"Nire karpeta" Herritarren karpeta
Egoitza elektronikoan dagoen «Nire Karpeta-Mi Carpeta» herritarren karpeta da herritarrek interesa duten eta modu elektronikoan izapidetu diren prozedura guztietako espedienteen informazioa eskuratzeko zerbitzua.
Horiek eskuratzeko, bitarteko hori erabili ahal izango da bost urtez, amaiera-datatik zenbatzen hasita. Epe hori igarotakoan, espedienteak ez dira ikusgai egongo «Nire Karpeta-Mi carpeta» atalean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko Artxibo Sisteman kontsultatu ahal izango dira, baldin eta ezabatu ez badira, legez onartutako kontserbazio-egutegiak betez.
«Nire Karpeta-Mi Carpeta» herritarren karpetara sartzeko, aldez aurretik identifikatu beharko da, administrazio publikoen administrazio-prozedura erkideari buruzko legerian aurreikusitako edozein sistemaren bidez.
Interesatuaz gain, «Nire karpeta-Mi carpeta» herritarren karpetan sar daitezke:
- Ahalordedunak, ordezkariaren ziurtagiri elektroniko kualifikatuaren bidez.
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 6.4 artikuluan aurreikusitako ahalordea duena, interesdunak emana eta Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoan inskribatua.
- Dagokion espedientean ordezkaritza duena, borondatezko ordezkaritza emanez, egoitza elektronikoan argitaratutako Borondatezko Ordezkaritza Egilestea - Inprimaki normaldua (PDF, 974 KB) erabiliz.
Funtzionalitateak
«Nire Karpeta-Mi Carpeta» herritarren karpetak funtzionalitate hauek ahalbidetzen ditu:
- Pertsona interesduna den prozedura guztietako espedienteen izapidetzearen egoeraren jarraipena egitea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53.1.a) artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.
- Espediente bakoitzean egindako izapideen jarraipena eta izapideen data.
- Espedienteetako dokumentu elektronikoak eskuratzea eta deskargatzea.
- Komunikazio eta jakinarazpenetarako sarbidea.
- Pertsonak Administrazioaren esku dauden komunikazio- eta jakinarazpen-datuak ezagutzea, indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen mugei kalterik egin gabe.
- Zehazten diren administrazio-ziurtagiriak lortzea.
Erabilera oneko betebeharrak
Interesdunak identifikazio-sistemak behar bezala erabiltzen direla ziurtatu beharko du, eta herritarren karpetara bere kabuz edo baimendutako pertsona batek bakarrik sartzen dela zaindu beharko du.
Egoitza elektronikoan sarrera: |
|
Herritarren karpetaren pantaila nagusia, Nire karpeta
|
Azken aldaketako data: