Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Ordainketa-Pasabidea

Ordainketa-pasabidea azpiegitura komuna da, eta aukera ematen die euskal administrazio guztiei ordainketa elektronikoa sartzeko izapideetan, bai elektronikoetan, bai aurrez aurreko izapideetan. Ordainketa Pasabideak aukera ematen du ordainketa segurua egiteko, banka elektronikoa eta kreditu-/zordunketa-txartela erabiliz, eta mugikortasun-ordainketa egiteko.

Oinarrizko azpiegitura den aldetik, helburu nagusia da izapideak egiteko prozedurak eta aplikazioak ordainketa elektronikoaren konplexutasunetik bereiztea. Helburu hori lortzeko, pasabideak oinarri hauek ditu:

  • Finantza-erakunde guztiekin truke-formatu bakarra estandarizatzea.
  • Ordainketa sartu nahi duten aplikazioekin interfaze programatiko bakarra estandarizatzea.
  • Ordainketa-eragiketa estandarizatzea, alde batera utzita ordainketaren izaera, izapidetzea edo administrazio zehatza.
  • Finantza-erakundeen eta administrazioen arteko akordioak ez oztopatzea

Funtzionalitateak: Banakako eta askotariko ordainketak, kontu korrontean zuzenean ordaintzea, zordunketa- edo kreditu-txartela erabiliz ordaintzea, mugikortasunean ordaintzea, ordainketa baten egoera kontsultatzea, zuzeneko ordainketa (kontu korronteen arteko transferentziak), kontu-zenbakien titulartasunaren ziurtagiria, etab.

Egoitza elektronikoan sarbidea:

Ordainketa-pasabidearen pantaila nagusia, Nire ordainketa

Ordainketa-pasabidearen pantaila nagusia, Nire ordainketa

Azken aldaketako data: