Mugikortasunaren Inkestaren definizioak
KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK
Itzuli
Euren artean erlazio ekonomiko eta sozial maila altua erregistratzen duten udalerri askok osatutako eremu geografikoa. Txosten honetan, Eustat-ek zehaztu bezala (2005), hiru Lurralde Historikoetako hiriburuekin lotura duten Metropolitar Areak hartu dira kontuan: Bilbo Handia, Donostialdea eta Arabako Lautada
Udalerrien multzokatzea erlazio geografiko eta funtzionalen arabera. Txosten honetan Eskualdeen arteko erlazio ofizial gisa Eustatek (2005) EAErako ezarritakoak kontsideratu dira
Udaletxe batek zuzenduta, eskumen termino berdinak dituzten biztanleri multzoa. Txosten honetan, Eustatek (2005) EAEn ezarritako udalerrien banaketa ofiziala hartu da kontuan
Euren arteko senidetasunetik independente, etxebizitza batean ohikotasunez bizi diren pertsona guztiak
Helburu edo arrazoi bategatik, pertsona batek jatorria ezarria duen leku batetik, helmuga beste leku batean dueneko mugimendua. Txosten honetan joan-etorri gisa, motorizatutako edozein garraiobidek eginiko mugimendua eta oinez bost minutuko luzapenarekin buruturikoak kontsideratu dira. Joan-etorri bakoitza soilik arrazoi batekin elkartu da. Edozein arrazoi aldaketek joan-etorri berri bat esan nahi du. Arrazoi honegatik, joan-etorri batean jatorrira itzultzea hasierako joan-etorri ezberdin gisa ulertzen da
Garraiobide batean edo operadore beraren zerbitzu ezberdinetan joanetorriaren zati bakoitza. Joan-etorri guztiak etapa batez edo gehiagoz daude osatua. Ez da kontsideratu etapa gisa garraio publikora oinezko itzulera edo sarbidea
Joan-etorria hasten den lekua, hots, jatorria
Joan-etorriaren arrazoi nagusia asetzen den lekua
Jatorria eta helmuga udalerri berean aurkitzen diren joanetorria, herri barnean burutzen da
Jatorria eta helmuga eskualde berean aurkitzen diren joanetorria. Eskualde barneko joan-etorrien taulan alde batera uzten dira udalerri barnekoak direnak baina bereizitako moduan aztertzen direnak
Jatorria eta helmuga Lurralde Historiko berean aurkitzen diren joan-etorria. Lurralde barneko eta udalerri barneko joan-etorrien taulan alde batera uzten dira bereizitako moduan aztertzen direnak
Joan-etorriaren jatorria eta helmuga EAEko Lurralde Historiko ezberdinetan aurkitzen direnean
EAEko edozein kokapen geografikoren eta EAEtik kanpo dagoen edozein leku baten arteko joan-etorria
Ikasketa eta lan arrazoiek, noizbehinkako izaera duen lan kontuen garapena nahiz ohiko lana, sortutako joan-etorriak
Termino honen baitan ondasunak edo produktuak eskuratzeko arrazoiez burutzen diren joan-etorriak hartzen dira, izan daiteke unitate familiarrari zuzendutako etxeko kontsumorako zein norbanakoaren kontsumo indibidualerako
Zuzeneko ordainsaririk gabeko honako jarduerak barne hartzen ditu: beste pertsona bati laguntzea edo beste pertsona zaintzea, izaera familiarreko nahiz pertsonaleko kudeaketak burutzea
Atal honetan jarduera ludiko edo sortzaileak, kultural edo kirolezkoak sartzen dira. Hauek bezalako ekintzak barne hartzen dira: zinera joan, txangoetara, erakusketetara…
Joan-etorri bakoitzeko etapetan erabilitako garraio sistema. Honakoak erlazionatzen dira aipatutako sistemarekin: oinezkoarena, bizikleta, ibilgailu pribatua (gidari edo bidaiari gisa, taxia ere kontuan hartuz), motozikleta, errepidezko garraio kolektiboa (autobus urbanoa, herri arteko autobusa), trenbidezko garraio kolektiboa (trena, metroa, tranbia), lineazko kanpoko autobusak, hegazkina eta bestelakoak (igogailuak, transbordadoreak, funikularra…)
Trakzio sistema propioa duten garraiobideak dira non bere propultsiorako kanpoko energia iturriak erabiltzen dituzten. Definizio honetan honakoak hartzen dira kontuan: autoa, motozikleta, autobus urbanoak, herri artekoak eta lineazko kanpokoak, trena, tranbia, metroa eta hegazkina
Euren propultsiorako kanpoko energia iturririk erabiltzen ez duten garraiobideak: oinezkoarena eta bizikleta
Bigarren mailako garraiobide motorizatuak dira. Atal honetan ordaindu beharreko igogailuak, funikularra, zubi zintzilikaria eta bestelakoak sartzen dira
Kasu honetan errepidezkoak diren garraiobide kolektiboak non autobus urbanoa, herriartekoa eta lineaz kanpokoa sartzen diren, eta trenbidezko garraiobide kolektiboak ezberdintzen dira non azken hau trenak, tranbiak, metroak eta hegazkinak osatzen duten. Zerbitzu publiko nahiz pribatuak barne hartzen ditu, lineaz kanpoko autobusaren kasuan bezala
Izaera pribatua dutenak honakoak dira: autoa, motozikleta eta taxia
Azken aldaketako data: