Mikel Jauregi Letemendia sailburuaren agurra

Mikel Jauregi Letemendia, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua

20 urtetik gorako esperientzia globala du energiaren sektorean, eta Erresuma Batuan, AEBetan, Errusian, Angolan edo Brasilen lan egin du. Gaur egun, Erresuma Batuan lan egiten zuen Centrica Plc-eko zuzendari gisa, Europako hainbat herrialdetan elektrizitatea sortzeko, hidrogenoa sortzeko eta berriztagarriak optimizatzeko proiektuak kudeatzen. 2020tik 2022ra, BP Plc-en (lehen BP British Petroleum) lan egin zuen gasaren eta berriztagarrien dibisioan, dibisio berriaren integrazioaren eta itsasoko energia eolikoa eta hidrogenoa hazteko eredu operatiboaren diseinuaren buru izanik.

Gainera, eguzki-energia garatzeko Europako eta AEBetako enpresa nagusietako baten administrazio-kontseiluko kide izan da (2019-2022).

Soziologian lizentziatua da, Industria Harremanetan espezializatuta, Deustuko Unibertsitatean (1997), eta London School of Economics-en masterra egin zuen.

Sailaren informazio gehiago