Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Planak

GIZARTE ZERBITZUEN PLAN ESTRATEGIKOA.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 35. artikuluak honako hau ezartzen du: ?lau urtez behin, Eusko Jaurlaritzak, bere koordinazio-eskumenak erabiliz, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa egingo du, foru-aldundiekin eta udalekin koordinaturik. Plan horren bidez planifikatuko ditu Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren helburuak lortzeko beharrezkoak diren eta sistema horrek ahalik eta ondoena lan egiteko beharrezkoak diren prestazioak, zerbitzuak, programak eta bestelako jarduerak, lege honetan jasotako finantza-bitartekoen eta finantza-formulen barruan?.

Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa Euskal Autonomia Erkidegoaren Gizarte Zerbitzuen Mapara bilduko da, eta horren esparruan zehaztuko dira Plana autonomiaren lurralde osoan antolatzeko oinarriak.

Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoak, besteak beste, honako hauek bildu beharko ditu: gizarte-premien diagnostikoa eta horien bilakaeraren aurreikuspena, lortu beharreko helburuak eta helburuak lotzeko ildo estrategiko eta ekintza egokiak, sektore publikoak eta itunpeko pribatuak zerbitzuak ematean duten parte-hartzeari buruzko orientazioa, beharrezko koordinazio-neurriak, plana sistematikoki eta etengabe ebaluatzeko mekanismoak (gizarteak ebaluazio horretan parte har dezan bermatuz); hori guztia 5. artikuluan aipatutako gizarte-zerbitzuen sarea eratzeko azken helburuarekin, Legearen 7.a) artikuluan ezarritakoari jarraiki. Azkenik, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema osatzen duten prestazio, zerbitzu, programa eta jardueren kalitatea hobetzeko tresna eta prozedurak hartu beharko ditu aintzat, 76. artikuluan aipatu direnak.

Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoarekin batera, memoria ekonomikoa aurkeztu behar da, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoan eta Zorroan aurreikusitako prestazio eta zerbitzuak pixkana-pixkana ezartzearekin zerikusia duen kostu ekonomikoari buruzko aurreikuspenak zehaztu beharko dituena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Gizarte Zerbitzuen Mapan bildutako zabaltzeko biztanleria-irizpideei jarraiki.

Eusko Jaurlaritzak, Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa onartzen duenean, Eusko Legebiltzarrari emango dio horren berri.

ZAHARTZEN DIRENEN ONGIZATEAN ETA TRATU ONEAN AURERA EGITEKO EHUN PROPOSAMEN. Egintza Plan baten oinarriak.

Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak "Zahartzen direnen ongizatean eta tratu onean aurrera egiteko ehun proposamen" izeneko dokumentua aurkeztu du irailaren 30ean. Dokumentua egiterakoan Euskadiko administrazio publikoek eta gizarteko elkarteen ordezkariek parte hartu dute. Aurkezpen horrekin, proposamenei buruz beste gogoeta-, eztabaida- eta gizarteratze-prozesu bat irekitzen da gizarte osoan, eta hori datorren urtearen hasiera-aldean amaituko da, behin betiko dokumentua onartzen denean.

Sailak zahartzearekin duen konpromisoa argi geratu da, besteak beste, Berrikuntza Soziosanitarioko zentroaren sorrerarekin eta etxez etxeko zaintzarako Etxean Ondo esperientzia pilotuarekin, eta orain, beste aurrerapauso bat eman da dokumentu horrekin; izan ere, zahartzearen prozesuan laguntzeko eredua aldatzeko eta erkidegoari ekarpenak egiteko dagoen gaitasuna baliatzeko proposamenak jasotzen baititu.

Lan berritzailea da, adinekoen partaidetza aktiboa ahalbidetzen duen gizartea eraikitzeko helbura duena, partaidetza hori herritarren artean onartua eta baloratua izateko moduan Dokumentuaren ardatza arreta eskaintzeko formula berrien  bilaketa da, formula horien bidez adineko pertsonak beren ingurune ohikoenean atxikitzeko, beren errealitate sozial, kultural eta ekonomikotik hurbil, kolektiboak berak behin baino gehiagotan azaldutako xedea, alegia.

Helburua zera da: errealitateari egokitzen zaion zahartzaroaren irudia helaraztea gizarteari, mendetasunarekin, gaixotasunarekin eta gizarte-kargarekin lotzen duen estereotipoa alde batera utzita. Lortu nahi den irudi horrek, gizarte-erantzukizun partekatutik eta autonomia pertsonalaren ezagutzatik abiatuz, adinekoek gizarteari egiten dioten ekarpen garrantzitsua balio neurgaitza duen gizarte-ondasun gisa baloratu behar du.

Zahartzen diren ongizatean eta tratu onean aurrera egiteko ehun proposamen (pdf, 4,79MB)

Eranskina (pdf, 66Kb)