Neskatilak, itsasoko emakumeak
Langile hauek ez dira saregileak bezain ugariak eta ezagunak. Batez ere Bermeoko portu bizkaitarrean egiten dute lan, eta neurri txikiagoan Lekeitiokoan eta Ondarroakoan. Gipuzkoan ez dago figura hori, ezta antzekorik ere.
Neskatilak marinelen familiakoak ohi dira, emazteak, alabak edo arrebak, eta itsasontziei harrera egiten die portura heltzen direnean. Haiek dira itsasontzia deskargatzen dutenak, merkantzia saltzera eraman eta saltzen dutenak, eta haiek dira, halaber, arrantzontziak arrantzaleek itsasora ateratzeko eta itsaso zabalean bizitzeko behar dituzten janariez eta gainerakoez hornitzen dituztenak.
Itsasontzi bakoitzak neskatila bat edo bi izan ohi ditu, eta horiek Itsasoaren Erregimen Berezian kotizatzen dute autonomo gisa, haien kotizazioaren kostua ontziaren jabeak bere gain hartzen badu ere. Emakume horiei itsasontziaren “partilaren” zati bat dagokie.
Bai saregileek bai neskatilek baxurako flotarako egiten dute lan, hau da, artisautzako ontzietarako (arrantza tresna txikikoa) eta azaleko ontzietarako (inguraketa, beita bizia eta xaxian)
Lehena ontzi ugarik osatzen dute, eta nagusiki Bizkaiko kostaldeko portuetan dute basea, zehazki, Bermeokoan. Bigarrenak batez ere arrain pelagiko txiki eta handiak harrapatzen ditu (antxoa eta hegaluzea), eta azken hamabost urteetan flota berritzearen alde gogor egin duen azpisektorea da. Bizkaiko kostaldean gutxi daude, ontzi gehienak Gipuzkoako portuetan baitaude, batez ere Hondarribian, Getarian eta Orion.
Harremanetarako:
Ikerne Cercas Markaida (Presidentea)
Tfnoa: 605 71 96 77
Azken aldaketako data: