Nekazaritza Ekologikoaren definizioa

Nekazaritza ekologikoa, biologikoa edo organikoa elikagaiak ekoizteko eredua da. Lurraren emankortasuna eta ekosistemen, etxe-abereen zein gizakien osasuna mantendu eta indartzea du xede.

Prozesu ekologikoetan, bioaniztasunean eta tokian tokiko zikloetan oinarritzen da, kutsadura eragingo luketen kanpo-baliabideak baztertuz.

Horregatik, nekazaritza ekologikoaren teknikak muzin egiten die ongarri kimiko, pestizida, genetikoki eraldatutako organismo eta, orokorrean, naturalak ez diren bestelako gai sintetikoei.

Nekazaritza ekologikoak betiko ohiturak, berrikuntza eta zientzia uztartzen ditu. Guztiok partekatzen dugun ingurumena zaintzen du; bidezko harremanak bultzatzen ditu; bizi kalitatea zentzurik zabalenean hobetzeko lan egiten du.

Informazio gehiago

Azken aldaketako data: