Euskadiko Merkataritza arloko komunikazioak: merkealdiak, likidazioko salmentak eta nohizbehinkako salmentak

Deskribapena



Merkataritza arloan jakinarazpenak egiteko, hain zuzen:

Merkealdi-salmentak.

Likidazio salmentak.

Noizbehinkako-salmentak

OHAR GARRANTZITSUA (DOCX, 19 KB)


Euskadiko saltegietako merkealdiko salmentarako jakinarazpena

Publizitatean merkealdiko salmenta izena ez da erabiliko, indarrean dagoen legedian ezarritakoaren arabera, salmentetan  ohiko prezioa jaisten denean baizik.

Merkatari bakoitzak aukeratuko ahal izango du urteko zein garaitan jarri merkealdiak, norberaren interes komertzialaren arabera. Merkealdi bakoitzaren iraupena, merkatari berak erabakiko du.

Baldintzak:

  • Jakinarazpen bat egingo da establezimendu bakoitzagatik.
  • Jakinarazpen hau egin beharko da merkealdi bakoitzaren aurretik.
  • Modu horretan saltzen diren artikuluak, establezimenduaren ohiko eskaintzaren barruan egon beharko dira (gutxienez jakinarazitako epea baino hilabete lehenago).
  • Alta emanda egotea ekonomia-jardueren gaineko zergaren txikizkako merkataritza jardueraren epigraferen batean.
  • Saltokiaren erakusleihoetan, kanpotik ikusteko moduan, egindako jakinarazpenaren hasiera eta amaiera data jarri beharko dituzte.

Euskadiko saltegietako likidazioko salmentako jakinarazpena

Honako arrazoi berezi hauek direla-eta salbuezpenezko eta suntsitzeko salmentari deitzen zaio likidazio salmenta:

a) Merkataritza jarduerari betiko edo aldibaterako uztea, osorik edo partziala.

b) Lokala itxi edo eraldatu beharra (kasu honetan zehatz-mehatz azaldu behar da dena eta aurrekontu erantsi).

 


Euskadiko noizbehinkako salmentako jakinarazpena


Noizbehinkako salmenta izenez esagutzen da jarduera horretarako ohikoak ez diren establezimenduetan hilabete baino denbora laburragoz gauzatu eta kaleko salmenta ez dena.

 

Nori dago zuzenduta



Merkataritza-banaketaren sektorean dauden enpresa fisiko eta juridikak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

APLIKAZIO INFORMATIKARI BURUZKO KONTSULTAK

BESTE KONTSULTA MOTAK :

ZUZENEAN

TFNO.: 012 Y 945018000

Arabako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa

Samaniego, 2

01008 Vitoria-Gasteiz

945 01 77 70

Bizkaiko Turismo eta  Merkataritza Lurralde Bulegoa

General Concha, 23

48010 Bilbao

944 03 14 00

Gipuzkoako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa

Easo, 10

20006 Donostia-San Sebastián

943 02 25 00

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Euskadiko saltegietako merkealdiko salmentarako jakinarazpena: 0092102
  • Euskadiko saltegietako likidazioko salmentako jakinarazpena : 0092101
  • Euskadiko noizbehinkako salmentako jakinarazpena: 0092103

Saltegietako merkealdiko salmentarako jakinarazpena


Establezimendu bakoitzak jakinarazpen bat egingo du.

Jakinarazpena egin beharko da merkealdi bakoitzaren aurretik.

Tkikikazko merkataritzari dagokion Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren epigrafe batetan alta emanda egotea.

Merkealdiko salmenta hasi baino hilabete lehenago establezimenduaren  ohiko eskaintzan sartuta egon beharko dira artikuluak.

Nola egin merkealdietako komunikazioa (PDF, 744 KB)

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea


PROZEDURA HONETAN EZ DAGO EBAZPENIK

Beste tramite batzuk


Saltegietako likidazioko salmentako jakinarazpena


Likidazio salmenta hasi baino zazpi egun baliodun lehenago jakinarazi beharko da (larunbatak. igandeak eta jaiegunak egun baliogabeak dira).

Establezimenduaren izakinak izan diren produktu edo salgaietan bakarrik izango du eragina.

Ohiko establezimenduan egingo da, ezinbesteak bultzatuta ez bada, galaratzen duen ebazpen judizial edo administratiborik ezean edo salmenta hori eragiten duten arrazoiak eskatzen badute.

Eragin duten arrazoiak, hasiera-data, iraupena (gehienez urte bat) eta salgaien aurreko prezioa eta likidazioan eskainitakoa adierazi beharko dira egindo den publizitatean.

Jakinarazpenarekin batera likidatuko diren salgaien zerrenda zehaztuta aurkeztu beharko da.

Nola egin saltegietako likidazioko salmentako komunikazioa (PDF, 796 KB)

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea


PROZEDURA HONETAN EZ DAGO EBAZPENIK.

Beste tramite batzuk


Nohizbehinkako salmentako jakinarazpena


Salmenta mota honetan bi egoera gaerta litezke, antolatzaile-saltzaile bakar bat dagoen edo sustatzaile batek saltzaile talde baten salmenta izapidetzen duen kontuan hartuta (stocken feriak edo antzekoak).

Aurkezteko dokumentazioa:

Antolatzaile-saltzaile bakarra badago:

a) Saltzailaren identifikazioa:

     - Eratze-eskrituraren kopia (pertsona juridika bada)

     - Ordezkari gisa jarduten duen pertsonaren ahalordea.

b) Lokalaren erabileraren tituloa (alokairu kontratuen kopia, lagapena egiaztatzen duen idazkia, eta abar).

c) Noizbehinkako salmentako produktuen deskribapena.

d) Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren dagokion epigrafean alta emanda egiaztatzen duen ziurtagiria.

Saltzaile talde baten sustatzailearen kasuan:

a) Sustatzailearen identifikazioa:

     - Eratze-eskrituraren kopia (pertsona juridika bada)

     - Ordezkari gisa jarduten duen pertsonaren ahalordea.

b) Lokalaren erabileraren tituloa (alokairu kontratuen kopia, lagapena egiaztatzen duen idazkia, eta abar).

c) Saltzaileetako bakoitza:

     - Noizbehinkako salmentako produktuen deskribapena.

     - Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren dagokion epigrafean alta emanda dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

Nola egin nohizbehinkako salmentako komunikazioa (PDF, 854 KB)

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea


PROZEDURA HONETAN EZ DAGO EBAZPENIK

Beste tramite batzuk