Lehendakaritza

[18] - - 2013-2016 Etxebizitzaren Plan Zuzendaria.

Helburuak

Etxebizitzaren Plan Zuzendaria erreferentziazko plangintza estrategikoko tresna da etxebizitza-politikan. Hala izan da historikoki alderdi operatiboari dagokionez, eta azken aldian legezko bihurtu da, Etxebizitzari buruzko 3/2015 Legearen indarraldia hastearekin batera. Etxebizitzaren Plan Zuzendariaren (2013-2016) helburua da eredu-aldaketa lortzea, etxebizitza-politikak bideratzeko, honako hauek eginez: jabetzaren aldean alokairuak lehenestea, eraikitako parkean jardutea, gizarte-errealitate berriak hobetzea eta aztertzea (hala nola merkatuko alokairuari aurre egin ezin dioten pertsonen errealitatea), birgaitze iraunkorra sustatzea eta administrazioen arteko koordinazioa hobetzea.

Etxebizitzaren Plan Zuzendariak (2013-2016) 19.780 etxebizitzatarako sarbidea izatea sustatzen du, eta horien % 67 alokairuan ematen dira.

Etxebizitza berrien ekoizpen osoa 8.000 etxebizitzatan mugatu da. Gainerako jarduerak jada martxan dauden programei dagozkie, hala nola Bizigune-ri, Plana amaitzen denean helburua 5.750 etxebizitza izanik. Halaber, ASAP programa bultzatzen da: Planaren azken helburua 2.330 etxebizitza dira.

Birgaitzeari dagokionez, Plan Zuzendariak 73.480 jarduera egiteko helburua ezartzen du bere modalitate bikoitzean (integratua eta isolatua).

Lurzoruari dagokionez, aurreikusita dago lurzorua lortzea 3.000 etxebizitza egiteko.

Hala, Plan Zuzendariak aurreikusitako jardueren bolumena, guztira, ia 100.000 jarduerakoa da, esku hartzen den modalitate guztiak aintzat hartuta.

Legegintzaldia

X. Legegintzaldia

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

ARDATZ ESTRATEGIKOEN DESKRIBAPENA

  • 1. Ardatza: Alokairuko etxebizitzak eskuratzeko aukera irmoki sustatzea.
  • 2. Ardatza: Lehentasunezko taldeei etxebizitza lortzen laguntzea.
  • 3. Ardatza: Balibideak bideratzea erikinak behar berrietara egokitzeko eta sustepenetarako beharrezkoa diren lurzoruak kudeatzeko.
  • 4. Ardatza: Iraunkorra, soziala, ekonomikoa eta parte hartzailea den Birgaitze eredu berria sustatzea, europar irizpideei jarraiki.
  • 5. Ardatza: Jenderik gabeko etxebizitzak murriztea
  • 6. Ardatza: Administrazioen arteko kudeaketa eta koordinazioa.

Denborazko konpromisoa

2013-2016

Planeko kudeaketa organoak

Etxebizitzaren Sailburuordetza

Segimendu eta ebaluaziorako formulak

Jarraipen- eta ebaluazio-tresnek honako hauen analisia dute ardatz:

  • Plan Zuzendarian ezarritako helburu kuantitatiboak
  • Plan Zuzendarian ardatz estrategiko bakoitzerako ezarritako jarduerak.

Betetze-mailaren jarraipenaren eta ebaluazioaren azterketa honako produktu hauen bidez jakinaraziko da:

  • Exekuzio-adierazleen txostena
  • Plan Zuzendariaren urteko ebaluazio-txostena
  • Plan Zuzendariaren azken ebaluazio-txostena

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data:
Dokumentuak:
Ebaluazio Txostena-2013
Ebaluazio data:
Dokumentuak:
Ebaluazio Txostena-2014

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data:

Azken aldaketako data: