EPE 2022. Sukaldea eta Garbiketa. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua (merezimendu-lehiaketa). Gehien egiten diren galderak
Ezaugarri orokorrak
- Zein kategoria deitu dira hautaketa-prozesu honetan?
Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldariaren eta garbitzaileen lan-kategoriak.
- Zein da hautaketa-sistema prozesu honetan?
Merezimendu-lehiaketa.
- Nor izango da hautatua prozesu honetan?
Merezimenduek lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, kategorian deitutako lanpostu-kopuruaren ordena-zenbaki bera edo txikiagoa dutenak.
Era berean, hautatutako lehentasun-ordena hartuko da kontuan, baldin eta bi kategorietan aurkeztu bazara eta bietan hautatua izan bazara (ikusi Deialdiaren 7.2 oinarria).
Betekizunak
- Zer titulurekin aurkez naiteke?
Eskola-ziurtagiria edo baliokidea, edo titulazio handiagoa.
- Noiz bete behar dira hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izateko betekizunak?
Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean.
- Noiz alegatu behar ditut betekizunak?
Eskabideak aurkezteko epean.
- Desgaitasun txandan banago, nola egiaztatu behar dut?
Eskaera egiteko unean, aitorpen bidez alegatu beharko duzu aitorpena euskal administrazio publikoek egin badute, eta aitorpena beste administrazio publiko batzuek egin badute, aitorpen-ziurtagiriaren kopia ere aurkeztu beharko duzu.
- Nola egiazta dezaket eskatzen dudan lan-kategoriari dagozkion eginkizunak betetzearekin bateraezina den gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea?
Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak azterketa mediko bat egingo die hautatutako pertsona guztiei. Azterketa horren emaitza "gai" edo "ez gai" izango da.
- Lan-kontratudun langile finkoa naiz. Parte har dezaket prozesu honetan?
Ez, lehiatu nahi duzun lan-kategoria berean lan-kontratudun langile finkoa bazara.
Eskaera
- Zer egin behar dut hautaketa-prozesuan onartua izateko?
- eskabidea atal guztietan bete
- epe barruan aurkeztu
- izena emateagatik ordaindu beharreko tasak ordaindu
- Zein da eskabideak aurkezteko eta tasak ordaintzeko epea?
2023ko azaroaren 3tik 30era.
- Zer egin behar dut eskabidea aurkezteko?
Ahal dela, eskabideak bide elektronikoz aurkeztuko dira: sartu Enplegu Publikoaren Atarian, https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa helbide elektronikoan, eta adierazitako jarraibideak jarraitu.
Identifikazio elektronikorik ez baduzu, aplikazioak berak aldi baterako erabiltzaile bat emango dizu (baina eskaera kontsultatzeko soilik erabili ahal izango da, eta gainerako izapideetarako identifikazio elektroniko onartua eduki beharko da).
Eskaera Eusko Jaurlaritzaren KZGunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da bide elektronikoz.
- Deialdia eta Ohiko galderen dokumentua kontsultatu ondoren, oraindik ere zalantzarik badut, zer egin behar dut?
Erabili ezazu Komunikabideren postontzia kontsultarako
- Zenbat ordaindu behar da prozesuan parte hartu ahal izateko?
7,82 €. Tasa epe barruan ordaintzen ez baduzu, prozesutik kanpo geratuko zara.
- Nola ordaindu behar dut tasa?
Eskabidea egiten den aplikazioaren bidez. Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabiderako esteka bat izango du aplikazioak.
Salbuespen gisa, ordainketa-gutun inprimatuarekin ere ordaindu ahal izango da.
- Eskabidearekin batera, agiriren bat aurkeztu behar dut?
Bai, honako kasu hauetakoren bat edo batzuk gertatzen badira:
- EAEkoa ez den administrazio publikoetan emandako zerbitzuak.
- % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila Euskal Autonomia Erkidegokoak ez diren administrazio publikoek aitortu dutenean.
- Atzerriko titulazioen kasuan, tituluaren kopia bat aurkeztu beharko da, baita homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiriarena ere.
- Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan jasota ez dauden euskararen ezagutza-ziurtagiriak edo -tituluak dituztenek (merezimendu balioa dutenak), egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen.
- Noiz eta nola jakingo dut hautaketa-prozesuan onartu nauten?
Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, Langileak Kudeatzeko Zuzendariak ebazpena emango du onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta https://www.euskadi.eus/enplegu publikoa/ helbide elektronikoan argitaratzeko agintzeko.
Prozesuari buruzko informaziorako sarbidea
- Eskabidea bete eta merezimenduak egiaztatu ondoren, non kontsultatu dezaket hautaketa-prozesuan zehar argitaratuko den informazioa?
Hautaketa-prozesuekin lotutako informazio guztia https://www.euskadi.eus/enplegu publikoa/ helbide elektronikoan argitaratuko da, jakinarazpenetarako. Halaber, abisu bat bidaliko zaie telefono mugikorraren zenbakia edo helbide elektronikoa eman duten parte-hartzaileei, SMS bidez edo posta elektronikoz.
Merezimenduak
- Zer esan nahi du eskabideak aurkezteko epea amaitu arte burututako merezimenduak bakarrik barematuko direla?
Eskabideak aurkezteko epearen azken eguna baino lehen lortutako merezimenduak bakarrik hartuko dira kontuan, eta betetzat jotzeko legezko baldintza guztiak bete beharko dituzte.
- Alegatu behar al ditut nire merezimenduak, Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota egon arren?
Bai. Hautaketa-prozesuan parte hartzen duenak prozesuan baloratzea nahi dituen merezimenduak alegatu behar ditu.
- Zer merezimendu egiaztatu behar ditut, eta nola?
Ofizioz zenbatzen ez diren merezimenduak, eta ofizioz zenbatu daitezkeenak Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota ez badaude, inskripzio-prozesuan eta dagokion epean egiaztatu beharko dira.
Hautatutako pertsonek Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak eskatzen dizkien jatorrizko dokumentuak aurkeztu beharko dituzte, eta zuzendaritza horrek egiaztatuko ditu.
- Zer esan nahi du merezimenduak ofizioz zenbatzen direla?
Administrazioak zenbatuko ditu egiaztagiriak aurkeztu behar izan gabe (baina alegatu egin beharko dira).
- Non agertzen dira zenbatzen diren merezimenduak?
Deialdiaren II. eranskinean sukaldariei dagozkienak eta III. eranskinean garbitzaileei dagozkienak.
Hautaketa-prozesua gainditu ondoren
- Hautatutako pertsonen behin-betiko zerrendan nago. Zerbait egin behar dut?
Bai. Hautatutako pertsonek Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak eskatzen dizkien dokumentuak aurkeztu beharko dituzte. Aurkeztu beharreko dokumentuek jatorrizkoak izan beharko dute, edo lokalizatzailea edo sinadura elektronikoa duten dokumentuak, aldatu ezin direla bermatzeko.
- Zer ondorio ditu merezimendu-lehiaketa honetan hautatua izateak?
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioko lan-kontratuko langile finko bihurtuko dira.
- Merezimendu-lehiaketa honek lan-poltsa handitzea edo sortzea dakar?
Ez. Amaitzen denean, Garbiketako eta Sukaldaritzako langileen behin-behineko eta bitarteko langileen zerrendei eutsiko zaie.
Azken aldaketako data: