Nekazaritza Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordetzatik sustatutako ekintzak Nazio Batuen Garapen Iraunkorraren Helburuei egokituta
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzak bultzatutako ekintzak
1. Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan
• Landa ingurunean gizarte eta lan alorretako laguntzetarako neurriak bultzatzea
• Sasoikako Langileen Arretarako Plan Integrala koordinatzea, non Eusko Jaurlaritzako Sailek eta Aldundiek parte hartzen duten, beste erakunde profesional batzuekin batera, hala nola UAGA, Caritas, etab. Plan horrek lan baldintza egokiak (lansariak eta ordutegiak) bermatzen ditu langileentzat (migratzaileak, emakumeak, etab)
2. Gosea amaitzea, elikagai segurtasuna eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea
• Laborantza iraunkorrerako jardunbideak eta baliabide naturalen kudeaketa efizientea sustatzea, LGPren barruan laguntza neurriak hartuz eta Zentro Teknologikoen bitartez eta hainbat erakunderen partaidetzarekin ikerketak eginez
• Elikagaien balio katean janak alferrik galtzea murrizteko ekintzak abian jartzea. Hainbat administrazio eta eragileren partaidetzarekin mahai bat sortzea, Elikaren bitartez
• Sentsibilizazio kanpainak garatzea kontsumo arduratsuaz ohartarazteko, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin batera
• Nekazaritzako teknologia berrietan inbertitzea, Zentro Teknologikoen eskutik, elikagaien ekoizpen iraunkorra handitzeko
• Sektore primarioa gaztetzeko neurriak eta ekintzak abian jartzea, etorkizuneko berme gisa, Nekazari Gazteentzako 2020ko Gaztenek Plana inplementatuz eta gazteak arrantza sektorean sartzeko
“Itsasoratu” ekimenaren bitartez
• Nekazaritza ekologikoa eta bere industria eraldatzailea sustatzea
3. Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea
• Dieta osasungarria bultzatzeko neurriak zabaltzea
• Elikagaien segurtasun eta higienerako protokolo efizienteak hartzen laguntzea balio kate osoaren bitartez (azpimarratu, baita ere, Nekazaritzako Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Euskal Planaren barruko jarduketak –PVCOCA-)
• Osasun kontrolen arauak betetzen direla egiaztatzea eta nekazaritako produktuen kalitateari buruzko arauak bultzatzea
• Kanpainak egitea bizi eta elikatze ohitura osasuntsuak sustatzeko, Osasun Sailarekin batera
• Elikagaien eta edarien osaera hobetzea I+G+Baren bitartez, besteak beste AZTIren bitartez
• Irtenbide osasungarri eta produktu berrien garapena babestea , arreta berezia jarrita haurren obesitatea prebenitzeko eta pertsona helduen eta gaixotasun kronikoak (minbizia, indize gluzemikoa, etab) dituzten pertsonen premiei erantzuteko
• Enpresak bultzatzea produktuak aldaketa demografiko eta sozialetara egokitzera, populazio segmentu guztientzako irtenbide komenigarri eta egokiak eskainiz
• Pertsonen dieta hobetzen lagundu eta IKTek, OMICAS teknologiek eta elikagaien teknologiak emandako soluzio globalak elkartzen dituzten proiektuak lankidetzan garatzea bultzatzea, erakusketa fasean.
• Elikadura osasungarriaren garrantziaz sentsibilizatzeko eta trebatzeko ekintzan bultzatzea.
• Iraunkorragoak, efizienteagoak eta seguruagoak diren ekoizpen sistema berrien garapena sustatzea.
4. Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea
• Iraunkortasunari buruzko prestakuntza ematea (ingurumeneko iraunkortasuna, ekonomikoa eta soziala) kateko agente guztiei (etengabea, zuzendariak, graduak, etab.)
• Giza eskubideen gaineko prestakuntza, besteak beste Sasoikako Lanaren Planaren barruan
• Sektore profesional espezifikoek dituzten premietara egokitutako prestakuntzaren garapena bultzatzea
• Enpresa Txiki eta Ertainetako zuzendarien prestakuntza bultzatzea, arreta berezia eginda tamaina txikieneko enpresei eta berrikuntza ez-teknologikoa lagunduta
• Lanbide Heziketaren eta nekazaritza eskolen eta ostalaritza eta gastronomiako eskolen prestakuntza programen koordinazioa sustatzea, sektorearen premiei erantzuteko
• Goi mailako gastronomiako profesionalentzako prestakuntza bultzatzea sektorean jauzi kualitatiboa eragiteko, BCCren bitartez
• Lanbide heziketako eskolek eta nekazaritza, ostalaritza eta gastronomiako eskolek Unibertsitatean lankidetzan aritzea erraztea, sektorearen premietarako egokiak diren konpetentziak dituzten profil profesionalak lortzeko
• Prestakuntza dualeko ereduak edo antzeko ereduak bultzatzea unibertsitate irakaskuntzan. Prestakuntza duelako programak zentro teknologikoetara eta enpresen I+G departamentuetara zabaltzea
5. Generoberdintasuna lortzea eta emakume nahiz neska guztiak ahalduntzea
• Emakume Nekazarien Estatutua garatzea, beste administrazio eta agente sektorial batzuekin batera
• Berdintasun planak bultzatzea enpresetan, bai eta jazarpen sexualaren edo sexu arrazoiagatik jazarpenaren aurkako protokoloak ere
• 2015-2020 aldirako LGPren barruan emakumeek sustatutako proiektuak positiboki diskriminatzea (“gazteak sartzea”; “nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntza”; “Produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioetarako laguntzak”; etab.)
• Emakumeek landa eta itsasertzeko ingurunean egiten duten lana bistaratzea.
• Sailburuordetzaren eremuan lan diskriminazioaren aurkako neurriak bultzatzea, Gobernu osoari eragiten dioten politiken baitan
• Generoen arteko berdintasuna lortzea eta emakume guztiak ahalduntzea, Gobernuko gainerako Sailekin koordinatuta eta Enplegua eta Gizarte Politikak Sailak gidaritzapean, generoaren araberako lan diskriminazioaren aurkako neurriak bultzatuz.
6. Uraren eskuragarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea
• LGPan jasotako neurrien bitartez (LEADER programa) edo fondo propioekin (landa guneen garapenerako eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzak) egindako jarduketa publikoak eta pribatua babestea
• Enpresa publiko eta zentro teknologiko batzuen partaidetzarekin uraren erabilera minimizatu eta produktibitatea maximizatzeko dauden doitasunezko nekazaritza teknologietan inbertitzea
• Uraren kudeaketa eraginkorrerako tekniketan prestatzea, URArekin eta beste administrazio batzuekin batera
• Ura aurrezteko eta ura berreskuratzeko teknologiak garatzea, Zentro Teknologikoen eskutik
7. Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat
• Energia berriztagarrien erabilera sustatzea, bereziki Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzak bultzatutako biomasa proiektua
• Nekazaritzako elikagaien kateko prozesu guztietan energia aurrezten lagunduko duten inbertsioak bultzatzea, eta zehazki LEHIATU BERRIA programaren bitartez
• Efizientzia energetikoko jardunbideak bultzatzea
8. Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, osoko enplegu produktiboa eta lan duina sustatzea
• Oinarrizko ekintzailetza (normalean autoenpleguko proiektuak edo oso berritzaileak ez direnak) eta ekintzailetza aurreratua (proiektu berritzaileak edota oinarri teknologikoa dutenak, eta ahalmena ere badutenak) bere barruan hartzen dituen Ekintzaile Programa bultzatzea
• Ekintzailetzari eta berrikuntzari lotutako informazio atari bakarra garatzea (ekintzaileak sartzeko, informatzeko eta orientatzeko on line kanala, Sailburuordetzak bultzatuta edo harekin eta dauden laguntza tresnekin lotura duten programa guztien gaineko informazio bateratua eta koordinatua ematea bermatzeko)
• Lan baldintza egokiak eta duinak sustatzea pertsona guztientzat Laster onartuko da PREBEN II.a, Euskadiko Sektore Primarioaren Balio Katerako 2025eko Lan Arriskuen Prebentzioko Plan Sektoriala
• Tokiko ekonomia bultzatzea, tokiko enpresak lagunduz, besteak beste LEADER programaren bitartez eta landa guneen garapenerako eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzen deialdien bitartez.
• Gazteen kontratazioa laguntzea, GAZTENEK eta ITSASORATU programen bitartez
• Politika justuak ezartzea hornitzaileen hautaketarako, kontratazio publiko guztietan
• Beken programak edo praktiketako prestakuntzarakok argitaratzea
• Kontratazioa laguntzea LEADER programaren bitartez eta landa guneen garapenerako eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzen deialdien bitartez.
• “Euskadiko Elikaduraren eta Egurraren Balio Katerako 2019-2025 aldiko Laneko Segurtasun eta Osasuneko Estrategia Sektoriala” garatzea
9. Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusibo eta jasangarria bultzatzea eta berrikuntza sustatzea
• Enpresei laguntzeko finantzaketa tresnak bultzatzea (Sendotu Programa, Lehiatu Berria Programa, Hazilur, I+G+Bri laguntzeko beken programak, etab.)
• Berrikuntza eta teknologia iraunkorra bultzatzea nekazaritzako elikagaien sektorean. Azpimarratzea Zentro Teknologikoek (AZTI edo NEIKER) eremu honetan garatzen duten lana, batetik, eta enpresa publikoek eta beste administrazio batzuek Europako hainbat programatan (POCTEFA, LIFE, etab.) duten partaidetza, bestetik
• Elikagaien sektoreko enpresen artean aliantzak bultzatuz. Azpimarratzekoak dira Elikaduraren Klusterraren eremuko jarduketak.
• Balio katearen zati diren enpresak babeste, digitalizazio prozesuan prestakuntza eta laguntza eskainita, esaterako: digitalizazioa eta Big Dataren kudeaketa konbinatuz eta horren bitartez bezeroarengana hurbiltzen lagunduz, kontsumitzaileei portaerei eta premiei aurrea hartu ahal izateko; proiektu erakusleak bultzatuz, eten digitalaren aurka egiteko ; erakusketa proiektuetan teknologia berrien erabilera bultzatuz, hala nola blockhainena, trazabilitatea bermatzeko; neuromarketinari eta portaerei buruzko azterketak egitea lagunduz, horietatik segmentu bakoitzera egokitutako zerbitzuak garatzeko, elikagaien erosketen eta kontsumoen laborategiak sortzen lagunduta; elikadurari lotutako joeren gaineko azterketak egiten lagunduz
• Iraunkorragoak, efizienteagoak eta seguruagoak diren ekoizpen sistema berrien garapena bultzatzea, lehiakorragoak izateko, IKTak sartuz, ekoizpen eta merkaturatze prozesuen efizientzia hobetzeko, teknologia berriak sartuz, etab.
• Zailtasunak dituzten enpresen ondoan egotea, modu indibidualean laguntzen
• ETE-etako zuzendarien prestakuntza eta berrikuntza ez-teknologikoaren babesa sustatzea
• Talentua garatzearen, erakartzearen eta atxikitzearen alde egitea, lehiarako faktorea den heinean
• Berrikuntzako inbertsioetan laguntzea eta sektorearen lehiakortasuna areagotzea
10. Herrialde bakoitzaren barneko eta herrialdeen arteko desberdintasunak murriztea
• 1.GIHrako azaldutakoekin oso lotura handia duten ekintzen bitartez eta Sasoikako Lanaren Programaren barruan.
• Genero desberdintasunen eta genero indarkeriaren identifikazioa lantzea Sasoikako Lanaren Arretarako Plan Integralaren barruan
• Gizonen eta Emakumeen arteko berdintasuna hobetzea, besteak beste Emakume Nekazarien Estatutua garatuz.
• Garapenerako eta ekintza sozialerako lankidetza proiektuak egitea nazioartean, eta Lehendakaritzako Kanpo Ekintzarekin batera, hala nola FOCAD proiektua Bolivian
11. Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea
• Jarduketa publiko eta pribatuak laguntzea LEADER programaren barruan, bai eta landa guneen garapenerako eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzen deialdiak ere.
• Tokiko kulturaren eta balioen errespetua sustatzea eta gune naturalak babestea, hainbat programa eta ekintzaren bitartez
• Gutxi kutsatzen duten nekazaritzako makina efizienteetarako inbertsioak babestea, LGPren barruan eta hainbat administrazioren esku-hartzearekin.
• Ingurumenean inpaktu txikia duten material iraunkorren erabilera sustatzea eraikuntzan. Azpimarratzekoak dira zentzu horretan egurraren sektorean eta hainbat neurrirekin lagunduta egindako jarduketak.
12. Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea
• Ekonomia zirkularreko irizpideak txertatzea erakunde eta enpresetan
• Elikagaiak alferrik galtzea murrizteko neurriak bultzatzea. Elikak Mahai bat sortu du gai horri heltzeko, hainbat administrazio eta eragileren partaidetzarekin.
• Material biodegradagarrien eta birziklagarrien erabilera bultzatzea, Zentro Teknologikoen eta enpresen arteko transferentzia teknologikoaren bitartez
• Ekoizpen ekologikoa bultzatzea, FOPEren bitartez
• Kontsumo arduratsua sustatzea, Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuekin batera.
• NIREA ekimena bultzatzea, landa eta itsasertzeko eremuen eta gune naturalaren balio ekarpena hiri eremura zabaltzeko eta tokiko produktuen nabarmentasuna eta kontsumoa laguntzeko
• Iraunkorragoak, efizienteagoak eta seguruagoak diren ekoizpen sistema berrien garapena bultzatzea, lehiakorragoak izateko, IKTak sartuz, ekoizpen eta merkaturatze prozesuen efizientzia hobetzeko, teknologia berriak sartuz, etab.
• Elikagaiak alferrik galtzea murriztea, sentsibilizazio kanpainen bitartez, aurrezpen eta ekoefizientziako giden bitartez HORECA kanalerako eta soluzio eta praktika onen garapenari buruzko prestakuntzaren bitartez
• Elikagaiak kontserbatzeko teknologiak eta ekipo, prozesu edo sistema berriak erabiltzen hastea, elikagaiek merkatuan duten batez besteko bizitza luzatu ahal izateko
• Balio kate osoko elikagaien iraunkortasuna ebaluatzeko eta komunikatzeko sistema homogeneo berriak ezartzea
• Enviromental Product sistema ezartzea Euskadin ekoitzitako eta eraldatutako produktuetan, sistemak EBren babesa baitu
• Elikagaien ekodiseinuko metodologia enpresetara transferitzea eta bertan erabiltzea, elikagaien galerak eta jarduerak ingurumenean duen inpaktua murrizteko
• Ardoaren eta txakolinaren garapenari lotutako enoturismo iraunkorra bultzatzea eta garatzea
13. Neurri urgenteak hartzea klimaaldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko
• Ingurumeneko aztarnaren kalkulua eta murrizketa bultzatzea (azpimarratu behar da bai Neiker bai Hazi lanean ari direla PEF ziurtagiriaren gaiaren gainean–produktuaren ingurumeneko aztarna-)
• Erregai fosilen erabilera murrizteko inbertsioak bultzatzea, LGPko neurrien bitartea eta hainbat administraziok kudeatuta
• Energia berriztagarrien erabilera sustatzea, bereziki Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzak bultzatutako biomasa proiektua
• Ekonomia zirkularreko irizpideak txertatzea erakunde eta enpresetan
• Egurrezko eraikuntzak eta azpiegiturak bultzatzea
• Elikagaiak alferrik galtzea murriztea, sentsibilizazio kanpainen bitartez, aurrezpen eta ekoefizientziako giden bitartez HORECA kanalerako eta soluzio eta praktika onen garapenari buruzko prestakuntzaren bitartez
14. Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrian erabiltzea, garapen jasangarriari begira
• Itsasoko ekosistemen eta biodibertsitatearen babesa bultzatzea, AZTIren eskutik
• Gehiegizko arrantzaren eta legez kanpoko arrantzaren prebentzioa sustatzea
• Arrantza iraunkorrean lagunduko duten teknologia berritzaileetan inbertitzen laguntzea
• Kontzientziazio kanpainak bultzatzea arraina modu arduratsuan kontsumitzeak duen garrantziaren gainean
15. Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrian erabili dadilasustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa gelditzea eta lehengoratzea, eta biodibertsitatearen galera gelditzea: lehorreko ekosistemak eta biodibertsitatearen kudeaketa jasangarria
• Ingurumenaren kudeaketarako sistemak ezartzea bultzatzea eta baliabide naturalen kudeaketa iraunkorra bermatzera bideratutako politikak ezartzea eta enpresa jardunbideak bultzatzea
• Europako gune babestuen Natura 2000 Sarea osatzen duten espazioen antolamendu planak garatzea
• Nekazaritza ekologikoa sustatzea, FOPEren bitartez
• Hondamendi naturalak prebenitzeko neurriak babestea LGPren barruan, adibidez, basogintzaren sektorean
• Ekoizpen eredu iraunkorrak eta biodibertsitatea zaintzekoak babestea, NPBren barruan
• Lehengai iraunkorren erabilera sustatzea
• Nekazaritza Arloko Afektazioaren Ebaluazio Protokoloa lantzea(AAEP), Foru Aldundiekin, Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailarekin eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailarekin batera
16. Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta euren jarduerak eta kontuak azaltzen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan
• Giza eskubideen alorrean dauden arriskuak identifikatzea eta arintzea (Sasoikako Lanaren Arretarako Plan Integralaren barruan jasotako jarduketak)
17. Garapen Jasangarrirako Mundu Aliantza inplementatzeko eta biziberritzeko tresnak sendotzea
• Garapenerako eta ekintza sozialerako lankidetza proiektuak egitea nazioartean, eta Lehendakaritzako Kanpo Ekintzarekin batera, hala nola FOCAD proiektua Bolivian
• Aliantzak bultzatzea iraunkortasuneko proiektuak garatzeko, bai estatuan, bai nazioartean
• Sasoikako Lanaren Arretarako Plan Integralaren barruan jasotako jarduketak inplementatzen laguntzea, esaterako jatorrian kontratatzearena
Azken aldaketako data: