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua betez, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri-administrazioak bitarteko elektronikoak erabiliko ditu bere organoen arteko eta beste herri-administrazioekiko harremanetan, horiek erabiltzea galarazten duten arrazoi tekniko justifikatuak daudenean salbu.
Nolanahi ere, kasuan kasuko hirugarren alderdia zein den arabera, aurrez aurreko bideak eta bide elektronikoak erabiliko dira. Eusko Jaurlaritzaren, bere organismo autonomoen eta Euskadiko sektore publikoaren arteko izapidetzea era elektronikoan baino ez da egiten, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuari jarraiki:
-
Aurrez aurrekoa (paperak aurkeztuz edo posta bidez)
Zuzenean zerbitzuak jendearentzat dituen arreta-bulegoetan aurkeztu behar dira agiriak, norbera bertara joanez.
Agiriak aurkezteko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetako edozein erabil daiteke. -
Elektronikoa
Agiriak era elektronikoan aurkeztu nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzaren atari elektronikoko (euskadi.net) "Nire kudeaketak" atalera jo behar da. Bertan jasoko ditu herritarrak jakinarazpen guztiak, hala adierazi badio Administrazioari, jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza aukeratzeko inprimakian.