Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Mendetasun legea

39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa

Lege honen sorreran erronka bati erantzun beharra dago: egoera berezi batean egoteagatik kalteberak diren pertsonei, dituzten premietan laguntza eskaintzea, hau da, eguneroko bizitzako oinarrizko ekintzak aurrera eramateko laguntza eskaintzea, gizarteratze handiagoa eskuratu eta herritar gisa dituzten eskubideez oso-osorik baliatu ahal izateko.

  1. Legearen xedea

    Legearen helburua da mendetasun-egoeran dauden pertsonei laguntzea eta beren autonomia pertsonala garatzeko duten eskubide subjektiboa berdintasunez erabiliko dela bermatzeko oinarrizko baldintzak arautzea, betiere legeetan ezarritako baldintzetan. Horretarako, Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistema sortuko da, eta administrazio publiko guztien lankidetza eta parte hartzea izango ditu. Horrekin batera, Estatuko Administrazio Orokorrak espainiar Estatuko edozein lurraldetan bizi diren herritarrentzako gutxieneko eskubideak izango direnak bermatuko ditu.

    El Sistema para la Autonomía y Atención a la Dependencia responderá a una acción coordinada y cooperativa de la Administración General del Estado y las Comunidades Autónomas, que contemplará medidas en todas las áreas que afectan a las personas en situación de dependencia, con la participación, en su caso, de las Entidades Locales.

  2. Legearen edukia

    Kontsultak egin ahal izateko, honi erantsita doa Legearen testu osoa, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren web orrian agertzen den moduan.

  3. Legearen arau-garapena

    Kontsultak egin ahal izateko, hona hemen Osasun eta Gizarte Politikako Ministerioaren web orrira daraman esteka, non Mendetasun Legearen arau-garapena jasotzen baita, estatu mailakoa eta autonomia-erkidegoetakoa.

  4. Mendetasunari arreta emateko foru-zerbitzuak

    Araba

    Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea

    Helbidea: Alaba Jeneralaren kalea 10, 4., 01005 Vitoria-Gasteiz

    Tfnoa: +34 945 151 015

    Faxa: +34 945 151 017

    Web orria: Gizarte Ongizateko Foru Erakundea

    Gipuzkoa

    Gizarte Politikarako Departamentua

    Helbidea: Zarategi pasealekua 99, 20015 Donostia

    Tfnoa: +34 943 112 688

    Emaila: info.gizartekintza@gipuzkoa.net

    Web orria: Gipuzkoako Foru Aldundia

    Bizkaia

    Gizarte Ekintzako Saila

    Helbidea: Ugasko kalea 3, 2. - 48014 Bilbao

    Tfnoa: +34 902 54 01 10

    Web orria: Bizkaiko Foru Aldundia

  5. Esteka interesgarriak