Lehendakaritza

02. Enplegu Plana 2014-2016. (Enplegua Sustatzeko Programa).

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Enplegua Sustatzeko Programak honako helburu nagusi hauek ditu: krisi ekonomikoaren ondorioz Euskadin gertatu den eta gertatzen ari den enplegu-suntsiketa arintzea, EAEko gazteen enplegua eta laneratzea ahalbidetzea, pertsona behartsuenen gizarteratze eta laneratzea bultzatzea, ekintzailetzaren alde apustu egitea eta autoenplegua sustatzea aberastasuna eta enplegua sortzeko zutabe diren aldetik, inbertsio pribatua eta obra intentsiboak areagotzea enplegua sortzerakoan, erakundeen artean lankidetzan aritzea eta ahaleginak batzea enpleguaren alde.

Oinarritzat hori guztia hartuta, guztira 65 ekimen antolatu ditugu, inpaktu neurgarri eta kuantifikagarria izango duten neurri zehatzak eta errealistak proposatuta. Ekintza-plana da, ez hausnarketa-plana. Ekimen horiek 6 programa eragiletan biltzen dira: ETE eta autonomoentzako finantziazioa; ekintzailetza sustatzea; gazteen enplegua sustatzea; enplegurako prestakuntza; Enplegurako Elkartasun Funtsa; eta RENOVE Birgaitzea Programa.

Programaren hainbat ezaugarri nagusi aipatzearren, malgua eta irekia dela esan dezakegu. Programa garatzean, berau aberasteko beharrezkoak diren ekarpenak eta akordio espezifikoak txertatzeko asmoa ere badugu, dela administrazio publikoekin, dela agente sozialekin.

Aurrekariak

Programa hau bat dator Lehendakariak inbestidurako eztabaidan bertan hartutako konpromisoarekin, bat dator Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak X. legealdiaren hasieran Legebiltzarrean hartutako konpromisoarekin eta bat dator Legebiltzarrean 2013ko martxoaren 8ko saioan onartutako ebazpenekin.

2013-2016 aldiko Enplegua Sustatzeko Programaren aurrekariak honako plan estrategiko hauek dira Euskal Autonomia Erkidegoan:

  • 2000-2003 aldiko Enpleguaren aldeko Erakunde arteko plana
  • 2003-2006 aldiko Enpleguko Erakunde arteko Plana
  • 2007-2010 aldiko Enpleguko Erakunde arteko III. Plana
  • 2011-2014 aldiko Enpleguaren Euskal Estrategia

Saila

Enplegua eta Gizarte Politikak; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten sailak

Egin dugun Enplegua Sustatzeko Programa parte-hartze prozesu baten ondorio izan da; Jaurlaritzaren hainbat sailetako berrogeita hamar bat lagunek parte hartu prozesuan eta  eremu eta programa operatibo guztietan inplikatu dira. Lehendakaritzaren Idazkaritza Teknikotik koordinatu dira lagun horiek guztiak, lan-batzorde baten bitartez; bertan, Lehendakaritza ez ezik, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila eta Ogasun eta Finantza Saila ere egon dira.

Halaber, Osasun Sailak eta  Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ere parte hartu dute.

Eskumen-eremuari erreparatuta, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari dagokio erantzukizun-mailarik handiena programaren garapenenean eta gauzatzean, baina estrategia hau Jaurlaritza osoaren kontua da eta Lehendakariaren gidaritzapean parte hartuko du.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Programaren hainbat ezaugarri nagusi aipatzearren, malgua eta irekia dela esan dezakegu. Gizartearen nahiz ekonomiaren arloko agenteekin izandako bileretan, Lehendakariak berak adierazi die berau aberasteko beharrezkoak diren ekarpenak eta akordio espezifikoak txertatzeko asmoa baduela, programa garatzean.

Eraginak

Araudian eragina

Enplegua Sustatzeko Programa bat dator Gobernuak EAEko gizartearekin, pertsonekin eta enpresekin hartu duen konpromisoarekin.

Ez dugu ahaztu behar, 2012-2016 aldiko X. legealdiko legegintza-egutegiari jarraiki, enpleguari buruzko euskal legearen proiektuaren onarpena 2015eko lehen seihilekorako dagoela aurreikusia. Helburuen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-politikaren helburuak eta printzipio gidariak zehaztea aipatuko dugu, betiere enplegu-politikak sustatzeko eta garatzeko azpiegitura eta tresnak antolatu eta arautzeko asmoz; hartara, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzea ahalbidetuko da.

Antolamenduan eragina

Sail arteko batzorde bat eratuko da programaren jarraipena, koordinazioa eta ebaluazioa egiteko, baita lan-talde bat ere, programako jardunetan esku hartzen duten zuzendaritzen partaidetzarekin.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Programaren finantza-eragina programaren ekimenetan inplikatutako sailen aurrekontu arruntekin zuzenean loturik dago; beraz, aurreikusitakoaz gain, ez du finantzaketa gehiago behar izango.

Hipotesi horretan oinarrituta, programa 2013-2016 legegintzaldi osora estrapolatuz gero, 1.206 milioi euroko aurrekontu propioa esleitu beharko litzateke.

Beste jardueretan eragina

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren jardunez gain, beste hainbat sailetako ekimenak ere biltzen dira programan, hala nola, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailarenak, Ogasun eta Finantza Sailarenak, Osasun Sailarenak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarenak.

Erakunde harremanetan eragina

2013 – 2016 aldiko Enplegua Sustatzeko Programak erakunde artean inplikaziorik eta koordinaziorik handiena izatea eskatzen du.

Programaren hainbat ezaugarri nagusia aipatzearren, malgua eta irekia dela esan dezakegu. Foru-aldundiekin eta gizartearen nahiz ekonomiaren arloko agenteekin izandako bileretan, Lehendakariak berak adierazi die berau aberasteko beharrezkoak diren ekarpenak eta akordio espezifikoak txertatzeko asmoa baduela, programa garatzean. Halaber, Legebiltzarrean onartutako ebazpen-proposamenen bitartez, alderdi politikoek enplegu-programaren garapena bideratu behar duten lerroak finkatu dituzte legealdi guztirako.

Bestalde, biltzen diren aurrekontu-programa eta aurrekontu-zenbatekoak Estatuko Gobernuak autonomia-erkidegoei eskaintzen dizkien partidekin osa daitezke eta osatu behar dira; horretarako, Estatuak Europako funtsak bildu beharko ditu gazteen enplegu-programak, ekintzailetza, prestakuntza eta kolektibo nahiz pertsona behartsuenen laneratzea sustatzeko.

Plana gauzatzeko aurreikusitako epea

2013 - 2016
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

FaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
1. fasea: Oinarrizko lerro estrategiko eta ekonomikoak prestatzea.2013/01/012013/02/28Amaituta
2. fase: Lankidetza: Koordinazio Zuzendaritza edo Ekonomia eta Aurrekontu Sailburuordetza.2013/01/012013/09/27Amaituta
3. fasea: Plana prestatzea.2013/02/282013/11/12Amaituta
4. fasea: Txostenak egitea.2013/11/132013/12/06Amaituta
5. fasea: Jaurlaritzaren Kontseiluak plana onartzea.2013/12/062014/01/28Amaituta
EBALUAZIOA

Ebaluatzeko moduak

Ekonomia Sustatzeko Programa sailen arteko batzorde batek kudeatuko du eta Lehendakaritzatik gidatuko dute; aldiz, jarraipena, koordinazioa eta ebaluazioa Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren erantzukizuna izango dira.

Programaren jarraipena, koordinazioa eta ebaluazioa egiteko, programan bildutako ekimen bakoitzeko fitxa batean oinarritutako metodologia antolatuko da. Ekimen bakoitzak helburu kuantitatibo bat izango du, jarraipena eta ebaluazioa egitea errazagoa izan dadin.

2013ko ekitaldian, besteak beste, honako inpaktu hauek aurreikusi dira:

  • 12.711 enplegu suspertzea.
  • 42.185 enpleguri eusten laguntzea.
  • Lehen lana lortzeko aukera ematea 5.280 gazteri.

2013-2016 aldirako, inpaktu hau aurreikusi da:

  • 44.000 enplegu suspertzea.
  • 112.000 enpleguri eusten laguntzea.
  • Lehen lana lortzeko aukera ematea 22.000 gazteri.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2015/09/30

Ebaluazioaren laburpena

2014ko Ekintza Planaren amaierako ebaluazio-txostena. Enplegu Plana 2014-2016

URTEKO PROGRAMAK

Urteko programa: 2014

2014ko Ekintza Plana (PDF, 1011 KB). Enplegu Plana 2014-2016

Urteko programa: 2015

Azken aldaketa::2016/10/10