Musikaren industriako emakumeen eta gizonen egoera EAEn
Ikerlan honen helburua Euskadin musika-industrian lan egiten duten emakumeen presentzia eta lan-egoera ebaluatzea da.
Urrats hauek jarraitu ditugu:
- Musika-industrian lan egiten duten pertsonei dagozkien sexuaren arabera banatutako datuak bilatzea.
- Zenbait datu kuantitatiboki aztertzea, hots: kulturaren kontsumo-ohiturak, demografia, gizon eta emakume langileen adina, soldatak, karguak, etc.
- Azterketa kualitatiboa sortzea zenbait emakumeri elkarrizketak eginez. Emakumeotako batzuk erreferentziako kargu garrantzitsuetan aritzen dira eta beste batzuek, beste arlo batzuetakoak izan arren, gertatzen diren egoeren arrazoia ezagutzen laguntzen digute.
- Ondorioak ateratzea, esperientzia horietan eta beste iturri batzuetatik bildutakoetan (artikuluak, liburuak, etc.) oinarrituta.
- Hartu beharreko neurriak proposatzea.
Musikaren industriako emakumeen eta gizonen egoera EAEn [pdf, 3,3 MB]