Lehendakaritza

22. 2014-2017 Euskal Estatistika Plana

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

2014-2017 Euskal Estatistika Plana (azaroaren 13ko 3/2014 Legearen bitartez onartutakoa)

Plana eman da Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legea betetzeko. Lege hori Eusko Legebiltzarrak onetsi zuen Euskal Herriko Estatutuaren 10.37 artikulua aplikatuz.

Lege horretan aurreikusi da estatistika-jarduera Euskal Estatistika Planak antolatuko duela. Plana indarrean dagoen bitartean, estatistikak eta horiei lotutako bestelako jarduerak arautuko ditu, baina horretarako lege bidez onetsi behar da plana.

Oinarrizko eta funtsezko helburua da Euskal Autonomia Erkidegoaren estatistika-jarduera planifikatu eta sistematizatzea. Jarduera horren eremua da Euskadiren ekonomia, gizarte eta demografiaren egoera eta bilakaera eta, orokorrean, autonomia erkidego honi esleitutako helburu eta eskumenekin zerikusia duen beste edozein gai.

Saila

Ogasuna eta Finantzak

Denborazko konpromisoa

2014-2017 Euskal Estatistika Plana indarrean jartzen denetik 2017ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean. Planaren indarraldia amaitzen denerako beste euskal estatistika planik onetsi ez bada, automatikoki luzatu egingo da, harik eta plan berriren bat indarrean jarri arte. Alabaina, ez dira sartuko aurrez ezarritako epeak edo aldiak direla medio kanpoan geratzen diren estatistika-jardunak (3/2014 Legearen azken xedapenetatik lehenengoa eta bigarrena).

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

2014-2017 Euskal Estatistika Plana 22 gai-arlotan egituratuta dago eta 234 estatistika-eragiketa jaso ditu (95 eragiketa, hedatzeko aldizkakotasuna urtebetekoa dutenak; 26 eragiketa, hedatzeko aldizkakotasuna hilabetekoa edo hiru hilabetekoa dutenak; 26 etengabeak dira; 25, bost urtekoak; eta 24, bi urtekoak).

Estatistika-eragiketa bakoitzari honako ezaugarri hauek onartu dizkio 3/2014 Legeak eta lege horren eranskinean jaso dira:

  • a) Helburu orokorrak, urteko estatistika-egitarauetan garatu behardirenak.
  • b) Erakunde arduraduna.
  • c) Beste erakunde parte-hartzaile batzuk (partaide gisa aritzeko aukera dute, bai eragiketa osoan zehar, bai eragiketaren faseren batean).
  • d) Gai-arloa. Ikerketarekin lotutako jardueraren esparru generikoa mugatzea da helburua.
  • e) Estatistika-eragiketaren egoera. Lehenagotik ekin zaion ikusi beharra dago, hurrenez hurren gauzatu den edo bere lehendabiziko esperientzia den kontuan hartuta.
  • f) Emaitzak zenbatero hedatuko diren. Emaitzak zenbatero izango dituzten jakinarazten zaie herritarrei, lana egiteko maiztasuna alde batera utzita. Informazioa behin eta berriz bilduta edo datuak behin eta berriz landuta lortutako emaitzak izan daitezke.
  • g) Eragiketa-mota. Estatistika zein motatakoa den azaldu nahi da, batez ere informazio-bilketarik ote dakarren berekin (direktorioa, zentsua, laginketa bidezko inkesta), edo abiapuntu izan diren informazioei bestelako xehetasunik gehitzen zaien (bilketa, sintesia), edo tresna osagarriren bat ote den eta azken horrek normalizazioa, metodologia hobetzea edo estatistika garatzea ote dakarren.

Dena den, planaz eta haren eranskinaz haratago, aldiko urte bakoitzean Urteko Estatistika Egitaraua onartuko da dekretu bidez. Urteko egitarau horiek, aurrekontuko diru-horniduren esparruan, banakako fitxen bitartez zehaztuko dituzte ekitaldi bakoitzeko estatistika-eragiketen ezaugarriak (2015erako, uztailaren 27ko 154/2015 Dekretua eta 2106rako, maiatzaren 10eko 73/2016 Dekretua), eta honako hauek zehaztuko dizkiote eragiketa bakoitzari:

  • Eragiketaren helburuak.
  • Lurralde eremua.
  • Aldizkakotasuna.
  • Informazio-unitateak eta informatzaileak.
  • 26. artikuluaren 3. paragrafoko a) idatz-zatian jasotako erakundeak, informazioa jaso behar dutenak.
  • Eragiketaren faseak eta jarduteko egutegia.
  • Fase bakoitzaren arduradunak, baita emaitza nagusiak eta bestelako parte hartzaileak argitaratzea ere.
  • Fase bakoitzerako aurreikusitako aurrekontua.
EBALUAZIOA

Planeko kudeaketa organoak

Euskal Autonomia Erkidegoko estatistika-jardunean kontuan izan beharko dira Estatistika Europarren Praktika Onen printzipioak, zeinak aurreikusita baitaude Batasuneko estatu kideetako agintaritzen independentzia, integritate eta erantzukizunari buruz Batzordeak Europako Parlamentuari eta Kontseilu Europarrari helarazitako Komunikazioan, bai eta estatu kideetako eta Batasuneko agintaritzen independentzia, integritate eta erantzukizunari buruz Batzordeak egindako Gomendioan (COM 2005, 217 azkena, 2005eko maiatzaren 25ekoa).

Euskadiren Estatistika Antolamendua honako erakundeek osatzen dute eta aipatutako legeek eta Urteko Estatistika Egitarauak estatistika-eragiketa bakoitzerako zehaztatutako egitekoak erabiltzen dituzte:

Eragiketa

  • Euskal Estatistika-Erakundeak.
  • Jaurlaritzaren sailen eta foru aldundien estatistika organo espezifikoek (estatistika organorik badute eta bere gain hartzen badute dagokion lurraldean Euskal Estatistika Planean jasotako estatistikak egitea, plan horrek zein plan hori garatzen duten urteko estatistika egitarauek zehaztutakoaren arabera) eta udalek, taldeka eta banaka (estatistika organo espezifikorik badute eta estatistikari buruzko eskumenik esleitu bazaie).

Kontsulta

  • Euskal Estatistika Batzordeak
  • Euskal Estatistika Kontseiluak

Segimendu eta ebaluaziorako formulak

Aurreko artikuluan xedatutakoaren arabera egindako estatistika ofizialei eta Jaurlaritzako sailen estatistika-organoek egindako estatistikei dagozkien emaitzak beti publikoak izango dira eta formatu berrerabilgarrian argitaratu beharko dira. Interesa duen edozeinek eskatu eta erabil ditzake datuok.

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2018/06/30
Azken aldaketa: 2016/05/17