Lehendakaritza

[36] - - 2014-2018 Kontsumobideren Plan Estrategikoa

Helburuak

Kontsumobideren 2014-2018 Plan Estrategikoa, datozen lau urteetarako helburuak eta jarduteko ildoak ezartzen dituena, honako atal hauetan banatuta dago: prozesu metodologikoa; izandako estrategiaren ebaluazioa; egoeraren diagnostikoa; Kontsumobideren xedea, ikuspegia eta balioak; helburu estrategikoak; plangintza estrategikoa; eta kudeaketa-, jarraipen- eta ebaluazio-eredua.

Kontsumobideren Plan Estrategikoa bat dator Osasun Sailaren Ildo Estrategikoekin eta X. Legegintzaldiko Gobernu Programarekin. Azken horrek 1.5.6. puntuan jasotzen du, berariazko helburu modura, kontsumitzaileak babesteko helburua, eta horren baitan 5 ekimen orokor aipatzen ditu:

  • Kontsumitzaileen babesa eta informazioa sendotzea eta horien defentsa aktiboa sustatzea, informazio- eta prestakuntza-jardueren bidez.
  • Kontsumobideren egitekoa eta kontsumitzaileen informaziorako udal-bulegoekiko (KIUB) harremana dinamizatzea.
  • Kontsumitzaile-elkarteen lana hedatzea eta horien zerbitzu-eskaintza zabal dadila sustatzea.
  • Bezeroen arretarako sistema berriak eta kontsumo-arazoei irtenbidea emateko mekanismo propioak ezar daitezela sustatzea.
  • Merkataritzan kalitatea sustatzea eta jardunbide desegokien kontrola zorroztea merkatuan, tokiko erakundeak ikuskaritza-kanpainetan inplikatuta eta banaketa-enpresa handiak seguruak ez diren produktuak kentzeko lanean inplikatuta.

Saila

  • Osasuna
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Legegintzaldia

X. Legegintzaldia

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

Kontsumobideren 2018rako ardatz estrategikoek erakundearen Xedea eta Ikuspegia betetzeko egin beharreko ekintzei erantzuten diete, abiapuntuko egoera eta inguruneko baldintzatzaileak kontuan hartuta.

  • Beharrizan eta joera berrietan oinarritutako informazio eta prestakuntza bizi eta eraginkorra.
  • Kontsumo-gatazkak modu eraginkor eta efizientean ebaztea.
  • Merkatuko presentzia, eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideekin errespetuz jokatzen duten enpresak.
  • Kontsumobideren kontsumo-politikekin eta helburu estrategikoekin bat egiten duten itun sendoen sarea.
  • Profesionalen taldea, etengabeko hobekuntza eta berrikuntza.
  • Ospea, irudia eta kanpo-proiekzioa

Aurreko atalean deskribatutako sei helburu estrategiko horiek abiapuntu, Kontsumobideren Jarduteko Plana bi mailatan egituratzen da:

  • Jarduteko ildoak: Orientabide argiak dira eta denboran zehar egin beharreko ekintza zehatzagoak kokatu eta bideratzen dituzte. Guztira, 29 jarduteko ildo identifikatu dira.
  • Ekintzak: Egin beharreko jarduera zehazten dute, definitutako estrategia abian jarri eta helburuak erdiesteko. Proposatutako jarduteko ildo guztiak kontuan hartuta, guztira, 96 ekintza zehaztu dira.

Denborazko konpromisoa

Kontsumobide plan estrategikoa 2014-2018 aldian gauzatuko da.

Ekintzak ekitaldi bakar batean hasi eta amaitu daitezke edo epealdi estrategiko osoan zehar gara daitezke. Urteko Kudeaketa Planen bitartez, Kontsumobidek ekitaldi bakoitzean garatu beharreko ekintzak ezarriko ditu, baita horien irismena eta aurrera eramateko behar diren baliabideak ere.

Segimendu eta ebaluaziorako formulak

Kontsumobideren Plan Estrategikoaren jarraipena eraginkorra eta efizientea dela bermatzeko asmoz, Jarduteko Urteko Planak prestatuko dira. Horiek, esparru estrategiko orokorra abiapuntu hartuta, ekitaldi bakoitzean egin beharreko ekintzak lehenetsiko dituzte, eta horiek aurrera eramateko baliabideak bideratuko dituzte.

Hartara, etengabeko ebaluaziorako sistema jorratu nahi da eta, horretarako, kudeaketa- eta koordinazio-organo eta -foroetan adostutakoa egiaztatu eta jarraipena egingo da:

  • Kontsumobideren Zuzendaritza Batzordea /89/2007 Legea, Ekainaren 29koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua sortzeari buruzkoa)
  • Zuzendaritza Batordea
  • Kiub Sarea Koordinatzeko Batzordeak
  • Kontsumitzaileen Eelkarteak Koordinatzeko Batzordea

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data:
2019/01/30
Azken aldaketako data: 2016/01/13