Lehendakaritza

Nekazaritza, Elikadura eta Basoak eraberritzeko Europako eskualdeak (ERIAFF)

ERIAFFek nekazaritza-, baso- eta elikadura-industriak lehentasun nagusitzat hartu dituzten Europako eskualdeen interesak ordezkatzen ditu. Eskualdeek Bruselan duten bulegoek koordinatzen dute sarea, eta Toscanako eskualde-bulegoak zuzentzen du. Twitter: https://twitter.com/eriaff_network

ERIAFF eskualdeek EIP-AGRIren (Berrikuntzarako Europako Elkartea "Nekazaritza Produktibitatea eta Jasangarritasuna") lanean eragina izatea dute helburu. Parte hartzen duten eskualdeek modu aktiboan laguntzen dute finantzaketarako ikuspegi komunak zehazten eta nekazaritza-, baso- eta elikadura-sektoreetako Europako politiketan.

Euskadiri dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta HAZIk hartzen dute parte sarean.

Azken aldaketako data: 2015/12/21