Eusko Jaurlaritzak euskal udalei GOBERNAMENDUAREN BIKAINTASUNAGATIKO EUROPAKO ZIGILUA banatzeko ekitaldian parte hartu du

Argitalpen-data: 

Erakunde Harremanetarako Sailburuordea eta Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaria Irún, Urnieta, Basauri, Ermua eta Leioako udalei Gobernamenduaren Bikaintasunagatiko Europako Zigilua  banatzeko ekitaldian izan dira; ekitaldia EUDELek antolatu du. Zigilua Europako Kontseiluak ematen du, gobernamendu onaren inguruan dituen 12 printzipioetan oinarrituta, besteak beste: gardentasuna, parte-hartzea, portaera etikoa, eraginkortasuna eta efizientzia, finantza-kudeaketa sanoa, berrikuntza, berdintasuna, giza eskubideak eta aniztasuna. Ekitaldia Donostiako Koldo Mitxelena aretoan izan da, eta bertan, Europako Kontseiluko ordezkari  Alina Tatarenko izan da.

Europako Kontseiluak ematen duen ELoGE zigiluaren bidez, udalerri horiek gobernu onaren eta kalitate demokratikoaren abangoardian duten lekua egiaztatzen da, eta EUDELek Gipuzkoako eta Bizkaiko 9 udalerritan sustatutako proiektu pilotuaren amaierako aintzatespena da.

Informazio gehiago