Justizia eta Giza Eskubideen Saila

Mundua eskolan - Eskola munduan

Dokumentazio hau Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiaren, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Hezkuntza Sailaren arteko lankidetzaren emaitza da.

Lankidetza horrek helburu zehatza dauka: elkartasun-senean hezteko esku-hartze pedagogikoko proposamen bat eskaintzea, bai irakasleen prestakuntzarako, bai ikasleekin Tutoretzan edo Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta DBHko Gizarte-Zientzietako irakasgaian egin beharreko lanerako.

Proposamen honen xedea da esperientzia pilotu baterako oinarri izatea. Ebaluatu ostean, materiala prestatuko da, gehiago zabaltzeko eta hedatzeko. Modulu didaktiko baten itxura hartzen du, eskola-programazioan esparru espezifiko batera mugatuta eta helburu jakin baterako zuzenduta txertatzea aurreikusten delako.

Modulu didaktiko honi “Mundua eskolan – Eskola Munduan” jarri diogu izena. Izenburu horren helburua da azpimarra eta arreta elkarren osagarri diren bi planotan jartzea. Alde batetik, ikastetxe, auzo, udalerri edo eskualde bakoitzean munduko leku guztietatik datozen pertsonak dauzkagu: Mundua eskolan.

Bestalde, ikastetxe bakoitza mundu globalaren zati da, mundu horretan txertatzen da eta bere errealitatean elkarreraginean aritzen da: Eskola munduan. Munduaren eta eskolaren, eskolaren eta munduaren arteko bidegurutze horretan, elkartasuna funtsezko pieza bat da, eta hezkuntzaren esparruan modu espezifikoan arakatzea merezi du. Elkartasuna ganga-giltzarria da, eta giltzarri hori agertzen denean ezartzen da bizikidetzako orekaren eta desorekaren arteko aldea, giza eta gizarte harreman bidezkoen ordenaren eta desordenaren artekoa.

Nabarmenduak

Azken aldaketako data: