Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kulturaren Euskal Kontseilua

Consejo Vasco de la Cultura - Logotipo

Kulturaren Euskal Kontseiluak (KEK), 2000. urtean sortu zenetik, euskal kulturako eragile publiko eta pribatuen topaleku bihurtu nahi izan du.

Bere helburu nagusia lankidetza bultzatzea eta kultur eremu euskaldun bat egituratzea da, gero eta globalizatuagoa den ingurunean. Helburu hurbilekoena koordinazioa sustatzea da, hiru norabidetan: koordinazio bertikala kultur gaietan eskudun diren hiru erakunde mailetako organoen artean (Jaurlaritza, aldundiak eta udalak); koordinazio horizontala kultur jardueran gehien eragiten duten erakunde-esparruekin nahiz Nafarroa eta Iparraldeko erakunde publiko eta pribatuekin; eta, azkenik, koordinazioa hainbat kultur sektoretako gizarte eragileekin.

Kontseilua, beraz, proposamenak egiteko topaleku moduan sortu zen, euskal errealitate kulturalaren gaineko sentsibilitate askotarikoek zabalik duten lekua bezala. Erabakiak hartzeko edo kultura kudeatzeko eratutako ordezkaritza organo bat ez denez, ez da beste ezein erakunderekin lehian sartu, eta hausnarketarako, proposamenak eta eztabaidak egiteko, adostasunak lortzeko gune izaten ari da. Hori dela eta, euskal sistema kulturalaren eta kultur jarduerari ematen zaion balioaren ikuspegi orokor batetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) esparruan kultur politika jorratzeko baldintza paregabeak ditu.

Era berean, ez da komunikabideen kontuetan sartu, kulturarekiko harremanetan izan ezik eta, beraz, ez medietako estrategia -Ikus-entzunezkoaren Euskal Kontseilua abian jartzeari eta edukiei buruzko Lege gai izango litzatekeena-, ez hainbesteko garrantzia duen EITBren eginkizuna -kontratu-programan eta Ikusentzunezkoaren liburu zurian zehaztutakora atxiki beharko lukeena- ez dira Plan honen xede, zeharka ez baldin bada.

Araudia:

Kulturaren Euskal Kontseiluaren osaketa +

EAEko kultura plangintza +

Azken eguneratzea: 2016/12/29