Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana 2021-2025

Erakundea:
Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza
Organoa:
Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Euskadiko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialeko planaEuskadiko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana osatu da, elikagai eta pentsuen segurtasunaren eta kalitatearen arloko legezko eskakizunak betetzeko, alde batetik, eta Euskal Autonomia Erkidegoko elikagai eta pentsuen kontrol ofizialaz arduratzen diren agintaritza guztiek elkarren artean koordinatzeko dituzten beharrei erantzuteko, bestetik.

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak eta Foru Aldundietako nekazaritza- eta abeltzaintza-arloetako sail eskudunek, ELIKA Fundazioaren laguntzarekin, Nekazaritzari, Abeltzaintzari, Arrantzari eta Elikadurari buruzko Kontrol Ofizialerako Programa hau egin dute, Europako lege-esparrua eta administrazio zentralak ezarritako oinarriak errespetatuz, baina EAEko elikagaien ekoizpen-sistemaren errealitatera eta euskal administrazioaren egituretara egokituta.

Nekazaritza eta Elikadura Politikari buruzko 17/2008 Legearen 101.2 artikuluak agintzen duenari jarraikiz, plan hau martxan jartzea aurrerapauso handia izan da; izan ere, administrazioek elikakate osoan egiten diren kontrol ofizial guztiak integratzeko elkarrekin lan egitea eta elkarren artean koordinatzea lortu da. Horrek bide eman du hutsuneak detektatzeko eta kontrol ofizialerako dauden baliabideak optimizatzeko.

Euskadiko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako plana osoa ikusi (indarrean)

Ebazpena, 2021eko apirilaren 14koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana.

Euskadiko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako plana 2016-2020

Agindua, 2016ko irailaren 16koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez EAEko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana onesten baita.

Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana

1. Kontrol ofizialeko programak

2. Kontrol Ofizialerako Laborategiak

3. Prestakuntza

4. Kontrolen eraginkortasunaren egiaztapena

5. Ikuskaritza-sistema

6. Urteko txostenak

7. Lotura interesgarriak

Atxikitzen zaion plana

Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana 2021-2025

Eremua

Euskal Autonomi Erkidegoa

Parte-hartzaileak eta eragileak

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2021/01/01 - 2025/12/31

Azken aldaketako data: