Euskadik egitura eta inbertsio funtsak eskuealdekatzearen alde egin du

Argitalpen-data: 

Ogasun eta Ekonomiako sailburua Corinna Cretu Eskualdeko Politikako Komisarioaren Kabineteko buruarekin bildu da. Eskualdeen lehiakortasun-indizeak elkarrekin analizatu ondoren, krisiak erdigunearen eta periferiaren arteko diferentzia handitu duela nabarmendu dute. Eusko Jaurlaritzak aktiboki parte hartzen du eskualde guztien alde lan egin behar duen “kohesio-politikaren aldeko koalizioa” izeneko elkartasun europarraren koalizio ikonikoan. “Euskadik Europar Batasunean egoteko bokazioa dauka, eta hori, zergen inguruko gaietan eta eskuduntza-esparru propioak izango ditugun beste gune batzuetan konfiantzako eta erantzunkidetasuneko erlazio zuzen batean oinarritua dago", azaldu du sailburuak.

Aldi berean, Egitura eta Inbertsio Funts (EIF) guztiak eskualdekatzeko eskatu du, emaitza eraginkorragoak eta positiboagoak lortuko liratekeelako, baita kontroleko eta fiskalizazioko eskualde-sistemetan Europako Batzordearen konfiantza handiagoa ere; “gure kasuan, Euskal Kontzertu Ekonomikoaren bitartez aitortutako esperientziarekin eta ahalmenarekin”.

Bestalde, EIF guztiek lurralde-garapen integratu eta koherenteko estrategia bakarrari erantzun beharko lioketela planteatu da, estrategia horrek hiri, industria, landa eta arrantzako arloen artean lotura egokiak bermatzeko, eta ekonomiaren, gizartearen eta lurraldearen arloetan kohesioa lortzeko azken helburuarekin. Horretarako, horren ardura duten administrazio publikoetan koordinazio- eta gobernantza-mekanismo egokiak ezarri beharko lirateke.

   

Informazio gehiago