Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza
- Titularra: Nicolas Sagarzazu Alzua
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
19. artikulua.– Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza.
Saileko Zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzari:
- Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako graduak garatu eta ezartzeko behar diren ekintzak planifikatu eta ezartzea, oinarrizko graduko hasierako lanbide-heziketa izan ezik.
- Titulazio bikoitzak eta ibilbide integratuak garatu eta ezartzeko behar diren ekintzak planifikatu eta ezartzea.
- Neurrira egindako espezializazio-programak garatzea, Lanbide Heziketako Etorkizuneko Ikaskuntzen Euskal Institutuaren (EIEI) laguntza eta lankidetzarekin.
- Lanbide-heziketaren arlo osoa antolatu eta erregulatzen duten araudiei buruzko proposamenak egitea, gure eskumenen esparruan.
- Lanbide-heziketaren sistemako graduak osatzen dituzten curriculum-diseinuak garatzeko araudi-proposamenak egitea.
- Lanbide-heziketako ikastetxe eta unitate publiko eta pribatuak sortu, eraldatu eta kentzeko prozedurak hasi eta izapidetzea.
- Hezkuntza- eta ekoizpen-sektoreek lanbide-heziketako ikastetxeetako bizitzan parte har dezaten bultzatzea.
- Lanbide-heziketako master, titulu, ziurtagiri eta akreditazio bakoitzari lotutako lanbide-heziketarako beharrezkoak diren espazio, instalazio eta ekipamenduen oinarrizko moduluak definitzea.
- Produkzio- eta gizarte-inguruneak eskatzen dituen kualifikazioak aldatzen diren neurrian, prestakuntza-eskaintza aldaketa horietara etengabe egokitzeko tresnak ezartzea.
- Gizarte-eragileen erantzunkidetasuna sustatzea, araubide orokorreko eta araubide intentsiboko prestakuntza-eskaintza duala ezartzen lagun dezaten beren enpresa edo organismo parekatuetan, bai eta konpetentzia profesionalen akreditazioa bultzatzen eta garatzen ere. Horrela, lanbide-heziketako sistema osoa eta produkzio-sistema lotuko dituen baterako parte-hartzearen kultura sortuko da lanbide-heziketan.
- Araubide orokorreko eta araubide intentsiboko lanbide-heziketa dualaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko sistema bat artikulatzea, enpresetan edo organismo parekatuetan garatu beharrekoa.
- Lanbide-heziketako ikastetxe publikoen antolamendu-egitura bat ziurtatzea, emandako egiteko eta zeregin guztiak betetzeko gai izango dena.
- Txostena egitea lanbide-heziketako ikastetxe pribatuak hezkuntza-itunen deialdirako planifikatzeko proposamenari buruz.
- Lanbide-heziketako irakasle-lanpostuen zerrenda egitea, Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren beharrizan eta lehentasunen arabera, eta aurrekontuan ezarritako zuzkidurak kontuan izanda.
- Lan-esperientziaren bidez eskuratutako konpetentzia profesionalak aitortzeko ekintzak planifikatzea, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailarekin koordinatuta.
Aurreko apartatuan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.
KARGUAK
Nicolas Sagarzazu Alzua
(2024/06/27 - ) Plangintza eta Antolaketako zuzendaria

Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak