Osasun Saila

Non argitaratu: egile-eskubideak

Profesional orok bere ikerketaren edo ahalegin intelektualaren emaitza argitaratu nahi izaten du. Baina aldizkari batean argitaratzea erabaki aurretik, kontziente izan behar dugu zenbateraino lagatzen ditugun gure artikuluen edo liburuen ustiapen-eskubideak.

Toda persona profesional aspira a publicar el resultado de su investigación o de su esfuerzo intelectual. No obstante, antes de decidirse a publicar en una revista, conviene ser consciente de hasta qué punto se ceden los derechos de explotación de un artículo o qué supone publicar en Open Access.

Egile bakoitzari legez automatikoki esleitzen zaizkio jatorrizko obra bat sortze hutsagatik. Honela sailkatzen dira:

  • Eskubide moralak. Transferiezinak dira. Obraren egiletzari eta osotasunari dagozkie.
  • Ondare-eskubideak (edo ustiapenekoak): erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa eta transformazioa. Hirugarrenei transferitu ahal zaizkie.

Egile-eskubideak ez dira modu irekian argitaratzeko oztopo, salbu eta ondare-eskubideak argitaletxeari esklusiboki transferitu bazaizkio.

Argitalpen-kontratuetan bi lizentzia mota jaso daitezke:

  • Lizentzia esklusiboak: ustiapen-eskubideak argitaletxeari soilik transferitzen zaizkio. Egileak bere obraren gaineko ustiapen-eskubide guztiak galtzen ditu, eta, beraz, indarrean dagoen lege aplikagarriak baimendutako kasuetan baino ezin du erabili (aipamena, erabilera pribatuak...)
  • Lizentzia ez-esklusiboak: egileak bere lanak ustiatzeko eskubideen zati bat gutxienez gordetzen du; bere obra beste pertsona edo entitate batzuei lagatzeko eskubidea gordetzen du, lizentzia horietan adierazitako baldintzetan. Adibidez: hezkuntza- edo ikerketa-helburuetarako erabiltzea, kide den erakundearen intranetean argitaratzea, erakundeen gordailuetan gordetzea...

Azken aldaketako data: