Lehendakaritza

2.- Garapenerako Lankidetzaren 2014-2017 aldirako III. Plan Zuzentzailea

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Garapenerako Lankidetzaren III Plan Zuzentzailea  lau urterako da, eta Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legearen 17. artikuluan aurreikusitako agindutik sortzen da, Legearen edukiak gauzatzeko. Euskal gizarteak eta euskal erakundeek herrien giza garapena eta garapen iraunkorra toki-mailan eta maila globalean sustatzeko (eta, bereziki, pobreziaren desagerraraztea, giza eskubideen betetzea eta justizian oinarritutako nazioarteko harremanak sustatzeko) beren gain hartzen duten konpromisoaren isla da esku-hartze publiko hau. Planaren helburua honako hau da: lankidetza-politikaren kalitatea finkatzen eta hobetzen jarraitzea, gizarte-eraldaketaren, egiturazko pobrezia desagerraraztearen eta giza garapen iraunkorraren alorrean inpaktua handiagoa izan dadin.

Saila

Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Denborazko konpromisoa

Lau urteko konpromisoa aurreikusi da Planaren helburuak lortzeko, hau da, 2017rako gauzatu behar dira. Helburuen lorpenaren eta helburu horiek lortzeko inplementatu behar diren ekintzen denboralizazio sekuentziatua Planari erantsi zaion Plangintza eta Jarraipen Matrizean zehazten da.

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

Planaren helburu orokorra lortzeko garatuko diren ardatz estrategikoak honako hauek dira: 1- Euskal lankidetzaren eredua berriz pentsatzea eta eguneratzea; 2- Ebaluazio-kultura bat sustatzea; 3- Garapenerako lankidetzaren politika diseinatzeko eta kudeatzeko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak dituen ahalmenak sendotzea, eta 4- Lankidetza-politika koherenteagoa, koordinatuagoa eta parte-hartzean oinarrituagoa egitea. Ardatz estrategiko bakoitzari dagozkion helburu operatiboak honako hauek dira:

1. ardatz estrategikoa: a) Euskal lankidetzaren mapa bat izatea; b) Euskal lankidetza publikoaren ezaugarri espezifikoak, eragileetako bakoitzaren eginkizunak eta jarduteko era eta espazio garrantzitsuenak modu adostuan definitzea, giza garapen iraunkorraren alde egiteko; c) Mapaketa eta aurreko helburuetatik ateratzen diren ondorioak abiapuntu gisa hartuta estrategia espezifikoak lantzea; d) Lankidetza-tresnei buruzko proposamen berrituak izatea; e) Lankidetzako euskal eragileen gaitasunak, trebetasunak eta konpetentziak indartzea.

2. ardatz estrategikoa: a) Ebaluazio Plan bat diseinatzea, onartzea eta inplementatzea; b) Lankidetza-tresnak ebaluatzea; c) Garapenerako lankidetzaren euskal politika ebaluatzea eta d) Kontuak ematea eta jakintzaren eta ikaskuntzaren kudeaketa hobetzea.

3. ardatz estrategikoa: a) Administrazioa modernizatzea, kudeaketa efiziente eta eraginkorragoa eta babestutako ekimenen kalitateko laguntza ahalbidetzeko; b) GLEAko langileen giza gaitasunak eta gaitasun teknikoak indartzea; c) Plangintza egiteko eta kontuak emateko prozesuak hobetzea, eta d) GLEAn generoaren zehar-ildoa txertatzea.

4. ardatz estrategikoa: a) Eusko Jaurlaritzako politikek garapen-helburuekin koherentzia handiagoa izan dezaten lortzea; b) Programazioan, jarraipenean eta ebaluazioan beste euskal erakunde publiko batzuekin koordinatuta jardutea Garapenerako Lankidetzaren Erakunde arteko Batzordean; c) Baterako lanerako eta elkarrizketarako egiturak aktibatzea, eragileek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluan egokiro eta koordinatuta parte har dezaten ahalbidetzeko, eta d) Ekimen estrategikoak abian jartzeko aliantzak izenpetzea Estatuan, Europan eta nazioartean.

EBALUAZIOA

Planeko kudeaketa organoak

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaritza eta zerbitzu teknikoak

Segimendu eta ebaluaziorako organoak

  1. Eusko Legebiltzarra. Urtero jasotzen du Planaren betetze-mailari eta Planean biltzen diren aurreikuspenen gauzatze-mailari buruzko informazioa.
  2. Eusko Jaurlaritza. Garapenerako lankidetzako planen eta tresnen aldizkako ebaluazioak egiten ditu, horietarako ezarritako helburuen betetze-maila zehazteko eta ekimen berrien formulazioan orientatzeko, bereziki, ondorengo lau urteko eta urteko planen inguruan.
  3. Lehendakaritza Saila. Plan desberdinak ebaluatzen ditu, baita funts publikoekin finantzatutako jardunak ere. Era berean, garapenerako lankidetzaren programak eta ekimenak ebaluatzen ditu, betiere Garapenerako Lankidetzari buruzko Legeak eta une bakoitzean indarrean dauden lau urteko eta urteko planek ezarritakoaren esparruan.
  4. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseilua. Planen ebaluazioen aldez aurreko txosten betearazleak igortzen ditu.
  5. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia. Lankidetzako politika publikoaren eta haren eraginaren urteko ebaluazioak egiten ditu, baita politika horren ekintzena eta tresnena ere.
  6. Garapenerako Lankidetzaren euskal eragileak.

Segimendu eta ebaluaziorako formulak

Planean azaltzen den moduan, Planaren jarraipena eta ebaluazioa honako konpromiso hauek betez eta honako ekintza hauen bidez gauzatuko da:

a)    Planean plangintza- eta jarraipen-matrize bat biltzen da eranskin gisa, eta bertan, ildo estrategikoak, helburuak, ekintzak, adierazleak eta emaitzen lorpenaren denboralizazioa identifikatzen dira.

b)    Planean aurreikusitako helburuak eta emaitzak urtero zehaztuko dira urteko planetan, eta plan horiek Agentziaren ohiko jarduera gauzatzeko beharrezkoak diren jardun-ildoak bildu beharko dituzte. Urteko memoriak urteko planaren betetze-mailari buruzko eta planaren eragileen eta emaitzen lorpen-mailari buruzko informazioa emango du. Prozesu horretarako mekanismoak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontseilu Errektorearen esparruan arautuko dira, eta Kontseilu horrek Planaren plangintza onartzeko eta haren jarraipena eta ebaluazioa egiteko beharrezkoak diren bileren egutegia ezarriko du. Euskal eragileek urteko plangintzan eta jarraipenean parte hartuko dute Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluaren bitartez.

c)    Aurrekoa bazter utzi gabe, Planaren jarraipena lankidetzaren euskal eragileak ─Planaren diseinuan ere parte hartu zutenak─ integratuko diren hainbat mekanismoren bidez gauzatuko da.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2016/06/01

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2018/06/01
Azken aldaketa: 2015/12/16