Lehendakaritza

15.- Euskal Autonomia Erkidegoan Familiei Laguntzeko Erakunde arteko III. Plana, 2011-2015

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Familiei Laguntzeko Erakunde arteko III. Planak aurreko plan bien jarduera finkatu eta hedatzen du, Familiei laguntzeko 13/2008 Legearen bultzada jasotzen du, lege hori 2008ko abenduaren 12tik baitago indarrean. Erakunde arteko III. Plan honen oinarrian printzipio hauek daude:

  • Kontziliazio erantzukidea, erreminta berri eta eraginkorrak bilatuta, pertsona guztiak eta gizarte osoa ahalegin horretan maila pertsonal eta kolektiboan aktiboki inplikatuta sentiarazteko moduan betiere.
  • Sistema publikoek eskainitako zerbitzuen malgutasuna.
  • Laguntzak mantendu eta zabaltzea.
  • Familien ahalduntzea eta beren bizi-proiektuak definitzeko eta garatzeko dituzten ahalmenak, betiere nahikoa baliabideekin eta autonomiarekin.
  • Zeharkakotasuna eta familia-ikuspegiaren koordinazioa politika publiko guztien diseinuan eta garapenean.
  • Herritarrak eta EAEko gizarte-agente guztiak sentsibilizatzea eta kontzientziatzea modu pertsonalean eta kolektiboki.
  • Ikerketa; horri esker efikaziaz eta efizientziaz aurrera baitaiteke, datuekin lan egin daiteke eta hobetzeko adierazleak ezar daitezke.

 EAEko Familiei Laguntzeko Erakunde arteko III. Plana lau ildo estrategiko nagusiren gainean eraikita dago:

  • 1. ildo estrategikoa: Familiei laguntzeko eta haien autonomia ahalbidetzeko zerbitzu, neurri eta politikak indartzea
  • 2. ildo estrategikoa: Familiek eta haien ahalduntzea, gizarte-sentsibilizazioa eta prebentzioa bultzatzeko politika eta gizarte-ekintzek duten gizarte-balioa sustatu eta zabaltzea.
  • 3. ildo estrategikoa: Familiei laguntzeko eta gizartearen parte-hartzea garatzeko politiken sail arteko eta erakunde arteko koordinazioa.
  • 4. ildo estrategikoa: Familiei laguntzeko politika eta neurrietako paradigma eta jardun-esparru berriak.

 Ildo estrategiko bakoitzean, EAEko Familiei Laguntzeko Erakunde arteko III. Planak helburu orokor hauek ezartzen ditu:

 1. ildo estrategikoa: Familiei laguntzeko eta haien autonomia ahalbidetzeko zerbitzu, neurri eta politikak indartzea.

  • Sistema publikoek eskainitako zerbitzuen malgutasuna, familien errealitateetara egokituz.
  • Familietako kideak zaintzeak eta familiek beren familia-proiektuak garatzeak zuzenean edo zeharka sortutako kostuak konpentsatzea.
  • Familia-bizitza, bizitza pertsonala eta lan-bizitza erantzunkidetasunez kontziliatzeko aukerak bultzatzea.

2. ildo estrategikoa: Familiek eta haien ahalduntzea, gizarte-sentsibilizazioa eta prebentzioa bultzatzeko politika eta gizarte-ekintzek duten gizarte-balioa sustatu eta zabaltzea.

  • Familia-politiketan prebentzioa sustatzea, familien ongizaterako funtsezko elementu den aldetik.
  • Familiei laguntzeko politiken jakintza eta hedapena areagotzea.
  • Familiei laguntzeko politikek sortzen dituzten efektuak eta gizarte-ingurunea ikusaraztea eta hedatzea.
  • Erantzunkidetasunari, familien barruko harreman arduratsuei eta familia izateko, bizitzeko eta sentitzeko esperientzien dibertsitatearen errespetuari buruzko herritar-kontzientzia bultzatzea.
  • Familia-proiektuak garatzeko behar diren guraso-gaitasunen garapena sustatzea.

 3. ildo estrategikoa: Familiei laguntzeko eta gizartearen parte-hartzea garatzeko politiken sail arteko eta erakunde arteko koordinazioa.

  • Familia-politiken, lidergo partekatuen eta erantzunkidetasunaren erakunde-antolaketa indartzea.
  • Familiei laguntzeko politiketan ekimen sozialaren parte-hartzea sustatzea
  • Integratutako eta partekatutako informazio-sistema baten sorketa eta garapena bultzatzea.
  • Familiei laguntzeko politiken irizpide ekonomikoen eta fiskalen harmonizaziorantz hurbiltzea.

 4. ildo estrategikoa: Familiei laguntzeko politika eta neurrietako paradigma eta jardun-esparru berriak.

  • Familien kalteberatasun-faktoreen eta –errealitateen inguruko esparru teoriko-kontzeptualak garatzea.
  • Familiei laguntzeko politiken eraginak eta ondorioak aztertzea.
  • Familiei laguntzeko ekimen eta programa esperimentalak bultzatzea.

 

Saila

Enplegua eta Gizarte Politikak

Denborazko konpromisoa

2011-2015

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

Ildo estrategiko bakoitzak hainbat neurri aurreikusten ditu, eta Familiei Laguntzeko III. Planak 169 neurri jasotzen ditu guztira.

Gauzatu beharreko ekintzak asko direla ikusita, 2014ko otsailaren 28an batzartutako Familia Kontseiluak zenbait jarduera-eremu eta ekintza estrategiko lehenesteko beharra ikusi zuen, eta Familiei Laguntzeko Erakunde arteko III. Plana 2011-2015 birplanteatzea proposatu, Familiaren Euskal Behatokian detektatuz joango ziren beharrizan eta errealitate berrietara egokitzeko.

Lehenetsitako neurriak hauek dira:

Sektore pribatuko enpleguaren inguruko ekintzak.

  1. Lana eta familia bateragarri egitea sustatzeko taldea sortzea, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuordeek, Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako zuzendariak eta Familia eta Komunitate Politikako zuzendariak osatuta.
  2. Foru aldundiekin lan egitea, lana eta familia bateragarri egiteko zerga-politikak ezartzeko aukera aztertzeko.
  3. EAEko eta Estatuko administrazio arteko organoetan lan egitea, kontziliazioaren inguruko lan-eskubideak hobetu eta zabaltzeko, eta neurri horiek enplegua sortzeko eskain ditzaketen aukerak mahaigaineratzea.
  4. Uztartzeko Ataria (Bateratu+) jendarteratzea. Ezagutzera ematea, haren helburuen eta erabilgarritasunen berri ematea.

Sektore publikoko enpleguaren inguruko ekintzak.

  1. Lan-mahai bat eratzea Funtzio Publikoarekin, EAEko Administrazio Publikoan lana eta familia bateragarri egiteko eta lan-malgutasuneko —ordutegiak eta lekuak— neurriak sustatzeko. Telelanaren esperientziaren emaitzak aztertzea eta emaitzak – ikaskuntzak jendarteratzea.
  2. Lan-mahai bat eratzea Hezkuntza Sailarekin, eskola-adineko seme-alabak dituzten familietan kontziliazioa erraz dezaketen proposamenak mahaigaineratu eta lantzeko.

Kontziliazioaren aldeko ekintza esperimentalak.

  1. Kontziliazioaren arloko esperientzia berritzaileak sustatzen jarraitzea, eta haien jarraipena eta ebaluazioa egitea.

Informatzeko eta jendarteratzeko ekintzak.

  1. Erantzunkidetasunez kontziliatzearen inguruan gizartera sentsibilizatzeko eta informatzeko programak eta kanpainak.

Aintzatespen sozialerako ekintzak.

  1. Lana eta familia bateragarri egiteko malgutasun-neurriak sustatzen dituzten enpresen aintzatespenerako moduak ezartzea.
EBALUAZIOA

Segimendu eta ebaluaziorako organoak

Familiaren Euskal Kontseilua

Segimendu eta ebaluaziorako formulak

Horren ildotik, jarraipen operatiboa urtean behingoa izango da, eta Familiaren Euskal Kontseiluaren organoen deialdi bitartez egingo da, egindako jardunak berrikusteko eta horien emaitzak ebaluatzeko ez ezik, adierazleak balioesteko, egon litezkeen arazoak eztabaidatzeko eta hala badagokio, ekintzen planteamenduan bidezkotzat jotzen diren egokitzapenak eta aldaketak proposatzeko.

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2016/06/30
Azken aldaketa: 2016/09/22