Lehendakaritza

23.- Eskola inclusiboaren esparruan Aniztasunari Erantzuteko Plan Estrategikoa (2012-2016).

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Plan honek bi helburu ditu: batetik, Euskadiko eskoletan dagoen aniztasunari, hots, ikasleen eta egoeren aniztasunari, erantzutea; eta, bestetik, eskolan eta gizartean esku hartzeko irizpideak egokitzea, norbanakoaren garapena berma dadin eta ikasle guztiek eskola-arrakasta izan dezaten. Azken buruan, ikasle guztien ikaskuntzarako, partaidetzarako eta lorpenerako oztopoak kendu nahi dira.

Plan honek xede hau du: Eraiki behar dugun eskola-komunitateak abegikorra, parte-hartzailea eta estimulagarria izan behar du eta ikasleen gaitasun guztiak balioetsi behar ditu, hori baita eskola-arrakastaren oinarria.

Balio inklusiboak landu behar dituzte irakasle, ikasle, familia, komunitateko ordezkari eta hezkuntza-administrazioko eragile guztiek.

Berdintasunean, zuzentasunean eta justizian oinarritutako kultura etiko bat sustatu behar da hezkuntzaren alorreko erabaki eta jarduera guztietan.

Helburuak:

1.- Kultura, politika eta jarduera inklusiboak sustatzea Euskadiko hezkuntza-sistemaren arlo guztietan, administraziotik hasi eta ikasgeletara arte.

2.- Ikastetxeak aldaketa-eragile bihurtzea hezkuntza- eta curriculum-proiektuen bidez, eta ikasgelako jarduerak prestatzerakoan inklusio-ikuspegia kontuan hartzea.

3.- Gizabanakoaren gaitasunak lantzeari lehentasuna ematea ikasleak eskola-sisteman sartzen direnean eta hezkuntza-etapa batetik bestera igarotzerakoan, ikasle guztiek arrakasta lortu ahal izateko.

4.- Ezagutza, ikerketa eta ebaluazio pedagogikoa eskura jartzea; izan ere, baliagarria da irakasleen gaitasunak hobetzeko eta praktika berritzaile, eraginkor eta inklusiboak garatzeko, hau da, kalitatezko hezkuntza eskaintzeko.

5.- Familiek eta komunitateak ikastetxeetan parte hartzea sustatzea, eta sareak sortzea eragileen eta erakundeen lana berariaz eta sistematikoki koordinatzeko.

6.- Hezkuntza-sistemaren maila guztietan, ikasleei ematen zaien laguntza beste modu batean antolatzea eta kudeatzea, eskola inklusiboaren printzipioak kontuan hartuta.

Saila

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Denborazko konpromisoa

Denborari dagokionez, plan hau 2011/2012 ikasturtean hasi eta 2015/2016 ikasturtean amaituko da. Plana amaitzean, berriro aztertu beharko da, planak izandako bilakaera kontuan hartuta.

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

1.- Kultura, politika eta jarduera inklusiboak sustatzea Euskadiko hezkuntza-sistemaren arlo guztietan, administraziotik hasi eta ikasgeletaraino.

  • 1.1. Zerikusia duten eragile guztiak eta gizarte osoa sentsibilizatzea, hezkuntza inklusiboak duen garrantziaren gainean.
  • 1.2. Indarrean dagoen legedia eguneratzea eta garatzea.
  • 1.3. Eskola inklusiboaren garapena zuzenduko duten printzipio etikoak bultzatzea.

2.- Ikastetxeak aldaketa-eragile bihurtzea hezkuntza- eta curriculum-proiektuen bidez, eta ikasgelako jarduerak prestatzerakoan inklusio-ikuspegia kontuan hartzea.

  • 2.1. Zuzendaritza-taldeen lidergoa indartzea.
  • 2.2  Ikastetxeek hezkuntza-proiektuak eta -planak egiterakoan inklusio-irizpideak kontuan hartzea sustatzea.
  • 2.3  Ikasgelan malgutzeko estrategiak erabiltzea curriculuma garatzeko, ikasleek oinarrizko gaitasunak eta trebetasunak eskuratzeko eta ikasitakoa ebaluatzeko.
  • 2.4  Ekintza-planak abian jartzea, berariazko hezkuntza-premiak dituzten ikasleei nola erantzun behar zaien zehazteko.
  • 2.5  Jarduera inklusibo egokiak sustatzea ikastetxe guztietan.
  • 2.6  Hezkuntza Bereziko ikastetxeek Euskadiko hezkuntza-sisteman zer zeregin duten aztertzea, bai eta ikastetxe horiek ikasleen hezkuntza- eta gizarte-inklusioari zer ekarpen egiten dioten aztertzea ere.

3.- Gizabanakoaren gaitasunak lantzeari lehentasuna ematea ikasleak eskola-sisteman sartzen direnean eta hezkuntza-etapa batetik bestera igarotzerakoan, ikasle guztiek arrakasta lortu ahal izateko.

  • 3.1 Arreta goiztiarrerako sailen arteko eredu bat sortzea sustatzea, eta Hezkuntza Sailak beharrezko neurriak hartzea hori abian jartzeko.
  • 3.2 Ikasle guzti-guztiek ikasten hasteko aukera dutela eta eskola-sisteman sartzen eta geratzen direla bermatzea.
  • 3.3 Samurtu egin behar dugu ikasleek hezkuntza-sistema batetik beste batera egin beharreko bidea, bai eta ikastetxe batetik beste batera, hezkuntza-etapa batetik beste batera eta, hala badagokio, eskolatze mota batetik beste batera egin beharreko bidea ere.

4.- Ezagutza, ikerketa eta ebaluazio pedagogikoa eskura jartzea; izan ere, baliagarria da irakasleen gaitasunak hobetzeko eta praktika berritzaile, eraginkor eta inklusiboak garatzeko, hau da, kalitatezko hezkuntza eskaintzeko.

  • 4.1. Zientziaren ekarpenak kontuan hartzea aniztasunarekiko arretarekin lotutako gaiei buruzko erabakiak hartzean.
  • 4.2. Aholkularien eta orientatzaileen prestakuntza bultzatzea, ikastetxeetan egiten duten lana oso garrantzitsua da eta.
  • 4.3  Berritzeguneetako eta Hezkuntza Ikuskaritzako aholkulari guztiek eskola inklusiboari buruzko prestakuntza jasotzen dutela bermatzea.
  • 4.4  Diagnostikorako tresnak izatea, eskoletan ikaskuntzari eta partaidetzari eragozten dioten oztopoak lehenbailehen hautemateko.
  • 4.5  Estrategiak abian jartzea eta ikaskuntzaren oztopoak gainditzea xede duen material didaktikoa egitea.

5.-  Familiek eta komunitateak ikastetxeetan parte hartzea sustatzea, eta sareak sortzea eragileen eta erakundeen lana berariaz eta sistematikoki koordinatzeko:

  • 5.1. Eskolen eta ikasle guztien familien elkarlana bultzatzea, eskola gero eta inklusiboagoa izatea lortzeko.
  • 5.2. Sare-lana sustatzea eragileen eta erakundeen arteko berariazko lankidetza- eta koordinazio-lan sistematizatuaren bidez.

6.- Hezkuntza-sistemaren maila guztietan, ikasleei ematen zaien laguntza beste modu batean antolatzea eta kudeatzea, eskola inklusiboaren printzipioak kontuan hartuta.

  • 6.1. Erreferentzia-parametro berriak abiapuntutzat hartuta, irizpideak ebaluatzea eta ezartzea baliabideak nola banatu zehazteko, eta eredu hori komunitate osoan aplikatzea.
  • 6.2. Ikastetxeek baliabideak antolatzen dituztenean, inklusioa kontuan har dezatela bultzatzea, eta ikasleen parte-hartzea eta ikaskuntza bermatzen ez duten jardunak aldatzea.
  • 6.3. Berritzeguneetan aholkuak emateko eredu bat ezartzea; aholkularitzen arteko lankidetza-estrategietan oinarritutako eredu bat, hain zuzen ere. Eredu horren helburua da ikastetxeetan modu koordinatuan eta koherentean esku-hartzea.
EBALUAZIOA

Planeko kudeaketa organoak

a.- Plan honen kudeaketa, koordinazioa eta jarraipena egiteko, hainbat batzorde daude aurreikusita:

Artezkaritza Batzordea

Kideak: Hezkuntzako sailburuordea, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, ikuskatzaile nagusia eta Berritzegune Nagusiko zuzendaria.

Eginkizuna: Plan hau abian jartzen dela eta behar bezala gauzatzen dela bermatzea, eta ebaluazioak egiteko eta esku hartzeko estrategiak ezartzea.

Batzorde Teknikoa

Kideak: Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria; Hezkuntza Berriztatzeko Programaren lurralde-arduradunak; Berritzegune Nagusiko aniztasunaren, hezkuntza-premia berezien, kultura arteko hezkuntzaren eta bizikidetzaren arduradunak; Hezkuntza Saileko Ikuskaritza Nagusiko ordezkari bat.

Eginkizunak:

Ebaluazio-prozesua diseinatzea, planifikatzea eta antolatzea.

Urteko oroitidazkia egitea. Oroitidazki horretan, planaren aurrerabideari buruzko datu esanguratsuenak bilduko dituzte, planaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko.

Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak (ISEI-IVEI) hezkuntza-sistemaren zer alderdi aztertu beharko lituzkeen proposatzea Batzorde Zuzentzaileari. Aztertu beharreko alderdiak Plan Estrategiko honen eraginpean dauden alderdiak izango dira, hain zuzen ere.

Jarraipen-batzordeak

Kideak: Batzorde Teknikoko kideak eta landutako arloko gizarte-eragileak (irakasleak, ezgaitasuna duten ikasleen familien elkarteak, ikasleen gurasoen federazioak, erakundeak...).

Eginkizunak:

  • Planaren bilakaeraren berri ematea.
  • Horren bilakaeran parte hartzen duten gizarte-sektoreen proposamenak biltzea.

b.- Planaren ebaluazioa eta jarraipena egiteko lorpen-adierazleak helburu bakoitzeko helmugak garatzen dituzten ekintzetan zehaztuta daude.

c.- Plan hau ezarrita, eragin hauek itxaro dira:

Hezkuntza-sistemako ardura-maila guztiek erabakiak inklusiboki hartzea, hobekuntzarako protokolo, tresna eta planak izanda.

Ikasle guztiei eskolatzea, ikaskuntza, parte-hartzea eta lorpena ahalbidetzeko irizpideak izatea, baztertze-egoeren arrisku handiena duten ikasleei mesede egiten dieten neurriak hartuta.

Profesionalek eta eskolako nahiz eskolaz kanpoko laguntza-zerbitzuek tresnak izango dituzte ikasle guztiek ikasi eta parte har dezaten. Ikasleen gaitasunetan sinetsiko dute, eta lan egingo dute ikasleek oinarrizko gaitasunak lor ditzaten.

Familiek modu aktiboan parte hartuko dute hezkuntza-komunitatean; esparru jakin batean parte hartuko dute.

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2017/06/30
Azken aldaketa: 2016/01/12