9.- Gaztenek Nekazari Gazteentzako Plana 2020
Helburuak
Gaztenek 2020 prozedura, Euskadin jarduera bati ekin nahi dioten gazteak laguntzekoa.
Gaztenek 2020 prozeduraren helburua da gazteak modu mailakatuan sartzea eta hasitako ezarpen-prozesuak porrot egiteko arriskuak murriztea.
Prozedura horretan oinarritzen da 2014-2020 aldirako Landa Garapenerako Planean jasotako diru-laguntzak izapidetzeko, egiaztatzeko eta, hala dagokionean, emateko erabakia, lehen ezarpenerako laguntzak (6.1 neurria) eta nekazaritzako ustiategien inbertsioetarako laguntzak (4.1 neurria) kasu, hala nola lehen ezarpenagatiko Lehen Zutabeko laguntza-osagarria jasotzearen gainekoa edota Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzak gaitutako programen bidez (Sendotu programa, etab.) finantzaketa lortzeari buruzkoa.
Saila
Denborazko konpromisoa
Gaztenek 2020 prozedura, eta prozedura horren inguruko babes-neurriak, parte-hartze prozesu baten bitartez osatutako 2014-2020 aldirako Landa Garapenerako Planaren barne daude.
Garatzeko jarduerak eta baliabideak
Gaztenek 2020 prozeduraren diseinuan hartu dute Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek.
Gaztenek 2020 prozedura jasota dago Europako Batzordeak 2015eko maiatzaren 26an onartutako 2014-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Planean.
Gaztenek 2020 prozeduraz gain, 2014-2020 aldirako Landa Garapenerako programak foru-aldundiek emandako laguntzak barne hartzen dituzte (lehen ezarpenerako laguntza eta nekazaritza ustiategien inbertsioetarako laguntzak).
Gainera, prestakuntzari eta aholkularitzari buruzkoak (jarraipena eta tutoretza), gazteen ezarpen-prozesuan garrantzi handia dutenak, Jaurlaritzaren eta foru-aldundien artean ezartzen dira, hainbat erakunderen laguntza teknikoa jasoz (kudeaketa-zentroak, sektore-elkarteak, etab.). Eusko Jaurlaritzaren babes ekonomikoa izango dute eta Hazi arduratuko da programa koordinatzeaz.
Planeko kudeaketa organoak
Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek Gaztenek 2020 prozedurari buruzkoen koordinazio-mahaia eratu dute.
Segimendu eta ebaluaziorako organoak
2014-2020 aldirako Landa Garapenerako Planak aginte-koadroaren xehetasunak jasotzen ditu, planaren koordinazioari, betearazpenari eta jarraipenari buruz (ikus 11. atala, aurreikusitako adierazleen planari buruzkoa, eta 15. atala, programaren kudeaketa- eta kontrol-egiturari buruzkoa).