Lehendakaritza

13.- 2014-2016 Aldirako Enpresak Nazioartekotzeko Plana

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

E2014-2016 aldirako enpresa-nazioartekotze planaren xede nagusia da euskal enpresak (bereziki ETEak) nazioartean txertatzea eta beren lehiakortasuna hobetzea, gaur egungo krisi-egoeran beren ahalmen eta beharrizanetara egokitutako laguntza-esparrua ezarriz, euskal enpresen irekitasuna eta nazioartekotasuna bultzatuz, kanpoko merkataritza indartuz eta sendotuz, nazioarteko euskal ezarpenak areagotuz eta Euskadira kanpoko inbertsioa erakarriz.

Saila

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Denborazko konpromisoa

2014-2016

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

Planteatutako helburuak lortzeko, 2014-2016 aldirako enpresa-nazioartekotze planean lehentasunezko jarduketarako ardatz estrategiko batzuk definitu ditugu. Hona hemen ardatz eta ekintza-ildo horiek:

1. ARDATZA Kanpo jarduerari laguntzeko sistema sendotzea eta bultzatzea. Ekintza-ildoak:

  • Euskal Nazioartekotze Partzuergoa diseinatzea eta abiaraztea.
  • 2014-2016 aldirako Erakundearteko Nazioartekotze Plana osatzea.

2. ARDATZA Laguntza bereizia, euskal enpresak nazioarteko merkatuetan sartu ahal izan daitezen. Ekintza-ildoak:

  • EAEko enpresentzako jarduerak sendotzea arlo hauetan: informazio orokorra, sentsibilizazioa, prestakuntza eta networking.
  • Sailaren diru-laguntzen programa eguneratzea, enpresen tamainak eta nazioartekotze-etapa desberdinak (esportatzaile berriak, esportatzaileak, egoitza anitzekoak) (Global Lehian, Gauzatu IPE).
  • SPRIren kanpoko sarea sendotzea, zerbitzuak EAEko industria-ehunaren beharretara egokituta.
  • Lehentasunezko merkatuetan berariazko planak garatzea.
  • Enpresa traktoreen hornitzaileentzako laguntza-tresnak diseinatzea, kanpoan errazago ezar daitezen.

3. ARDATZA Sektoreei eta klusterrei laguntza ematea, euskal ondasun eta zerbitzuek atzerrian duten posizioa indartzeko. Ekintza-ildoak:

  • Sailak diruz lagundutako sektoreen eta klusterren nazioartekotze-programak eguneratzea (Elkartzen).
  • Euskal Merkataritza Ganberekin sinatutako hitzarmena eguneratzea, sektoreak eta klusterrak nazioartekotzeko laguntza-ekintzak gauzatzeko.

4. ARDATZA Giza kapitala sortu eta dinamizatzea, nazioarteko merkatuetan sartzeko. Jardun-ildoak:

  • Prestakuntza-programak talentu gazteei egokitzea (BEINT eta Global Training).
  • Enpresa txikietan esportazioak eta nazioartekotzeak bideratzeko profesionalak kontratatzeko laguntza (PROFEX).
  • Global Basque network sarearen garapena enpresen alorrean, Lehendakaritzarekin lankidetzan.

5. ARDATZA Inbertsio estrategikoak erakarri eta sendotzea. Jardun-ildoak

  • «After care» zerbitzuen bultzada, jadanik ezarritako Euskadiko AIZ enpresen jarduerak zabaltzeko eta euren balioa handitzeko.
  • Euskadiko AIZren erakarpen-faktoreei balioa ematea eta salmenta-kanaletan sartzea.
  • Planari lotutako estrategia proaktiboen diseinua eta bultzada lehentasunezko sektoreetan eta eremuetan.
  • AIZ atzemateko laguntza-sistema integratua artikulatzea eta martxan jartzea.
  • Euskadiko unibertsitate eta zentro teknologikoen gaitasun zientifiko-teknologikoak sustatzea ekintzailetza garatu eta bultzatzeko ingurune egoki gisa, bereziki oinarri teknologikoko enpresentzako.

6. ARDATZA Nazioarteko eta alde anitzeko finantzaketa eta lankidetza. Jardun-ildoak:

  • SPRIk nazioarteko eta alde anitzeko finantzaketan eta lankidetzan dituen ezagutza, agerikotasuna eta harremanak sendotzea.
  • Enpresentzako prestakuntza, sentsibilizazioa eta laguntza, finantziazio aldeaniztuneko erakundeei buruz (jardunaldi teknikoak, sektore-jardunaldiak, diplomazia eta harremanak).
  • Euskadik lehiakortasun-politika integraletan eta eskualde-garapenean dituen gaitasunak sustatzea, zuzeneko eta alderantzizko misioen bitartez.
  • Enpresa-nazioartekotzeko eragiketen berariazko finantzaketa-tresnak diseinatzea eta baliatzea, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailarekin eta Ogasun eta Finantza Sailarekin batera.

Guztira, 6 jarduketa-ardatz estrategiko eta identifikatutako 22 ekintza-ildo dira.

EBALUAZIOA

Segimendu eta ebaluaziorako formulak

2014-2016 aldirako enpresa-nazioartekotze planaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko, aginte-taula bat zehaztu da. Hiru maila izango ditu, honako alderdi hauek neurtzeko: 1) Planaren garapenaren betetze-maila eta ahalegina; 2) sortutako jarduera zuzena; eta 3) ezarritako helburuak lortzeko egindako ekarpenak. Aginte-taula diseinatu da zehaztasuna, lautasuna eta garrantzia oinarrizko irizpide gisa hartuta.

1. Betearazpen- eta jarduera-adierazleak. Planaren ardatz bakoitzari erreparatuta, hari lotutako ekintzen betetze-maila jakiteko aukera ematen dute, bai eta esleitutako baliabide ekonomikoak eta eragindako baliabide pribatuen (halakorik balego) zenbatekoa ere. Euskal Nazioartekotze Partzuergoak kudeatu eta neurtuko ditu adierazle horiek.

2. Jarduera-adierazleak. Ardatz bakoitzari dagozkion ekintzek zuzenean sortutako jardueraren berri ematen dute. Esanguratsuenak diren jarduera-adierazleak hautatu dira, eta ahal izan denean, gaur egun jada dauden adierazleak erabili dira. Adierazle horiek, Nazioartekotze Zuzendaritzak eguneroko langai dituenak, Partzuergoak neurtu eta interpretatuko ditu.

3. Inpaktu-adierazleak. Planaren ardatz bakoitzaren bidez Euskadiko enpresen nazioartekotzearen inguruko eremu batzuetan eragin nahi dugu, eta adierazle horien xedea eremu horien bilakaera zein den jakitea da. Jakin badakigu gure ekintzak, berez, eta lau urteko epean, inpaktu mugatua izango duela ezarri ditugun helburuak lortzeko bidean, baina beharrezkotzat jotzen dugu dagozkien eremuen bilakaera ezagutzea, hartara datu horiek interpretatzeko eta legealdian zehar gure plana ebaluatzeko eta egokitzeko. Adierazle gailenak hautatu dira, gure inguru erakunde ezagunek neurtuak (Eustat, INE, Eurostat…). Partzuergoak argitaratutako informazioaren bidez egingo du adierazle horien jarraipena, aipatutako erakundeek argitaratutako informazioa oinarri hartuta.

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2017/06/30
Azken aldaketa: 2016/09/22