41.- Garraio Jasangarriaren Plan Zuzentzailea: Euskadi 2020
Helburuak
Euskadik, garapen iraunkorrari lagunduko dioten politikak gauzatzeko beharra du aurrean, termino ekonomikoetan, sozialetan eta ingurumenekoetan.
Horrela, Planaren xedea, gizartearen, ekonomiaren, ingurumenaren eta kalitatearen ikuspegietatik iraunkorra izango den eta gizartearen kohesioari eta garapen sozio-ekonomikoari lagunduko dion garraio sistema finkatzea da, gizartearen mugikortasun beharrei erantzunak emanez.
Saila
Denborazko konpromisoa
Plan Zuzendariaren iraupen konpromisoa 2020. urtera arte luzatzen da.
Gainditzeko dago.
Garatzeko jarduerak eta baliabideak
1. helburua.- Garapen ekonomiko integratu eta arduratsua sustatzea, ondo planifikatutako eta antolatutako garraio sare iraunkorra garatuz, EGA-ren (Euskadiko Garraio Agintaritza) aldetik gauzatu beharreko erakundeen arteko lankidetzan eta koordinazioan oinarrituz.
Helburu operatibo nagusia: Euskadiko garraio politika komunaren plangintzari, idazketari eta koordinazioari dagokienez EGA-k duen lidergoa bultzatzea eta finkatzea.
2. helburua.- Lurralde plangintzarekin bat etorriko den irisgarritasun unibertsala eta iraunkorra lortzea.
Helburu operatibo nagusia: Hiri Antolamendu Plan Orokorrak Hiri Mugimendu Planekin integratzea.
3. helburua.- Garraiobideen oreka berria bultzatzea.
Helburu operatibo nagusia: Euskal trenbide sistemaren modernizazioa.
4. helburua.- Euskadik Europan betetzen duen posizio estrategikoa indartzea.
Helburu operatibo nagusia: Azpiegitura logistikoen kudeaketa integrala eta eraginkorra.
5. helburua.- Garraioaren erabilera eraginkorra eta arduratsua lortzea.
Helburu operatibo nagusia: finantzaketa eredu iraunkorra eta eraginkorra izatea talde garraio publiko sistema osorako.
Segimendu eta ebaluaziorako formulak
Euskadiko Garraio Politiken jarraipena eta ebaluazioa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Garraioaren Plangintza Zuzendaritzaren esku dagoen Euskadiko Garraioaren Behatokiaren (OTEUS) bitartez egiten da.
Urtero, OTEUS-ek Euskadiko Garraioaren Panoramika izeneko azterlana egiten du, eta horrek atal hauek jasotzen ditu:
- Garraio eskaintza.
- Garraio eskaria.
- Garraio jardueraren eraginak eta joera garrantzitsuenak.
- Garraio Iraunkorraren 2002-2012 Plan Zuzendaria, jarduketak.
- Garraio sektorearen funtsezko adierazleak EAE-n.
- Estatistika eranskinak.
Garraio Iraunkorraren Plan Zuzendariaren atalaren barruan, une honetan indarrean dagoen Planaren helburu bakoitzaren barruan urtero aurrera eramaten diren jarduketa guztiak jasotzen dira.