Lehendakaritza

07. Eusko Jaurlaritzaren berrikuntza publikoaren plana, 2011-2013 (lehen: Berrikuntza publikoaren eta administrazio elektronikoaren plana, 2010-2013)

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Hau da planaren xedea: 2010-2013 epean zerbitzu publikoak berritzeko eta administrazio elektronikoa garatzeko jardunak identifikatzea, definitzea, ebaluatzea, eta haiei lehentasuna ematea.

Planaren helburuak honako hauek dira:

  • Zerbitzu publiko digitalak herritarren eta enpresen esku jartzea, administrazioarekin dituzten harremanak eta izapideak bide telematiko bitartez egin ahal izateko.
  • Prozedura administratiboetan tresna elektronikoen eta telematikoen erabilera hedatzea, eta papera gero eta gutxiago erabiltzea.
  • Antolaketan aldaketak sustatzea, elkarlanean oinarritutako erakundea sortzeko eta sareko funtzionamendua sustatzeko bidean; horrela, herritarren premiak eta eskaerak eraginkortasunez beteko dira.
  • Gardentasuna eta parte-hartzea sustatzea eta aplikatzea.
  • Herritarrak aro digitalean sartzea sustatzea, herritar guztiek berdintasun-egoeran erabili ahal izateko zerbitzu digitalak.

Planak honako jardun-esparru hauetan du eragina:

  • Administrazio elektronikoa (Interneten egotea barne hartuta), izapide telematikoa, eta herritarrei arreta ematea.
  • Informazio- eta komunikazio-sistemak.
  • Antolaketa-aldaketa.
  • Gardentasuna eta herritarren partaidetza.
  • Inklusio digitala.

Planean zehaztutako antolaketak eragina du zuzendaritza hauen jarduera-eremuetan: Berrikuntza eta Administrazio Elektronikoko Zuzendaritza, Herritarrei Arreta Emateko Zuzendaritza, eta Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza.

Aurrekariak

Planaren bidez, tresna bakar batean bilduko dira aurreko kudeaketa-tresna guztiak :

  • Informatika eta Telekomunikazio Plana, 2006-2009 (ITP)
  • Administrazio eta Gobernu Elektronikoen Plan Estrategikoa, 2008-2010 (PEAGE)

Plan horretan mamituko dira hauteskunde-programan administrazio publikoari buruz azaldutako konpromisoak. Zehazki, honako hauek dira:

  • Jaurlaritzaren jardunen gardentasuna.
  • Diru-laguntzak eta laguntza publikoak emateko izapideak erraztea eta bizkortzea.
  • Legegintza-prozesuetan herri-kontsultak egiteko mekanismo eraginkorrak jartzea, eta, horretarako, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzea.
  • Administrazio publikoan software librea erabiltzeko apustua.

Eta, oro har, administrazio elektronikoa guztiz garatzea.

Bestalde, planean jasoko dira sailburuak legegintzaldi hasieran Legebiltzarreko Justizia Batzordearen aurrean egindako agerraldian adierazitako konpromisoak.

  • Baliabide teknologikoak modu efizienteagoan erabiltzea, eta, bereziki, EJIEk ematen dituen zerbitzuak hobetzea.
  • TETRA sarea guztiz garatzea, komunikazio seguruan, babes zibilean eta Eusko Jaurlaritzako beste zerbitzu batzuetan aurrera egiteko.
  • Herritarrei arreta hobea ematea, euskadi.net eta Zuzenean erabiliz.
  • Administrazio arteko lankidetza, administrazio elektronikoa hobetzeko.
  • KZgunea telezentroen sarea berrantolatzea.
  • Datu publikoak irekitzea.
  • Intranet sistema berria ezartzea, ezagutza partekatuaren beharrak asetzeko, eta taldeko lana eta erakundeko ikaskuntza hobetzeko.

Saila

Herri Administrazioa eta Justizia; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten sailak

Plan hau zeharkakoa da; horrenbestez, Eusko Jaurlaritzako sail eta erakunde autonomo guztiak barne hartzen ditu. Gainera, beste erakunde instrumental batzuetara heda liteke.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Plana metodologia irekiarekin egingo da, parte-hartzean oinarrituta, eta planaren helburu da Eusko Jaurlaritzaren esparruan erreferente izatea.

Horrenbestez, planaren jardun-ardatz bakoitza Jaurlaritzako sailetako langileekin, beste administrazio publikoetako langileekin eta hizpide diren gaiekin lotuta dauden eragileekin osatuko da.

Plana egiteko prozesuan, kanpoko informazioa emango zaie herritarrei eta barruko informazioa Eusko Jaurlaritzari, egoki irizten dituzten ekarpenak egin ditzaten.

Plana egiteko sortutako talde eta sareek plana gauzatzeko prozesua jarraituko dute, plana gauzatu ahala suertatuko diren egoeren aurrean plana egokitzeko erabakiak hartzen laguntzeko.

Modu berean jokatuko da kanpoko eta barruko informazioarekin, plana eratzean nagusi izango diren gardentasunak eta parte-hartzeak iraun dezaten, gauzatzeko unean ere.

Bide bereziak sustatuko dira herritarren parte-hartzea bultzatzeko, haiek baitira planaren zerbitzu administratiboen erabiltzaile.

Eraginak

Araudian eragina

Administrazio elektronikoa ezartzeko, bide hori arautzeko prozesua osatu behar da; izan ere, arauketa hasi da jada, estatuko oinarrizko arauditik abiatuta.

EAEn hainbat arau garatzeke daude, administrazio elektronikoari dagokionez, hala nola, artxibo digitala, egoitza elektronikoa eta ediktuen taula elektronikoa.

Halaber, planaren esparruan prozedurak errazteko arauak sortzeko beharra antzeman daiteke, baita karga administratiboak murrizteko beharra edo EAEko administrazio publikoaren antolamendua eta funtzionamendua hobetzeko beharra.

Era berean, gardentasuna eta herritarren parte-hartzea arautzeko beharra antzeman daiteke, baita informazio publikoa hedatzeari dagozkion arauak eta informazioaren jabetza eta erabilpena arautzen dutenak ere.

Antolamenduan eragina

Hasiera batean, planak ez ditu antolaketaren aldaketa zuzenak ekarriko. Hala ere, plana betetzeak sail arteko eta erakunde arteko koordinazio-mekanismoak eta -organoak sortzea ekar lezake, baita laneko prozesuetan eta lanpostuen profiletan ere.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Plana egiten laguntzeko bulego tekniko bat kontratatzea aurreikusi da, eta, gehienez jota, 600.000 euro gastatuko dira.

Planeko proiektuak eta neurriak aplikatzeak ezohiko aurrekontua beharko du, eta plana egiterakoan kuantifikatu beharko da. 

Beste jardueretan eragina

Plan hau zeharkakoa da, eta sail guztietako jardunetan eragina du, antolamenduari eta informatikari dagokionez. Eragin berezia dauka Informazioaren Gizartearen Euskadi Plana 2015eko ekintzetan. Azken plan hori Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak sustatuko du.

Bestalde, plana Lehendakaritzako jardunekin koordinatu behar da, Gobernu Irekiaren esparruari dagokionez.

Erakunde harremanetan eragina

Erakunde arteko lankidetzarako aukerak daude berrikuntza publikoan eta administrazio elektronikoan, eta planaren helburu dira, gehien bat, eragiketa trukearen alorrekoak.

Beste administrazioekin eta erakundeekin egingo diren jardunen neurria plana egitean zehaztu beharko da.

Plana gauzatzeko aurreikusitako epea

2011 - 2013
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

FaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
1. fasea. Oinarrizko lerro estrategiko eta ekonomikoak prestatzea2010/10/012011/02/18Amaituta
2. fasea. Lerro estrategiko eta ekonomikoei buruzko txostenak egitea2011/02/182011/03/07Amaituta
3. fasea. Plana prestatzea2011/03/072011/04/06Amaituta
4. fasea. Planei buruzko txostenak egitea2011/04/062011/05/06Amaituta
5. fasea. Gobernu Kontseiluak plana onartzea2011/05/062011/05/31Amaituta
EBALUAZIOA

Ebaluatzeko moduak

Berrikuntza Publikoaren Plana Eusko Jaurlaritzaren ibilbide-orria da, beste era bateko administraziorako bidean: irekiagoa, hurbilagoa, berritzaileagoa eta emaitzak lortzera bideratua. Denborari dagokionez, 2010. urtetik 2013. urtera iraungo du; hortaz, beharrezkoa da honako printzipio hauetan oinarritutako kudeaketa-eredu bat:

  • Koordinazioa: Eusko Jaurlaritzaren zeharkako ikuspegia.

Lehenik, Berrikuntza publikoaren plana Jaurlaritzaren plana da, eta Jaurlaritza osoa plan horretan inplikatuta dago. Horrek adierazten du egingo dituen jarduerek sail eta unitate guztietan eragingo dutela, eta, horrez gain, beharrezkoa izango dela guztiek parte hartzea, ezarritako helburuak bete ahal izateko. Horregatik, mekanismo-multzo bat jarriko da; horien bidez, hainbat sailen eta erakunderen jarduera behar bezala koordinatuko da, sinergiak baliatzeko eta proiektuak garatzean eraginkortasun eta efizientzia hobea lortzeko.

  • Bulkada: lidergo ausarta helburuak betetzeko.

Planaren lidergoa Administrazio Publikoaren Sailburuordetzak izango du. Arduradun jakin bat izango duten proiektuak berariaz antolatzeaz gain, Administrazio Publikoaren Sailburuordetzak Planaren ekimenak bultzatzeko behar diren mekanismoak ezarriko ditu; hau da, ekimen horien sustatzaile izango da, beharrezkoa dela jotzen denean, eta bestela, Eusko Jaurlaritzako gainerako unitateen lidergoa eta laguntza bilatuko du.

  • Ikuskapena: informazio erreala, argia eta aproposa izango duen proiektu-zuzendaritza.

Gauza jakina da ezaugarri horiek dituen plan batek tresna bereziak behar dituela proiektuek zer aurrerabide egiten duten kontrolatzeko eta horren jarraipena egiteko, baita ekimenak betetzen diren jakiteko ere. Horren haritik, organo eta prozedura bereziak ezartzea aztertu da, ikuskapen zehatza eta eraginkorra egingo dutenak. Hau da, ez dira kudeaketa-taldeak zigortuko administrazio-zeregin ugari egitera behartuz, baina Planaren Zuzendaritzari jardueren eta emaitzen egoeraren ikuspegi argia eta benetakoa emango zaio; horrenbestez, beharrezko diren erabakiak hartu ahal izango ditu, kasu bakoitzean hartu beharreko neurriak ezartzeko.

  • Eguneratzea: inguruko aldaketetara egokitzen den plana.

Ezin da izan testuinguruko elementuen eta planeko ekimenen egoeraren informazio zehatza, hiru urteko epean. Araudian edo teknologian gerta daitezkeen aldaketek, erabaki teknikoak aldatzera behartzen duten azterketek, aurrekontu-aldaketek edo proiektuen emaitzek testuingurua aldarazten dute, eta beraz, planean ere aldaketak egin behar izaten dira. Horregatik, BPP sortu da, etengabe eraikitzen ari den plan bat izateko asmoz; gainera, elementu bereziak ditu, inguruan sor daitezkeen aldaketetara etengabe egokitzeko aukera emango diotenak.

BPPk berrikuste-prozesu malgua eta erraza izan behar du. Horrenbestez, honako berrikuste-prozedura hauek ezarri dira:

Berrikuspen arrunta. Maila honetan, proiektuen kudeaketa arruntari dagozkion berezko aldaketak sartu dira; aldaketa horiek garrantzitsuak izan arren, eta beste proiektu batzuei eragin diezaieketen arren, ez da jotzen inpaktu handiko aldaketak izango direnik. Besteak beste, honako aldaketa hauek izango dira:

  • Proiektu-plangintzan aldaketak egitea, hitzartutako helburuei eta entregatzekoei eragingo ez dietenak.
  • Neurketa-adierazle berriak sartzea.
  • Atzerapenak direla eta, plangintzan aldaketa saihestezinak egitea.

Berrikuspen berezia. Hedadura edo garrantzi handiko aldaketak hartzen dituen kategoria da. Besteak beste, honako aldaketa hauek izango dira:

  • Proiektu berriak txertatzea.
  • Proiektuak ezabatzea.
  • Gauzatzeko epeak eta helburuak aldatzea.
  • Proiektuaren eragin-esparruan aldaketa garrantzitsuak gertatzea (esku hartzen duten erakundeak, egin beharreko jarduerak...).
  • Aurrekontua aldatzea.
  • Agindutako helburuak aldatzea.
  • Erantzukizuna duen arloa aldatzea.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2011/12/31
Ebaluazio data: 2012/12/31
Ebaluazio data: 2013/12/31

Azken ebaluazioa

Azken aldaketa::2016/10/06