Nekazaritzako Azalerak Monitorizatzeko Sistema
Eskaera Bakarrean aitortutako azalera guztien gainean hartzen diren sateliteen irudiak etengabe aztertzean datza, 5 egunean behin, nekazaritza-kanpaina osoan zehar.
Azalerak monitorizatzeko sistema gainazaletan oinarritutako esku-hartze guztiei aplikatzen zaie, eta nekazaritzako azaleretan sateliteen bidez egiten diren nekazaritza-jarduerak eta praktikak aldizka ebaluatzeko prozedura bat da.
Zalantzazko lursailak edo hautemandako ez-betetzeak (semaforo horiak edo gorriak) dituzten espedienteak eskatzaileei jakinaraziko zaizkie, eta informazioa eman beharko da geoetiketatutako argazkien edo Eskaera Bakarraren egokitzapenaren bidez.
Eskaera Bakarra egokitu ondoren edo geoetiketatutako argazkiak aurkeztu ondoren zalantzazkoak izaten jarraitzen duten espedienteei dagokienez, beste kontrol-jarduera osagarri batzuk egiten dira, eta horien artean daude landa-ikuskapenak.
Prebentzio-ikuspegia du, eta horrek nekazariekin komunikatzeko beste prozedura bat eskatzen du.
Eskatzaile bakoitzak bere laguntzen monitorizazio bidezko kontrolaren emaitzak kontsultatu beharko ditu (uztailatik aurrera eskuragarri egongo dira datu horiek), eta NPB/PAC aplikazioan sartu beharko du internet bidez, helbide honetan:
https://npb-pac-2023.nekanet.net
Administrazioak emango duen erabiltzaile/pasahitzarekin identifikatu beharko da.
2023tik aurrera, prebentziozko geoetiketatutako argazkia aurkeztu ahal izango dira, monitorizazio-gorabeherekin lotuta ez dauden egoerei informazioa gehitu ahal izateko.
Kontrolaren emaitza horiek aldatuz joan daitezke, eta ondorio hauek izango dituzte:
Semaforo berdea: Eskatutako laguntza-lerro bakoitzaren baldintzak betetzen dituzten azalerak. Ordaindu egingo dira arazorik gabe. Kasu horietan, eskatzaileak ez du ezer egin behar.
Semaforo horia: emaitza ziurrak ematen ez dituzten azalerak.
Semaforo gorria: Laguntzaren baldintzak argi eta garbi urratzen dituzten azalerak eta, beraz, kobratzeko eskubiderik emango ez dutenak.
Eskatutakoaren eta egiaztatutakoaren artean desadostasunak antzematen direnean (semaforo horia eta semaforo gorria), nekazariari abisatuko zaio, jarduketa bat egin dezan. Jarduketa hori honako hau izan daiteke:
- Eskaera Bakarra aldatzea (irailaren 8ra arte, zigorrik gabe)
- Jaurlaritzaren mugikorretarako ArgazkiPAC aplikazioaren bidez argazkiak aurkeztea, deklaratutakoa zuzena dela frogatzeko.
Azken baliabide gisa, eta salbuespen gisa, zalantzazko kasu horiek tokian bertan egingo diren bisiten bidez konponduko dira.
ArgazkiPAC aplikazio instalatzea telefono mugikorrean/tabletan
Nekazariak argazkia aurkeztu behar badu, ArgazkiPAC aplikazioa deskargatu beharko du APP Store edo Google Play ataletatik:
https://play.google.com/store/apps/details?id=com.cotesa.pachazi&hl=en_US&gl=US
Sartzeko, Eskaera Bakarra egiten duzunean emango zaizun erabiltzaile/pasahitzaren bidez identifikatu beharko zara (npb-pac eta ArgazkiPAC sistemetarako baliodunak).
Gorabeherak sakelako telefonoan bistaratuko dira aplikazio honen bidez.
Monitorizazioaren eskema orokorra:
Dokumentazioa
EAEn MONITORIZAZIOA bidezko kontrolen foiletoa
ArgazkiPAC erabiliera eskuliburua
Monitorizazioa NPB-ren kontrolen esparruan. ArgazkiPAC aplikazioa 2022ko webinar-ean emandako informazioa:
ArgazkiPAC 2022 APP-aren erabilera
Ohiko galderak:
- ARGAZKIPAC INSTALATU BEHAR DUT?
Eskaera Bakarra aurkeztu baduzu eta monitorizazio-gorabeherak jakinarazten bazaizkizu, ArgazkiPAC instalatu beharko duzu telefono mugikorrean edo tabletean.
- NOLA JAKINGO DUT ARGAZKI BAT BIDALI BEHAR DUDALA?
Prozesatze automatikoaren ondoren emaitza eztabaidaezinik lortzen ez bada, Aldundiaren abisu bat jasoko du, argazki frogak eskatzeko. Argazkipac aplikazioak zer laguntza-lerrori eragiten dien erakutsiko dizu eta, beraz, adierazitako lursailetatik in situ lortutako argazkiak bidali behar dituzu.
- NPB-PAC APLIKAZIOAN SEMAFORO HORIAK IKUSTEN BADITUT, ZERBAIT EGIN BEHAR DUT?
Eskatzaileak jardun behar duenean, Aldundiaren abisu bat jasoko du. Zer egin behar duen adieraziko zaio, dagokion KEBean Eskaera Bakarra aldatu edo ArgazkiPAC bidez argazkiak atera.
- ZERGATIK EZ DA DATURIK AGERTZEN EGITEKE DAUDEN TXOSTENETAN?
Bi arrazoi egon daitezke:
1. Administrazioak une horretan EZ dauka eskatzailearen espedientea monitorizatzeko emaitzarik
2. Eskatzailearen espedienteak EZ du argazkirik behar. Monitorizazioaren emaitzak ez du inongo gorabeherarik sortu
Behin monitorizazioren emaitzak edukita, administrazioak posta arruntez, posta elektronikoz, SMS bidez edo beste bitarteko batzuen bidez jakinaraziko die beren adierazpenetan gorabeherak dituzten eskatzaileei. Eskatzaile horiek ArgazkiPAC aplikazioa erabiliz eman ahal izango dute argazkiei buruzko informazioa edota haien deklarazioa aldatu ahal izango dute gorabeherak izan dituzten lurretan.
Azken aldaketako data: