5.- Txikizkako euskal merkataritzaren plana (Merkataritza Plan Integrala)
Sail Plana
IDENTIFIKAZIOA
Helburuak
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren 2013-2016 aldirako Ekintza Planak honako helburu hauek jasotzen ditu: barne-merkatua indartzea eta ondasun eta zerbitzuen merkatuetan erreforma garrantzitsuak gauzatzea, udalerrietako merkataritza-jarduera bultzatzea, eta merkataritza-jarduera dinamizatzeko tokiko estrategiak garatzea, horretarako itun horizontalak eta lankidetza publiko/pribatuko plataformak sortuta, lurralde eremuan.
Saila
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Denborazko konpromisoa
2014-2016
Garatzeko jarduerak eta baliabideak
Helburu horiek lortzeko, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Merkataritza Zuzendaritzak, bere merkataritza-estrategian, hiru ekintza-ardatz nagusi ditu, lanerako programak haien inguruan antolatzeko.
- Saltokien lehiakortasuna hobetu da. Horrek, alde batetik, produkzio-inbertsioak eta berrikuntza sortzen duten jardunak dakartza; eta, bestetik, gero eta globalizatuagoa den merkatu batean parte har dezaten ahalbidetzen du.
- Enpresen arteko lankidetza indartzea, lehentasuna emanda enpresen eta enpresa-erakundeen arteko harreman gero eta estuagoari, elkarte-egituren indartzeak berrikuntza eta teknologia berrien erabilera erraztuko dituela ulertuta, haien produktibitatea eta eraginkortasuna areagotuta, eta, aldi berean, oso atomizatuta dagoen sektore bati gero eta globalagoa eta lehiakorragoa den merkatu batean lehiatzea ahalbidetuta, eta sektorearen birdimentsionamenduari eta modernizazioari lagunduta.
- Ezaguera faboratzea, merkataritzak dituen dema nagusietako bat den aldetik, teknologia-aldaketa bizkorren ingurune batean, gero eta globalizatuagoa den merkatu batean, eta enpresaburuen erantzun bizkorra eskatzen duten informazio-kopuru handiak kudeatzeko beharrarekin.
EBALUAZIOA
Planeko kudeaketa organoak
- Merkataritza Zuzendaritza
- Merkataritza eta Tirismo Sailburuordetza
Azken ebaluazioa
Ebaluazio data: 2017/06/30
Azken aldaketa: 2016/09/22