Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Sailaren Organo Estatistikoa

Apirilaren 23ko 4/1986 Legeak, Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzkoak Euskal Estatistika Erakundea (EUSTAT) eta Estatistika Berariazko Organoak estatistika ofizialaren ekoizleak bezala igartzen ditu.

Nekazaritza, arrantza eta elikagaien arloko estatistikak egiteko organo estatistikoa, 188/2021 Dekretuaren bitartez osatzen da eta hurrengo eskumen ditu:

  • Sailaren Estatistika Plana egitea, Euskal Estatistika Planaren proiekturako oinarri izango dena.
  • Euskal Estatistika Erakundearekin elkarlanean aritzea, Euskal Estatistika Plana eta estatistikako urteko egitarauak egiteko.
  • Estatistikako urteko egitarauen barruan sartzen diren estatistikak edo estatistika-faseak egitea, aipaturiko egitarauetan ezartzen diren terminoetan.
  • Euskal Estatistika Planean eta estatistikako urteko egitarauetan sarturik ez dauden estatistika propioak egitea, 4/1986 Legearen 8.1. atalean aurrikusitako terminoetan.
  • Beste erakunde batzuekiko harremanak, atal honen c) eta d) idazatietatik eratorritako eginkizun estatistikoen ondorioz eta, beti ere, 4/1986 Legearen 29. atalaren c) eta d) idazatietan ezarritakoa errespetatuz.
  • Bere eskumenekoak diren estatistikak egiteko informazioa lortzea, 4/1986 Legearen 9. ataletik 16.era adierazitako terminoetan.
  • Atal honen d) idazatian aipatutako estatistiken eta estatistikako urteko egitarauetan ezartzen direnen emaitzak argitaratu eta zabaltzea, edukia Euskal Estatistika Erakundeari jakinarazi ondoren.
  • Dagokion sektoreko fitxategi eta direktorio estatistikoak egiten eta eguneratzen parte hartzea, 4/1986 Legearen 29. atalaren i) idazatian aurrikusitakoaren arabera.

Arau berezitasunen artean honako hauek aipa daitezke:

  • motako estatistika-organoa, banakotasun organikoa eta pertsona bakarrekoa, Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzaren mende. Estatistika legeriaren betebeharrak eskatzea organoaren titularrari.
  • Gainerako pertsonen aurrean sekretu estatistikoa betetzea.
  • Estatistika-eragiketak Proiektu Teknikoari eta funtzionamendu-arauei egokitzea (publizitatea…).
  • Gaitasun funtzional nahikoa norberaren eginkizunak betetzeko.
  • Estatistika-langileek sekretu estatistikoa zin egin behar dute.
  • Estatistikako langileak estatistikako langileen erregistroan inskribatzea.

Azken aldaketako data: