Osasun Saila

Merkataritza Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Merkataritza Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian sailburuaren mende, dekretu honen 7. artikuluan oro har ematen zaizkion eskumenez gainera, egiteko hauek betetzea:
    1. Merkataritza-jarduera ordenatu, kudeatu eta zuzentzea.
    2. Nork bere lurralde-eremuan merkataritza-banaketaren sektorearen erregulazioa eta sinplifikazio administratiboa hobetzeko ekimenak bultzatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeekin koordinatuta.
    3. Merkataritza-banaketako egituren eta prozesuen hobekuntza eta modernizazioa sustatzea.
    4. Kalitate-prozesuen eta merkataritzan berrikuntza kudeatzeko prozesuen ezarpena sustatzea, eta banaketa-prozesuko kostuak arrazionalizatzeko eta murrizteko programak bultzatzea.
    5. Euskal Merkataritza Estrategia 2030 garatu eta mantentzea, 2021-2025 Merkataritza Plana ezartzea, hori guztia sektoreko eta administrazio publikoetako eragile guztien parte-hartzearekin. Jarraipena egiteko adierazleak sortzea, horien betetze-maila ezagutzea eta gizarteari kontuak eman ahal izatea.
    6. Merkataritza-sektoreko enpresei eta elkarteei laguntza teknikoa ematea, merkataritzari laguntza teknikoa emateko bulegoen sarearen bidez.
    7. Euskal enpresen kooperazio-estrategiak sustatzea, merkataritza-jardueretarako.
    8. Merkataritza-proiektu berriak erakar daitezen sustatzea eta merkataritza-jarduera biziberritzearen alde egitea.
    9. Merkataritzan kalitate- eta berrikuntza-prozesuen ezarpena sustatzea, eta banaketa-prozesuan kostuak arrazionalizatzeko eta murrizteko programak bultzatzea.
    10. Euskal merkataritza-sektorean negozio-eredu berriak merkaturatzeko eta ezartzeko modu berriak sustatu eta bultzatzea.
    11. Euskal merkataritza-sektorearen prestakuntza eta profesionalizazioa sustatzea, eta Merkataritzaren Prestakuntza Integraleko Plana garatu eta mantentzea.
    12. Merkataritza-sektorean ekintzailetza eta merkataritza-ereduak kontsumo-ohitura berrietara eboluzionatzea sustatzea.
    13. Merkataritza-arloan arauak betetzen direla ikuskatu, kontrolatu eta egiaztatzea.
    14. Prezioen politika kudeatzea, bai eta horretarako sortutako batzordea ere.
    15. Merkataritza Banaketaren Behatokia zuzentzea, laguntza teknikoa eta administratiboa ematea eta haren helburuak definitzea, sailaren estatistika-organoarekin lerrokatuko direnak, baita
      merkataritza-arloko ezagutza kudeatzeko estrategiak garatzea ere.
    16. Nork bere jardun-esparruan, sailaren indarreko Berdintasun Planaren helburuak definitzea, bai eta helburu horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea ere.
    17. Oro har, banaketa- eta merkataritza-gaietan indarrean dauden arauak betearazteko eskumenak, bai eta, gai horri dagokionez, beste organo batzuei esleituta ez daudenak ere.
  2. Merkataritza Zuzendaritzari atxikitzen zaizkio Merkataritza Establezimendu Handien Batzordea, Merkataritzako Aholku Batzordea eta Merkataritza Banaketaren Behatokia.

7. artikulua.- Egiteko orokorrak.

Saileko zuzendariei dagokie, zuzenean eta hierarkian sailburuordearen mende, edo sailburuaren mende, Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzaren eta Zerbitzu Zuzendaritzaren kasuan, honako eskudantzia orokor hauek baliatzea:

  1. Nork bere jardun-arloan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko planak eta programak zehaztu, kudeatu eta zuzentzea.
  2. Nork bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
  3. Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.
  4. Nork bere jardun-arloaren jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  5. Nork bere jardun-arloaren jarduketak gainerako zuzendaritzekin koordinatzea, prozeduraren batean batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean.
  6. Nork bere jardun-arloko arauak garatzeko proposamenak egitea.
  7. Nork bere eskumeneko gaietan, organo gorenei proposamenak egitea.
  8. Nork esleituta dauzkan egitekoak gauzatzeko behar dituen administrazio-egintzak ematea.
  9. Nork bere eskumen-eremuan, zehapen-ahalmena baliatzea, eta arau-hauste arin eta astunen ondoriozko zehapenak ezartzea.
  10. Indarreko araudian aurreikusitako egoeretako errekurtsoak ebaztea.
  11. Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak egitea.
  12. Informazio publikoa eskuratzeko eskubideen eskaerak ebaztea.
  13. Nork bere esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatzea eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko politiken kudeaketa integratua Zuzendaritzako zerbitzu-burutzekin lankidetzan eginez, betiere Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen lankidetzaren bitartez.
  14. Zerbitzu Zuzendaritzaren zuzendaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin lankidetzan, bere esparruan indarrean dagoen Hizkuntza Normalizatzeko Planaren helburuak definitzea, eta plan hori lortzeko ekimenak garatzea eta ebaluatzea, euskara modu integratuan kudeatuz, Zuzendaritzako arduradunekin lankidetzan.
  15. Indarrean dagoen araubide juridikoak agintzen dien beste egiteko oro, edo, oro har sailburuordetzei atxikitzeagatik, egiteko komunak direnak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Elena Moreno Zaldibar
(2020/09/18 - 2024/06/26) Merkataritza zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK