Ohiko galderak: Autobabes Planen erregistroa

 

Zein Autobabes Planak erregistratu behar dira Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean?

  • Derrigorrez, 21/2019 Dekretuak aldatu egin duen, 277/2010 Dekretuaren I.1 eta I.2 eranskinean aipatutako jardueren titularrek eman behar dute izena erregistroan, jarduerekin hasi aurretik.
  • Borondatez, arautegi honi jarraituz Autobabes Plana egin nahi izan duten jarduerako titularrek.

igo

Nork egin behar du Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean inskribatzeko eskaera?

Jardueraren titularrak edo haren ordezkariak.

igo

Erregistratze-izapidea egiteko, nola egiaztatu ahal dut ordezkaritza?

Jardueraren titularrak edo legezko ordezkariak beste pertsona bati eman ahal dio ordezkaritza, Autobabes Plana erregistratzeko izapidea egin dezan, Euskadiko Ahalordeen Erregistro Elektronikoan:

Sartu Ahalordeen Erregistro Elektronikoan (leiho berri batean irekitzen da)

Ahalordeen Erregistro Elektronikoa ordezkaritzak kudeatzen dituen aplikazioa da. Horren bidez, interesdunek beste hirugarren batzuei gaitasuna ematen diete Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan beren izenean jardun dezaten, elektronikoki.

Tramitatzeko laguntza eta arreta: 012 telefonoa.

igo

Nola erregistratu ahal dut Autobabes Plana Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean?

Jardueraren titularrak, jarduerari ekin aurretik, inskribatzeko eskatu behar du, elektronikoki, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan:

Prozeduran sartu: Autobabes planen erregistroa (ALTA) (leiho berri batean irekitzen da)

igo

Nola jakingo dut Autobabes Plana erregistratuta dela?

Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak inskripzioari buruzko ebazpena eman eta jakinaraziko du, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan Nire karpetaren bidez (leiho berri batean irekitzen da).

igo

Zein da izen emateari buruzko ebazpena ebatzi eta jakinarazteko epea?

Izen emateari buruzko ebazpena emateko eta jakinarazteko epe maximoa hilabetekoa da, eskabidea erregistratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita; epe horretan ebatzi ezean, interesatuek pentsa dezakete beren eskabidea aintzat hartu dela.

igo

Nor da Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean aipatzen diren edukietako egiaztasunaren arduraduna?

Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean adierazitako edukiak egiazkoak izatearen arduradun bakarra jardueraren titularra da eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ez du egiaztapen administratiborik egingo.

Titularrak datu horiek eguneratuta mantentzeko betebeharra ere badauka.

igo

Noiz eguneratu behar dira Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean dauden datuak?

Erregistroko edozein datu aldatzen den guztietan, jardueraren titularrak horiek eguneratuta mantentzeko betebeharra baitauka.

igo

Nola eguneratu behar dira Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean dauden datuak?

“Autobabes Planen aldaketa” prozeduraren bidez eguneratu behar dira, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan:

Prozeduran sartu: Autobabes planen erregistroa (ALDAKETA) (leiho berri batean irekitzen da)

igo

Erregistroan baja eskatu behar da?

Bakarrik jarduera amaituz gero, titularrak hilabeteko epean emango du Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorreko baja-ebazpena, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan:

Prozeduran sartu: Autobabes planen erregistroa (BAJA) (leiho berri batean irekitzen da)

igo

Nire jarduera berezia bada eta erregistroa dauden formatuetara egokitu ezin badut, zer gertatzen da?

Jarduera berezi baten titularra bazara eta ohiko ereduak erabiliz erregistratu ezin baduzu, Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzarekin harremanetan jarri behar duzu, bide hauek erabiliz:

igo

Erregistratutako jarduera baten titularra naiz. Nola kontsulta ditzaket erregistratutako planak?

Titularrek eta ordezkariek honako esteka honen bidez kontsulta ditzakete erregistratutako planak, identifikazio elektronikoa egin ondoren:

Autobabes Erregistrorako sarbidea TITULARRAK (leiho berri batean irekitzen da)

igo

Nola sartzen dira erregistroan Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistema osatzen duten zerbitzuak?

Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistema osatzen duten zerbitzuak erregistrora sartzeko, esteka hau erabiliko dute erabiltzailearekin eta pasahitz pertsonalarekin:

Autobabes Erregistrorako sarbidea SVAE (leiho berri batean irekitzen da)

igo

Azken aldaketako data: