Mugikortasunaren Inkestaren metodologia-fitxa
IDENTIFIKAZIOA
Eragiketaren izandapena: |
Mugikortasun inkesta (MI) |
---|---|
Eragiketa-kodea: |
010930 (Euskal Estatistika-Plana) |
Erakunde arduraduna: |
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila |
Maiztasuna: |
Bost urtekoa |
Eragiketa-mota: |
Laginketa bidezko inkesta |
Metodologia datuen jatorriaren arabera: |
Oinarrizko datuak zuzenean bilduko dira, galdesorta berariazkoen bidez |
HELBURUAK
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen mugikortasuna, igarotze-fluxuak, moduak eta joan-etorriak egiteko motibazioak eta arrazoiak neurtzea. EAEko biztanleen higikortasunaren eskariaren ezaguera hobetzea. Horretarako, lanegunetan (astelehenetik ostegunera) egindako joan-etorriak neurtuko dira, 5 minutu baino gutxiagoko joan-etorriak kanpo utzita.
IKERTUKO DIREN ALDAGAI NAGUSIAK
- Joan-etorri kopurua
- Joan-etorriaren jatorria eta norakoa
- Joan-etorrien etapak
- Erabilitako garraiobideak
- Joan-etorriak egiteko arrazoia
EREMUA
Populazio-eremua: Euskal Autonomia Erkidegoko 7 urte eta gehiagoko populazioa familia-etxebizitzetan bizi direnak.
Geografia-eremua: Eragiketaren esparruak Euskal Autonomia Erkidego osoa hartzen du. Estratifikazio geografikoa zehazteko EUSTATeko 20 eskualdeak gehi Lurralde Historikoetako hiru hiriburuak hartu ditugu.
Denbora-eremua: Mugikortasun inkestaren denborazko erreferentzia bost urtekoa izango da, bai datuak biltzeko bai datu horiek zabaltzeko.
KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK
GALDE SORTAK
ZABALKUNDEA
Argitalpena:
Datu-babesa:
Mugikortasunari buruzko estatistika-eragiketak (id: 1616)
Maiztasuna:
Bost urtekoa
Datu zabaltzeko bestelakoak:
Eskaera bidez.
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila:
Azken aldaketako data: